Eraldatzeko bideratzea eta laguntzea

Susana Moliner Politika Zientzietan lizentziatua da eta prozesu komunitarioak diseinatzen eta abian jartzen aditua. Hizlari bezala izango da Bherria Prestakuntzaren hurrengo saioan; hots, ekainaren 23an.

 

IZENA EMAN NAHI DUZU?

Susanarentzat, bideratzeak gure errealitatearen bizipena aberastea, konektatzea eta deszentratzea dakar. Esperientzia zabala du ikaskuntzako eta esperimentazio artistikoko programak diseinatzen eta ezartzen hainbat kultur ingurunetan, eta, beste gauza askoren artean, GRIGRI plataformaren sortzailea da; hau da, ikerketa eta sorkuntza kulturala lantzen ditu, jardun-eremua diseinu parte-hartzailean, hiriko esku-hartzean eta izaera transdisziplinarreko prozesu komunitarioetan oinarrituta.

09:30etik 11:00etara bitarteko tartean, estrategiak, trukuak, erronkak eta ikaskuntzak partekatuko ditugu prozesu komunitarioko akonpainamenduen inguruan. Halaber, bideratze-ikuspegi ireki, porotsu eta enpatiko horrek errealitate sozialari beste parametro eta subjektibotasun batzuetatik begiratzeko aukera nola ematen duen hausnartuko dugu. Hurbilketa honek, besteak beste, aukera ematen digu hurbiltasuneko politika publikoak diseinatu eta ezarri ahal izateko moduak aberasten eta zabaltzen.

Hona hemen saiorako planteatzen diren zenbait galdera: Nola sortu konfiantza- eta elkarrekikotasun-harremanak prozesu komunitarioetan? Zer da parte hartzeko prozesu ireki, porotsu eta maitekor baten ezaugarria? Zeintzuk dira era horretako bideratze-prozesu bat diseinatzeko gakoak? Nola sortu tartean dauden pertsonak parte-hartze prozesuarekin berriro liluratzea eta bereganatzea? Nola egin aurre prozesua irekitzeari eta proposaturiko helburuak lortzeari?

Euskal Administrazio Publikoan lan egiten baduzu eta lankidetza publiko-sozialaren prozesuetako bideratze-gakoak ezagutu nahi badituzu, eman izena inprimaki hau erabilita.

Bherriaren jarduera batean parte hartzen duzun lehen aldia bada, jakinaraz iezaguzu programaren eta jardueren inguruko testuinguru apur bat emateko.

Lagundu Bherriari deialdi hau zabaltzen! Prestakuntza honetan interesatuta egon daitekeen norbait ezagutzen baduzu, mesedez, bidali esteka.

Izena emateko formularioa




    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude