Udalerri baten benetako aberastasuna bertan bizi den pertsona bakoitzarengan dagoena da

Herri Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak gainditu egiten du zerga-eran herritar bakoitzak bere udalerriari eta erkidegoari ematen dizkion baliabide ekonomikoak kudeatzeko ekintza. Ezinbestekoa da pertsona bakoitzaren potentziala eta aberastasuna kontuan hartzea, izan adin nagusikoa edo txikikoa, izan mutikoa edo neskatxa, bizi nahi dugun udalerria elkarlanean, modu aktiboan, gizatiarrean eta era alaian eraikitzeko.

Instantzia nagusi gisa, erakunde publikoetatik eta hirigintzatik haratago doan hiria egiteko moduaren inguruan ikuspegi berria sortzeko laguntzen ari diren mugimendu sozial, proiektu edo teoria asko daude. Hiria egitea jada ez da soilik plangintza publikoen edo hirigileen kontua, zentzu hertsian, neurri handi batean hiri eta udalerri horietan bizi diren herritarrei dagokion kontua baizik.

Pertsona guztien parte-hartzea bultzatzeak elkar ezagutzea, konfiantza eraikitzea, jarduerak garatzeko potentzialak aurkitzea eta ezagutza eta grina gure komunitatearen ongizatearen eta bizi-kalitatearen alde jartzea eskatzen du. Beraz, tokiko -ekintzaren aldetik, entzutea, eztabaidatzea, buru izatea, jarrera sortzaileak/proaktiboak hartzea, sozialki eraikitzea eta zalantza kudeatu beharreko elementu gisa hartzea egokitzen da. Horixe da gure eskenatokia, eta Bherria hortik abiatzen da; proiektuak ideia hori indartzeaz gain, giltzarri horiek berreskuratu nahi ditu proiektuak sortuaz eta bultzatuaz, kontuan harturik gizarte konektatu berriak dituen aukera berriak.

Bherria berrikuntza sozialeko prozesua da, Euskadiko Toki Administrazioan erantzukizun teknikoa eta politikoa duten pertsonentzat pentsatua, sistema eta estrategia berriak egiaztatu nahi dituztenentzat, herritarrek beren udalerrian parte-hartze garrantzitsua eta borondatezkoa izan dezaten.

Bherriak hausnarketarako, sare-lanerako eta programan parte hartuko duten pertsonentzako inspirazio-iturri izateko ideiak, iradokizunak eta esperientziak sakontzeko tartea proposatzen du. Aldi berean, Bherrian mentoring zerbitzu pertsonalizatua izango da, prozesua eskaintzen duen pertsonarekin, parte-hartzaile bakoitzak bere ikaskuntza bideratzeko proiektuan, ekimenean edo ekintzan laguntza eta kontrastea izate aldera.

Bherriaren helburua da herritarren ekimena, bolondresa, berreskuratzea eta pertsona bakoitzak bere komunitateari eman diezaiokeen energia eta jakitea administratzera gonbidatzea Herri Administrazioa.

Bidaia hau hasten dugu orain. Ongi etorriak. Espazio honetan, partekatzen eta baita hausnartzen jarraituko dugu.

José Alberto Vicente Etxebarriko San Antonio parrokiako erretorea da, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko kidea eta ‘Bherria. Herritartasun berrirako agora’ programaren bultzatzaileetariko bat. Alberto bere jardueraren zati garrantzitsu batean era guztietako ekintza solidarioak egiten eta sustatzen aritzen da, bereziki, denbora librearekin zerikusia dutenak, hezkuntza eta gizarteratze arloko instrumentu gisa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude