Teknologiekin amaiera zoriontsua izateari eragiten dioten atarikoak


Ana Rodera. Prestakuntza aldetik, Hezkuntzan eta Teknologian doktorea da; bokazioz, gorputz-hezkuntzako irakaslea. Profesionalki, “balio aniztuntzat” eta “ausartitzat” du bere burua. Artisau aholkularitza, irakaskuntza eta ikerketa konbinatzen ditu. Ezagutza kolektiboa eraikitzen ikasteko esperientziak asmatu, aktibatu, ebaluatu eta horietan laguntzen du, teknologiekin apainduta.

Herritarrekiko lankidetza-proiektuetan inplikatutako profesionala bazara eta esku artean dituzun prozesu publiko-sozialak hobetzeko teknologien bidezko parte-hartzea bultzatu nahi baduzu (lotsaz bada ere), post hau zuretzat da.

Nahiz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) zure lantaldearekin integratzeko hutsik gabeko formularik ez izan, aplikatzea arrakastatsua izatea erraztuko dizuten zenbait irizpide hartu behar dituzu kontuan. Jarraian, horietako batzuk aipatuko dizkizut (niri funtzionatzen didatenak).

Jarri pertsonak erdigunean

Gezurra badirudi ere, teknologiak hautatzeko eta aplikatzeko orduan, ekimenean inplikatutako pertsonak, prozesua bera eta zu garrantzitsuak zarete, oso garrantzitsuak, gainera! Tresna teknologikoen ikuspegi determinista bat hartzeak zure proiektuetan adar batekin sartzea baino ez zaitu eramango, eta horrek, epe labur eta ertainera, ziur prozesua moteldu edo geldiaraziko duen zauriren bat eragingo duela taldean.

Beraz, aholkuak eskatu eta IKT bat hautatu baino lehen, prestatu ezazu kafe bat, te bat edo edari energia-emaile bat, eta pertsonak-proiektua-teknologiak hirukoteari buruzko galderak egin itzazu.

Honako hauek oso argi izan: zein helburu lortu nahi dituzu proiektuarekin, zein etapa eta ekintza digitaliza daitezke azkartzeko edo eraginkortasuna areagotzeko, zer-nolako gaitasun digitala duzue zuk eta inplikatutako pertsonek, zein teknologiatan mugitzen dira oso gustura ekimenean dauden pertsonak edo zeintzuk inpaktatzen dituzte, zer-nolako baliabide teknologikoak dituzue, banaka nahiz taldean, besteak beste (joan galderen zerrenda gehitzen zure bizipenen arabera).

Abiadura eta azkartasuna? Zuk hautatu

Gogoan izan beti zure taldearekin adostutako proiektu-helburuak. Argi badituzu, teknologiak errazago kokatuko dituzu bitarteko baliabide gisa, zuen lanerako agendako etapa ezberdinetan mugarriak lortzeko gai direnak.

Zeure buruari galdetu zer-nolako tresna teknologikok lagunduko dizuten ezarritako helburuak epe ezberdinetan lortzen eta bide onean zoaztela edo arrakasta izan duzuela baliozkotzen (zuen aurrerapena funtsezko emaitzetarako bidean neurtzeko aukerari esker).

Hainbat inbertsio

Sentitzen dut baina bai, zure ekimenetan teknologiak erabiltzeko inbertsioak egin beharko dituzue bai zuk, bai zure taldeko jendeak.

  • Baliabide teknologikoak hautatzeko inbertsioa. Bilatu leku lasai bat eta pazientzia-dosi bat edo beste, zure hasierako analisiaren eta lehenespenaren ondoren, zure herri-ekimenen etapa edo ekintzaren bati erantzuna eman diezaioketela uste duzun erreminta teknologikoekin esperimentatzen laguntzeko.
  • Erreminta teknologikoak erabiltzen ikasten laguntzeko informazio- eta prestakuntza-baliabideak bilatzearekin eta prestatzearekin lotutako inbertsioa. Pertsonek eskertuko dizute erreminten erabilera zehatz-mehatz azaltzen duten bideotutoriala edo eskuliburuetarako estekak partekatzea.
  • Denboraren gaineko inbertsioa, pertsonen gaitasun digitalaren arabera aldatuko dena, ikaskuntza-kurba gainditu ahal izateko, pertsona guztiek hautatutako teknologien oinarrizko funtzionaltasunak menderatu ditzazuen.

B plan mitikoa

Aitortu behar dizut teknologiak ez direla hutsik gabeak; beraz, ondo dago beti dinamizazio-baliabideak eta baliabide teknologikoak (analogikoak edo digitalak) mahuka azpian gordetzea, zure taldeak egin beharreko lanak nolabaiteko erraztasunarekin eta erosotasunarekin hibridatu edo hackeatu ahal izateko.

Hortaz, baliabide teknologiko batekin lan egin behar baduzu, beste bat prest izan beti antzeko funtzionaltasunekin, lehenengoa “hausten” bada ere aplikatu ahal izateko. Era berean, une batzuetan, analogikora ere itzuli beharko duzu. Ez egin aurre postit, errotulagailu edo paperaren botereari eta saiatu cocktail teknologiko-analogiko orekatua konbinatzen.

Landu hiru hitz hauek

Zure taldeak erreminta teknologikoen kita duenean, saiatu harekin pentsamendu kritikoa, sormena eta lankidetza sustatzen. Hiru osagai horiek bat etorri behar dute beti zuen proiektuan ezarritako helmuga aldera. Gainera, esperientzia analogikoa areagotzen lagundu behar dute teknologikoa dena erabilita.

Elkarlanaren indarra azpimarratu nahi dut. Esperientzia gradu bat da; beraz, ahalegindu beste eszenaratze batzuetatik ikasten lankidetza publiko-sozialeko prozesuetan, horietan erreminta teknologikoek funtsezko papera izan baitute.

Aprobetxatu adimen kolektiboa. Aktibatu play-a zure izpiritu ikertzailean, teknologiek ondo, erregularki edota txarto funtzionatu zuten ekimen inspiratzaileak aurkitzeko. Badakizu akatsak gaindituaz ikasten dela (nahikoa).

Kopiatu eta itsatsi delakoa jada ez da erabiltzen, baina benetako kasuak ikertzea, egokitzea, aplikatzea/transferitzea eta ebaluatzea 4G smartphoneak bezain modan dago.

Ez maitemindu lehen begiratuan

Aurrean egokitzen zaizun lehen teknologiarekin geratzeko tentazioa izatea ohiko fenomenoa da IKTak sartu nahi diren lankidetza-proiektuetan lan egiten denean.

Aurreko egoera ez gertatzeko, erreminta teknologikoak hautatzeko une kritikoan aurkitzen zarenean, hartu arnasa honako hauetarako:

  • Teknologia “zertarako” hausnartzeko; hau da, argitu zein ekintza-lan burutu dezakeen.
  • Pertsonek jada menderatzen dituzten edo horiek ikasteko denbora gutxi eskatzen dituzten teknologiak bilatzeko. Identifikatu zein bestelako tresna teknologiko ezagutzen dituen taldeak, lortu nahi dugun helbururako erabili ahal izateko. Aktibatu zure antenak. Badira publiko jakin batzuen artean “modan dauden” teknologiak. Ezagutu itzazu ekimenaren uneren batean baliagarriak izan daitezkeen jakiteko. Inoiz ez da jakiten. Begiratu begi berriekin zure bidean gurutzatzen den edozein teknologiari.
  • Dauden teknologiak konparatzeko, hautatzeko zenbait irizpide ezarrita. Hemen uzten dizkizut batzuk, zein teknologia dituzuen ikusteko: eskurago dago, modu eraginkorragoan erantzuten dio hautatutako helburuari, e.a. Definitu zein irizpideren arabera hautatuko duzun teknologia bat ala bestea.
  • Teknologiak ingurune seguruan probatzeko. Pertsonei aplikazio batzuetan erregistra daitezela edo programa batzuetan sartzeko eskatu baino lehen, entseatu teknologiak barrutik nola funtzionatzen duen ikusteko (hau da, erabiltzeko ukitu behar duzunean) eta parte-hartzailearen ikuspegitik (proiektuko une batzuetan konfiantzarekin erabili beharko baitu).

Aurreko ekintza guztiak norbaitekin egin baditzakezu, informazioak eta emaitzak alderatzeko, askoz hobe.

Burua erabili behar da…

Teknologiak ezartzean benetan axola duena da haiekin zer egingo duzun zure lankidetza-proiektuen barnean emaitzak eraikitzea hobetzeko.

Gogoratu administrazioak eta herritarrek esku hartzen duten ekimenetan izandako hobekuntzarekin lotutako aldaketak lotura estua duela ez hainbeste teknologiekin eta bai …

  • NAHI IZATEA – motibazioa edukitzea proiektua teknologien laguntzarekin eboluzionatzeko eta arintzeko.
  • JAKITEA – baliabide analogikoak eta teknologikoak aplikatu ahal izateko ezagutzak izatea, prozesuaren fase ezberdinetan ekintzak garatu ahal izateko.
  • AHAL IZATEA – baliabideak izatea eta baita hori diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko taldea ere.

… zure lankidetzako proiektuetan stranger things gerta daitezen.

Badakit post hau amaierara iritsi dela eta oraindik ez dizudala erreminta teknologiko bat ere aipatu, baina ziur egon zaitez teknologiak egon badaudela eta une batzuetan biderkatzen direla. Zenbait erreminta teknologiko aipatuko dizkizut ostegunean, ekainaren 29an, gosaltzerakoan egingo dugun webinarrean, zure kit teknologikoa osatzen joan zaitezen.

IZENA EMAN NAHI?

Laster egongo gara!

PS Ah! Ez zaitez berekoia izan eta gonbidatu hitzaldi birtualera beren ekimenetan IKTak irizpidez eta adarrik gabe sartzeko modua interesatzen zaien pertsona guztiak. Eserleku birtualak erreserbatuta ditugu lehen lerroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude