Gi2030 proiektua, 2030. urterako Gipuzkoako lurraldearen ikuspegi partekatu bat lortzera bideratutako ikerketa eta ekintza prozesu bat, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) zuzendutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz-en bitartze, babestutako baterako esfortzu batetik sortu zen. Ekimen honen helburua, garatuz doan urtean zehar, esperimentatzea, kolaboratzea eta epe labur nahiz ertainean aurkezten zaizkigun erronketarako irtenbide kolektiboak aurkitzea da.
Gi2030 proiektuaren dinamika eztabaida-gune bat ezartzean datza, honako 5 esparruen gainean: pertsonak, zientzia, ekonomia, ongizatea eta klima. Prozesu honen lehenengo fasean, hamabi tailer presentzial aberasgarri garatu dira zeinetatik hasiera batean, etorkizunerako nahi dugun Gipuzkoaren gaineko 100 galdera baino gehiago sortu diren. Jarraian, galdera horiek zehaztapen, multzokatze eta lehenespen handiago baterako prozesu baten eraginpean jartzen dira pertsona adituen laguntzarekin. Prozesu zehatz honen emaitza bezala, hamar galdera lortu ditugu azkenean, horrela 2030ko Gipuzkoako Lurralderako ikuspegi partekatuaren dokumentu bat eratuko duten benetako proposamenak lortzeko gogoetaren euskarri izango diren oinarriak finkatuz.
Proiektua artikulatzeko, tailer presentzialak eta Gi2030.eus plataforma digitala konbinatu dira, eta azken hori, aldi berean, gaur egun 20 herrialde baino gehiagotan hedatutako eta lankidetza publiko-sozial-pribatuaren ondorioz lortutako Decidim soluzio informatikoan oinarritzen da. Ez da lehen aldia Bherrian Decidim hizpide izaten duguna; 2020an garatu genuen bizilekuan, produktuaren arduraduna eta erakunde arteko koordinatzailea den Carolina Romeroren presentziarekin kontatu genuen, zeinek plataforma honen printzipioak azaldu zituen, lankidetza publiko-sozialerako eszenatoki irekiagoak esploratzerako orduan inspirazio baliagarria gertatuz.
Oraindik etorkizuneko erronkak modu kolektiboan gaindituko dituzten proposamenen gainean emaitzak zehazteko azkarregi izan arren, Gi2030 prozesuak jadanik lezio baliotsuak ekarri dizkigu bere baitan eta horiek partekatu nahi genituzke:
- Hibridazio presentzial-digitala. Topaketa presentzialen fusioa, interakziorako plataforma digitalarekin batera, gakoetako bat izan da. 15 topaketa presentzial horiek 116 galderez osatutako aztarna digital bat utzi dute plataforman. Galdera hauek interakzio digitalak katalizatu dituzte zeinen barne hartzen diren “atsegin dut” bezalako iruzkinak eta erreakzioak, iruzkinak, bozketak, etab. Aldi berean, Twitter da sare soziala zeinetatik eraikitzen ari den prozesuaren narratiba bat, kontakizun bat, #Gi2030 traolaren eskutik.
- Galderak lehenesteko metodoa. Talde motorrak ikuspegi sortzaile bat inplementatu du galderak gehiago zehazteko, multzokatzeko eta lehenesteko. Pertsona adituen talde batekin elkarlanean, “Delphi” teknikaren bertsio pertsonalizatu bat egokitu eta aplikatu da. Teknika honen bidez, lehenengo 116 galderen hautaketa eta zehaztapena egitea lortu da. Ikuspegi hau bereziki baliotsua gertatzen da etorkizuneko proiektuetarako zeinetan herritarren partaidetza masiboak prozesamendu egituratu bat eta kategorizazio zehatz bat eskatzen dituen.
- Gardentasuna eta trazabilitatea. Decidim-en bidez eskuratutako teknologiarekin, prozesuak gardentasuna eta trazabiltatea bermatzen ditu, bai galderetan eta bai aurretiazko fasetan elaboratutako proposamenetan. Urrats bakoitza, lehenestea eta fusioa hala nola gainerako faseak barne, plataforman modu nabarmenean erregistratuta geratzen da. Erregistro sistema irmo honek ulertzea ahalbidetzen du, denbora errealean, elementu hauen egoera eta eboluzioa. Hemen ikus dezakegu adibide bat.
- Komunikazio eraginkorra. Gi2030.eus jakinarazpenen sistemak bermatzen du plataformako pertsona partaideek jasotzea, berehala, euren proposamenekin lotutako edonolako aldaketari edo garapenari buruzko informazioa. Gainera, plataformak buletin informatzaileen sistema batekin kontatzen du plataforman jadanik erregistratu diren 200 pertsona inguru horiek gaurkotasunaren gainean eguneratuta mantentzeko.
Orain, Gi2030 proposamenak lortzen ahalegintzeko fasean dago. Gipuzkoako udalerri ezberdinetan garatuko diren tailer presentzial berrien bitartez, galdera lehenetsiak proposamen zehatzak bihurtuko dira. Proposamen hauek, aurreko faseko galdera nagusienekin egokituta, plataforman agertuko dira. Bozketa sistema batek ahalbidetuko du pertsona partaideek proposamen zehatzekiko bere interesa adieraztea, horrela proiektuaren izaera kolaboratzailea are gehiago nabarmenduz.