Prestakuntza estreinatzera goaz! Lankidetza publiko-sozialerako teknologiak


Datorren ekainaren 29an, Prestakuntzaren lehen saioa egingo dugu; hau da, Bherriaren ardatzetariko bat, lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdietan trebatzera bideratutakoa. Oraingoan, “Lankidetza publiko-sozialerako teknologiak” izenburuarekin, proposamen konbinatua aurkeztuko dugu: alde batetik, bi orduko prestakuntza-saioa; eta, bestetik, 30 eguneko akonpainamendua, esperientzia analogikoa indartzeko teknologiaren erabileran aditua den pertsonarekin.

Prestakuntza-saioa 09:30etik 11:30era bitartean egingo da, eta Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuetan lana egitea errazteko kontzeptuak eta tresna teknologikoak jorratuko dira. Ana Rodera diseinatzaileak eta ikasteko esperientzien aktibatzaileak emango du hitzaldia, eta lankidetza publiko-sozialeko prozesuetan teknologiak sartzearekin loturiko alderdi ezberdinak aztertzeaz arduratuko da, kasu bakoitzean honako hauei erantzuna emanaz: “zertarako”, “zergatik”, “nola” eta “zerekin”.

Prestakuntza-saioaren ondoren, parte-hartzaileek hilabete bat izango dute egokitzat jotako teknologiak praktikan jartzeko garatzen ari diren prozesu zehatzetan, erabilera lehenetsita eta aplikazioa definituta, prestakuntza-saioan emango ditugun irizpideen matrizearen bidez.

Eta kontzeptu eta erreminta teknologikoetarako hurbilketa atsegina izan dadin, Anaren laguntza izango dugu 30 egun horietan, eta funtzionaltasunei eta ekintzei buruzko zalantzak edo zure proposamenetan lankidetza-kultura sustatzea baldintzatzen duen edozein gairi buruzkoak argituko dizkigu.

Euskal Administrazio Publikoan lan egiten baduzu eta teknologien erabilera sakondu nahi baduzu esperientzia analogikoaren bitartekaritzako eta areagotzeko elementu gisa, eman izena inprimaki honen bitartez.

Lagundu Bherriari deialdi hau zabaltzen! Prestakuntza hau egin nahi duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, mesedez, esteka hau bidali iezaiozu.

HIZLARIA

ana rodera

Ana Rodera. Prestakuntza aldetik, Hezkuntzan eta Teknologian doktorea da; bokazioz, gorputz-hezkuntzako irakaslea. Profesionalki, “balio aniztuntzat” eta “ausartitzat” du bere burua. Artisau aholkularitza, irakaskuntza eta ikerketa konbinatzen ditu. Ezagutza kolektiboa eraikitzen ikasteko esperientziak asmatu, aktibatu, ebaluatu eta horietan laguntzen du, teknologiekin apainduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude