Lankidetza prozesuetan helburu garden eta partekatu bat eraikitzeko gakoak

Bherrian proposamen berri batekin gatozkizu; Prestakuntzaren unea heldu da, lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdiak martxan jartzeko gaitasunera bideratutako ardatza.

Oraingoan, martxoaren 24an, 09:30etatik 11:00etara, online egingo den prestakuntza-saio honetan, helburuak mantentzeko eta elikatzeko estrategiei helduko diegu, batzuetan denboran zehar luzatzen diren prozesu kolektiboetan.

EMAN IZENA!

Prest al gaude proiektuaren atzean dagoen benetako arrazoiarekin beste behin ere konektatzeko? Larrialdiek, lanek edota gatazkek denbora eta energia preziatu bat eskatzen dute. Nola egin ekarpena itxaropen handiak dakartzaten prozesuak hasieratik gardenak izan daitezen? Zein unetan definitzen ditugu horien mugak? Nola txertatu ikuspegi ezberdinak gure fokuak inklusioa hedatu ahal izan dezan? Gure ikuspegia inposatu beharrean, lankidetzaren alde jardunez potentzial guztia kontuan hartzeko gai al gara? Zeintzuk izan daitezke tartean dauden pertsona eta erakunde guztiak elkartzeko fokuaren presentzia nagusitzea lortzeko estrategiak? Nola heldu gintezke modu lerrokatuago eta autonomoago batean lan egitera?

Prestakuntza saioa Asier Gallastegiren eskutik garatuko da. Bherria proiektuaren pertsona dinamizatzailetako bat izateaz haratago, Hirugarren Sektorean aritu da lanean, Administrazio Publikoaren eta, azken urteotan, proiektuak babesten ditu testuinguru ezberdinetan. Helburuaren gardentasuna da zehazki landu ohi duen gakoetako bat.

Administrazio Publikoan lanean ari bazara eta lankidetza publiko-sozialaren prozesuetan helburu garden eta partekatu bat eraikitzeko gakoak ezagutzeko interesa baduzu, izena eman.


    Harremanetarako datuak



    Lagundu Bherriarekin deialdi honen hedapenean! Prestakuntza honetan interesatuta dagoen pertsonaren bat ezagutzen baduzu. Mesedez, helarazi iezaiozu esteka.


    hizlaria

    Asier Gallastegik prozesu pertsonaletan, antolamendu-prozesuetan eta talde-prozesuetan laguntzen du. Gizarte-hezitzaile, familia-psikoterapeuta eta esku-hartze sistemikoetan aditua. Gainbegiralea/coach-a eta antolaketa-garapena. Ikuspegi sistemikotik lan egiten espezializatua gerentziaren munduan, talde-lanean, ekintza komunitarioan eta Berrikuntza.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude