Ongizatea eta Osasuna sortzen dituen Partaidetzarako Gida

“Ongizatea eta Osasuna sortzen dituen Partaidetzarako Gidak” osasuna partaidetza-prozesuetan integratzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Komunitatean aniztasuna, autonomia eta konfiantzazko harremanak sustatzen ditu. Helburua da gizarte-ongizatea hobetzea eta desberdintasunak murriztea parte-hartze eraginkor eta kolaboratiboaren bidez, osasun komunitarioaren eta herritarren ahalduntzearen ikuspegitik.

“Cotidianas” kasuari buruzko ikerketa

Ekimen hau elkarri laguntzeko eta zainketetarako komunitate bezala sortuko da Madrilgo emakume helduen artean, nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko, genero-ikuspegiarekin. Hain zuzen ere, hirurogei urtetik gorako emakumeentzako topagune sortzailea eta soziala izango da.

Bilboko Udalaren COVID19 Ekintza Planari buruzko ikerketa

Bilboko Udaleko gizarte- eta osasun-ekintzako arloek Larrialdi Plana diseinatuko dute modu inprobisatuan, eta konfinamenduko hilabeteetan garatuko dute kale-egoeran aurkitzen diren pertsonen premiei erantzuna emateko. Udalerriko bost kiroldegi urgentziaz prestatuko dira 328 pertsonari aterpea emateko, eta Hirugarren Sektoreko 8 erakunde kontratatuko … Gehiago ikusi

Psikobizi kasuari buruzko ikerketa

Proiektuak Bizkaiko biztanleria osoaren eta, bereziki, pertsona ahulenen eskura jarri zuen telefono bidezko arreta psikologikoaren zerbitzua, 60 profesionalek, krisi-egoeraren aurreko arretan adituak ziren pertsonek, artatua. Guztira, 504 kontsulta jaso zituzten, horietako %74 emakumeek egindakoak.

Katearen loturak kasuari buruzko ikerketa

2020. urtean zehar, pandemia bete-betean, patologia dualeko arazoak dituzten pertsonen amen elkarte batek (Arrasateko udalerrikoa), haien senitartekoen egoera soziosanitarioa larriagotu zela ikustean, herriko udalarekin harremanetan jarriko da pertsona horiekin lan-plan bat garatzeko.

“Grupo de salud San Diego” kasuari buruzko ikerketa

Osasun komunitarioko lantaldea honako hauek osatzen dute: Vicente Soldevilla eta Martinez de la Riva de Vallecas (Madril) osasun-zentroetako profesionalek, auzoko hainbat auzo-elkartek, Plataforma por la Sanidad Pública plataformak eta beste osasun-zentro batzuetako profesionalek.

Erain-en ikerketaren laburpena

Lantalde honetan zainketen inguruko lankidetza publiko-sozialeko hainbat ekimen aztertuko ditugu, bereziki osasun mentalaren esparruarekin lotutakoak. Lankidetzako proiektuetan ikaskuntza esanguratsuak, erabilgarriak eta aplikagarriak ateratzen saiatuko gara, erkideen ekoizpenaren ikuspegitik abiatuta.