Kulturaz Kooperatiba

Kulturaz-ek, Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak, Sanagustin kulturgunea eta Soreasu Antzokia kudeatzen ditu (biak udal eraikinak dira). Azpeitiko Kultur Mahaia 2006an Azpeitiko kultur dinamika saretu eta egituratzeko sortu zen foro bat da. Honek 2011an kooperatiba sortu zuen eta Sanagustin kulturgunearen kudeaketa lortu zuen. 2014an Soreasu Antzokiaren kudeaketa lortu zuen eta orain hirugarren pausu estrategiko handi baten aurrean da, 2019an ateak irekiko dituen Dinamoa Kultur Sormen Gunea martxan jartzeko prozesu betean. Labur esanda, hamarkada bat baina gehiago daramatza herri ekimenetik espazio eta baliabide publikoen kudeaketa eredu propioa lantzen.