Potentziala badago edozein aukera aprobetxatzeko, ezarritako harremanekin jarraitzeko eta/edo lotura berriak sortzeko. Estrategiak diseinatzen ditugu, eta pertsonengana hurbiltzea eta entzutea agian errazagoa noiz den planifikatzen dugu. Baliteke herritarrek balio handiagoa ematea teknikari bat herri-bazkari batera joateari, ospakizun hori egin ahal izateko bulegoan sartu dituen orduei baino. Potentzialei arreta eskaintzen diegu. Adibidez, maskotak zaintzeko prestakuntza baten esparruan, errealitate horrekin zerikusia duen elkarte bat sortzen laguntzeko aukera sortzen da. Geure buruari honela galdetuko diogu: era horretako sinergiak eragiten al dituzte prestakuntza guztiek? Zer gertatu zen prestakuntza horretan? Nola diseinatuta zegoen harreman eta lotura hori bultzatu ahal izateko?