Gernika Gogoratuz: bizi-alternatiben trukea

Duela egun batzuk, apirilaren 21ean, Gernika Gogoratuz Fundazioak XXXI. Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak ekitaldian parte hartzera gonbidatu gintuen, Gernikako bonbardaketaren 84. urtemugako oroitzapenezko jardueren esparruan Bherria-ren esperientzia kontatzeko.

Proiektu honen oinarriak partekatzea eskatzen ziguten jardunaldi batean zeinetan, “Bizi-alternatiben trukea Euskadin. Larri dauden bizi-eremuak irtenbide bila” izenburupean, gogoeta eta ekintza uztartzea bilatzen zen, gaitasunen ikuspegi batetik, garatzeko bidean dauden proiektuen bitartez.

Maria Oianguren Gernika Gogoratuz-eko zuzendariak, ekonomista eta Bakearen Aldeko Aztertegi honetako kolaboratzailea den Alfonso Duboisekin batera, topaketari hasiera eman zioten, solasaldirako eremuak, bizitzarekiko jasangarriak diren alternatibak eraikitzearen zerbitzura dauden ikerketa eta epistemologia bezalako arloen inguruko zenbait gogoeta partekatuz. “Arrazoia bere kabuz ez da eraginkorra. Planetaren erronkari begiratzeak oraindik ez dagoena irudikatzea eskatzen du. Espazioa eta denbora behar ditugu lan hori egiteko”, esanez hasi zen Maria Oianguren.

Jarraian Alfonso Duboisek aipatu zituen “Gatazkan dauden Lurraldeak” proiektua eta “epistemologia eta narratiba berrien inguruan hausnartzeko” beharra. Topaketa osoan zehar, urte hauetan zehar Bherria-tik lortu ditugun oinarriekin eginiko gurutzaketak sendoagoak eta hizkuntza akademikoago batera itzuliak bailiran azaltzen ziren.

“Ikuspegi metodologikoa ez da neutroa, ez da atenporala eta errealitatea ezagutzea ahalbidetu behar digu”, adierazi zuen Alfonso Duboisek. Pentsamolde hau lotuta zegoen Bherria-ren aldaketa prozesuetarako gaitasun kolektiboak eraikitzeko eta alternatibak eraikitzeko ideiarekin.

Hasiera inspiratzaile bat ekimen errealak ezagutzen jarraitzeko. Itxaso Bengoetxea, “Gatazkan dauden lurraldeak” proiektuaren koordinatzaileak aurkeztu zituen honako esperientziak:

  • Esperientzia parte hartzaileak Euskadin. Igor Ahedo (Parte Hartuz–UPV/EHU).
  • Gatazkan dauden Lurraldeak. Jokin Alberdi (Gernika Gogoratuz) Busturialdea-Urdaibai.
  • Gora Gasteiz! Rosalba Argote (CEAR Euskadi).
  • Aukera Ekonomiko Solidarioak Euskadin. Carlos Askunze (REAS Euskadi)
  • Bakearen aldeko konpromisoak ehunduz. Eneko Calle (Foro Soziala).
  • Gizarte berrikuntzarako eredu propio bat eraikiz. Ione Ardaiz (Arantzazulab).
  • Harrera esperientzia solidarioak: Artea proiektua. Nati Ovelleiro (OEE)
  • Gure Aukera, eskola-jangelen beste eredu batzuk. Lourdes Imaz (EHIGE).
  • Beste baso-politika baterantz. Keko Alonso (Kolore Guztietako Basoak).
  • Kolaborazio publiko-sozialak Euskadin. Asier Gallastegi (Bherria).

Ekimen hauen berri izateak eraikitzeko bidean dagoen etorkizun alternatibo batekin konektatzera eraman gintuen, hemen eta orain. Dokumentu honen bitartez, proiektu bakoitzari buruzko informazio gehiago eskura dezakezue. Esperientzia inspiratzaileen sekuentzia honen ondoren solasaldirako zirkulu
bati bidea eman genion erronkak eta ikaskuntzak partekatzeko. Gernika Gogoratuz-etik helarazi ziguten sintesia honakoa da:

       ERRONKAK

  • Prozesuetan azaltzen ez den komunitatea barne hartu.
  • Behin-behinekotasuna, ezegonkortasuna, indibidualismoa.
  • Dibertsitatea tokiko bizimoduan barne hartu.
  • Helburuen eta lehentasunen dibertsitatearen baitan indar komun batizan.
  • Komunikazio garden eta eskuragarria; teknizismoak alde batera utzi.
  • Zubiak nola eraiki jendearen, organizazioen eta erakundeen artean.
  • Aliantzak konektatu baztertutako sektoreen eta kolektibo antolatuen artean.
  • Gurpila ez berrasmatu.
  • Esperientzia bikainean oinarrituz eraiki eta dagoenarekin konektatu.
  • Sozial-washing-a saihestu.
  • Gizarte mugimenduen erronka ekonomikoa funtsa publikoak eskatu nahi ez dituzunean.
  • Sare-lanerako ahalmena hedatu. Premiazkoa, lehenetsia/estrategikoa diskriminatu.
  • Norbere portaeraz kontzienteagoa eta autokritikoagoa izan.
  • Hiperaktibitatea.       

 

       IKASKUNTZAK

  • Umiltasuna.
  • Arazo sozio-ekologikoei aurre egiteko kidetzearen edo dagoeneko horiek lantzen dituzten elkarteak bilatzearen garrantzia.
  • Ondo ezagutzen ez ditugun eta hobeto ezagutu beharko genituzkeen alternatiba ugari daude.
  • Zenbait kontzeptu hizkuntza ulergarri batera itzuli.
  • Gizarte zibilak badu gaitasuna alternatibak eta aldaketak aurrera eramateko artikulatzeko eta mobilizatzeko.
  • Prozesuak emaitzak bezain garrantzitsuak dira.
  • Saihestu konfrontazio zorrotzeko jarrerak, “defentsiban egotekoak”, sozializatzea, gure helburuak eta aldaketak jakinaraztea sustatuz.
  • Posible da esatea zer garen zer ez garen esan gabe.
  • Barne hartu alternatibak, salaketara mugatu gabe.
  • Hobeto aztertu intersekzionalitateak, diskriminazio anitzak eta jarri bestearen tokian.

Gernika Gogoratuz Fundazioko lagunek espazio eta denbora bat eraiki zuten, une honetako etorkizunarekin konektatzen gaituzten esperientziekin eta alternatibekin konektatzeko. Maria Oiangurenek esaten zuen bezala, “arrazoia bere kabuz ez da eraginkorra. Planetaren erronkari begiratzeak oraindik ez dagoena irudikatzea eskatzen du. Espazioa eta denbora behar ditugu lan hori egiteko”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude