“Herri-autokudeaketa merkantzia-hiria ereduari kontrapisu egiteko baliagarria da”

Ateneu Candela Terrassan aurkitzen da (Bartzelona), eta hiriarentzat eta jendearentzat irekitako espazioa da. Ia bi hamarkada betetzeko zorian, herritarren ekimenak lantzeko eta kultura eta erkidegoa ekoizteko eta jorratzeko topagunea dugu. Zentro soziala lan-taldeek kudeatzen dute; proiektu bakoitza modu autonomoan lantzen da, eta, aldi berean, sarearen/zentro sozialaren nodo gisa konektatuta. Informazioa zentro soziala dinamizatzen duen Hub Candela kudeaketa-espazioaren bitartez zabaltzen da.

Ateneu Candelaren lokala alokairuan dago, eta proiektua bi modutan finantzatzen da: bere finantzaketa eta kanpokoena. Ekarpen propioa bazkideengandik eta bertan dauden enpresabilitate politiko eta gizarte-ekonomiako nodoen errenta ekoizteko bideetatik jasotzen da. Kanpoko ekarpenak, berriz, finantzaketa-iturri publikokoak dira: tokikoak, eskualdekoak eta Europakoak.

Elena Blanco eta Alcira Padin Ateneu Candelako kideekin berba egin dugu, espazio publikoen kudeaketa komunitarioaren gainean bere esperientzia ezagutzearren.

Zuen iritziz, zeintzuk dira espazio publikoaren kudeaketa komunitarioko proiektua definitzen duten gakoak?
Espazio publiko baten kudeaketa komunitariorako masa kritikoa egon behar du; hau da, herritarren laborategi-proiektuaren alde apustu egiten duten komunitateak, baldin eta proiektu horrek autokudeaketa kolektiboko esperientziak jorratzen baditu. Halaber, barne-erakunde bat egon behar du, praxi hori arautuko duten esparruak sortuko dituena, etengabe formulatzen dagoena baina partekaturiko eta adostutako irizpideak markatuaz, espazio komun baten erabilera bideratzeko.

Era berean, erakundeek borondate politikoa izan behar dute, herritarrek instalazio publikoak erabiltzeko baldintzak bideratzeko baliabide publikoak jar daitezen. Modu horretan, publikoa edo komunitarioa denak elkarreragiteko modu berriak aztertu ahal izango ditu.

Zer-nolako itzulera eta onura sozialak ekartzen dituzte era horretako proiektuek?
Mota horietako ekimenen ekarpen sozialetako bat da hiriko espazio publikoen herri-kudeaketako eta kudeaketa demokratikoko esperientziak egotea; alegia, publikoa denaren gainean autokudeaketa egitea, merkantzia-hiri ereduetan mugak ez ezik, kontrapisuak ere ezartzen dituzten esperientziak izatea, hirian denontzat diren eraikinak gauzatzeko praxi baten bitartez. Eta horrekin guztiarekin lotuta, jardueren eta ekimenen agenda bat ekoiztea, ezagutza kritikoa eta kultura askea ekoizteko modu berrien aukerak ezartzeko.

BherriLab-ean lanerako lau arlo jorratzen dira: esparru juridikoa, lankidetza, lagatzeko eta esleitzeko irizpideak eta itzulera sozialaren adierazleak. Zuen esperientzian, non daude potentzialak? Zeintzuk dira arlo horietan aldaketa ekar dezaketen palankak?
Ehun komunitarioak, existentziak berak eta igarotzeak (galdetzen ibiltzea) hiztegi berriak mugatzen ditu autokudeaketaren eguneroko praxiak izendatzeko. Komunarekiko gatazka izendatzeko modu berri horiek palanka-elementua dira. Era berean, praxia jakintza-arloa da publikoa dena erregulatzeko esparruetarako berrikuntza sozialeko eszenatokietan. Hain zuzen ere, praktika dira aldaketarako palanka. Horrez gain, herritarrek erabiltzeko espazioak lagatzearen alde eratutako borrokak; erabilera hori hirietako espazioak egungoa bezalako krisi eta pribatizazio testuinguruetan berregokitzeko edo sortzeko eskubide sozial ezberdinen katalogoan kokatzen da.

Ikasitako zerbait parteka dezakezue abian diren edo abiatzear dauden proiektuei lagundu ahal izateko?
Beti bilatu behar dira lankidetzako logikak edo baliabideak komun bezala hartzen dituzten logikak. Beste ekimen lagunekin konektatzea etengabeko inputak izateko. Toki-mailan ehunak sortzea, elkarlanean eta elkarri bultzatzen dioten proiektuen ekosistemak aztertzeko.

Ateneu Candela bezalako proiektuak gara daitezke elementu askorengatik; izan ere, prozesu luzeak dira, eta tartean pazientzia eta komunitateen egiten jakitea aurkitzen dira, denek erabiltzeko espazioen aldeko borrokan. Halaber, eztabaida politikoa egongo dela jakitea, baina baita kudeaketa ere; hau da, banatzeko lanen barnean sartzen diren lan ikusezinak. Eta ez beldurrik izatea etengabeko birformulazioari, komunitatea aldatzen, hazten, e.a. doan heinean.

SAREAK | WEB: https://www.ateneucandela.info/es| Tw: @ateneuCandela | FB: Ateneu Candela | Instagram: ateneucandela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude