“Prozesu demokratikoak eratzeko diseinaturiko plataformak gobernantza demokratikoa izan behar du”

Hain zuzen ere, horrela berretsi du Carolina Romerok, eta Bilbora etortzeko irrikan dagoela esan du, Bherria Egonaldian parte hartzeko. Carolina Localret Kontsortzioko Ezagutza eta Teknologia Arloko teknikaria da eta Decidim plataformaren luzapenaren koordinatzailea. Feministatzat du bere burua, eta teknopolitika eta giza eskubideak interesatzen zaizkio.

Carolina, zer da Decidim proiektua?

Decidim parte hartzeko plataforma digitala da, edozein motako prozesu demokratikoa eratu eta beste erakunde eta elkarte batzuek erraz erabili ahal izateko oro har garatua. Horren diseinuak eta malgutasunak, software askea izateak, arkitektura modularrak eta garapen-eredu irekiak izugarri hedatzea bultzatu dute, eta, beraz, lau urte ondoren, tokiko eta eskualdeko 80 gobernu eta 40 erakunde sozial baino gehiagok dagoeneko plataforma horren aldeko apustua egin dute. Software askeko proiektua izanik, edonork ikus dezake kodea, baita kopiatu, aldatu eta hedatu ere, betiere lizentzia bera izaten badu (AGPLv3). Horrez gain, proiektuaren gobernantza demokratikorako mekanismoak bilatzen eta diseinatzen dituzten pertsonen, toki administrazioen eta erakundeen komunitatea da Decidim. Bartzelonako hiriraino hedatu da, eta, egun, nazioarteko proiektua ere bada.

Decidim.barcelona Bartzelonako hiriak parte hartzeko plataforma digitala da. 2016ko otsailaren 1ean hasi zen funtzionatzen, eta, egun, datu hauek ditu: 32.000 parte-hartzailetik gora erregistratuta, 13.000 proposamen, 1.300 bilera presentzial, 190.000 babes jasota eta herritarren 9.000 proposamen baino gehiago onartuta.

Hasiera Udal Jarduera Planaren (UJP) prozesuarekin batera gertatu zen, esfera digitalean parte-hartze gehieneko prozesu estrategikoetako batekin. Gaur egun, plataformak UJPen bigarren edizioa jorratzen du, lehen aurrekontu parte-hartzaileak aldi berean egitearekin batera: parte hartzeko hogeita hemezortzi prozesu, parte hartzeko hamabost bat udal-organo eta herritarren dozena bat ekimen.

Proiektua garatzeko nolakoa izan behar luke edo nolakoa izan da beste udal-arloekin egindako lankidetza?

Decidim parte hartzeko azpiegitura moduan definitzen da, era askotara erabil baitezakete erakunde eta instituzio ezberdinek. Bartzelonako L’Ajuntament herritarrei zerbitzu ugari eskaintzen dizkien erakunde konplexua da, modu independentean edo sarean lan egin dezaketen ekipamenduak ditu,  antolamendu sektoriala eta lurralde-antolamendua eta erakunde autonomo eta enpresa publiko ugari ere bai. Era horretan, Decidim instanzia ezberdinak sor ditzake —herritarrek parte hartzeko mekanismo propioetatik haratago— udal-arlo ezberdinak demokratizatzeko.

Hasieratik esku hartu da Udal Informatika Institutuarekin (IMI), plataforma garatzeko kontratuak diseinatu eta lizitatzeko, eta honako hau da Erakundearen software askeko proiekturik garrantzitsuena.

Halaber, koordinazio-espazioak ezarri dira parte hartzeko prozesuak sustatzen dituzten udal-sail  guztiekin (Hirigintza, Demokrazia Aktiboa edo Ekintza Komunitarioa, besteak beste), eta segimendu-batzordeak biltzen dira hamabost egunez behin, jarduneko jarduerak partekatu eta hurrengoak planifikatzearren.

Azkenik, parte-hartzea Bartzelonako Ajuntament-ean lan egiten duten pertsona guztiengana irekitzeko helburuarekin, duela gutxi Barne Comunicació-ko Sailarekin lan egin da, Desenvolupament i Atenció al Personal, barne Decidim bat abian jartzeko. Horri esker, hasiera batean, ideien postontziaren proiektua egin ahal izango da, eta etorkizunean parte hartzeko eta eztabaidatzeko bestelako prozesuak eta espazioak irekiko dira.

Zer-nolako baliabideak edo babesak eskaintzen dizkie proiektuak lehendik dauden herritarren ekimenei edo gizarte-ekimenei? 

Bi lankidetza-hitzarmen sinatu dira 15 erakunderekin herritar aktibo eta antolatuentzat demokratikoki parte hartzeko tresna gisa Decidim hedatzeko. Lehen akordioa zehaztu da Recerca, Desenvolupament i Innovació-ko zuzendaritzaren eta Acció Comunitària-ko zuzendaritzaren arteko lanarekin. Bigarren hitzarmena zehazteko, berriz, Serveis d’Economia Cooperativa, Social i Solidària i Consum-eko zuzendaritzarekin koordinazio-lanak egin dira.

Akordioen helburua da hiriko irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta elkarteen artean plataforma ezartzea erraztea, haien barneko parte-hartzea eta demokrazia sustatze aldera.

Zergatik eskatzen du proiektuak herritarrekin lan egitea? Zer-nolako estrategiak erabili dituzue lankidetza hori bideratzeko?

Plataformaren kontratu sozialaren printzipio demokratikoak bermatzeko helburuarekin, hasieratik komunitate ireki bat bultzatu nahi izan genuen, Decidim-en garapen-prozesu osoa eta diseinu funtzionala egiten laguntzeko. Aukera horren premisa honako hau da: prozesu demokratikoak eratzeko diseinaturiko plataformak gobernantza demokratikoa izan behar duela. Erabateko erronka: komunitate bat eraikitzea Bartzelonako Udalak bultzatutako proiektu batetik abiatuta eta horren izaera publiko-komuna onartuta, softwarea askea eta kode irekikoa izatean.

2016ko azaroan, lehen jardunaldiak antolatu ziren, eta, modu horretan, Decidim komunitatea, Metadecidim deiturikoa, eratzeko unea abian jarri zen.

Metadecidim-en kanal nagusia meta.decidim.org da, Decidim-en instantzia bat, komunitatearen parte-hartzea eratzeko balio duena prozesuen esparru zabalean. Aldi berean, esperimentaziorako gune moduan balio du, funtzionaltasun berriak aztertzeko, akatsak detektatzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko lekua baita.

Metadecidim parte-hartze demokratikoaren prototipoa da: herritarrei boterea eman nahi die erremintaz jabetzeko, garatzen laguntzeko eta horren eraikuntzan parte hartzeko. Gaur egun, Metadecidim komunitateak ordezkaritza sozial zabala du; hau da, 975 parte-hartzaile mundu osoko herritar, garatzaile eta ikertzaile eta enpresa eta erakunde artean.

 

SAREAK | WEB: https://decidim.org/| Tw: @_carol_romero @decidim_org | Youtube: #decidim

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude