
Bherriak kontu bat ireki du LinkedIn-en, proiektuaren elkarrizketa-motarako gune egokiago batean egotea nahi dugulako: gune profesionala, instituzionala eta lankidetza publiko- komunitarioko praktikekin lotua.
Zein saretan gauden, eta horietan zertarako gauden aukeratzea etengabeko kezka da Bherriarentzat. Ez ditugu kanal digitalak erakusleiho soil gisa ulertzen, baizik eta komunikatzeko, entzuteko, informazioa eskuratzeko eta komunitatea eraikitzeko modua baldintzatzen duten espazio gisa. Horregatik, etengabe berrikusten dugu parte hartzen dugun inguruneek komunikazio irisgarria, zaindua eta proiektuaren balioekiko koherentea bultzatzen duten.
Instagram mantenduko dugu kanal bisualago eta hurbilago gisa, proiektuaren kontakizunarekin, topaketekin, irudiekin, partekaturiko uneekin eta pieza dibulgatiboagoekin lotuta. LinkedIn, ordea, elkarrizketa profesionalena kontzentratu nahi dugun tokia izango da: ikaskuntzak, tresnak, deialdiak, argitalpenak, esperientzia inspiratzaileak eta administrazio publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-modu berriei buruzko hausnarketak.
Erabaki hori hartu dugu egungo testuinguruari erreparatuta. X jada ez da pertsona eta erakunde askorentzat elkarrizketa zainduak, pluralak eta eraikitzaileak izateko espazio erabilgarria. Bherrian, ezagutza partekatzeko, loturak sortzeko eta zentzuz hitz egiteko aukera ematen duen tokian egon nahi dugu.
LinkedIn ireki dugu administrazio publikoetako teknikariekin, erakundeetako arduradunekin, eragile komunitarioekin, unibertsitateekin, berrikuntza publikoko sareekin eta lankidetza publiko-komunitarioa indartu nahi duten pertsonekin elkartzeko.
Kanal berri honetan gure jarraitzaileak izatera eta Bherria komunitatearen parte izaten jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.
Jarraitu Bherria LinkedIn-en 👉 https://labur.eus/LinkedInBherria