Lehenengo gela berritasunaren aurreko defentsa-jarreraren dimentsio positiboenari dagokio. Ekintzaren muina zaintza merezi duenari arreta ematea da, hau da, irautea interesatzen zaigun eta azkarregi joango bagina gal litekeenari.
Lankidetza-prozesuetan zaindu beharreko sei alderdi jaso ditugu. Horietako bakoitzean lan-ardatz bati edo gehiagori dagozkion hainbat gako daude:
1. Gogoeta egiteko espazioak eta denbora
2. prozesuen bideraketa
3. Zaintza zaintzea
4. sareak eta konfiantzazko harremanak
5. Ekintza boluntarioak eta solidarioak aitortzea
6. beldurrik gabeko Sormena
1. Gogoeta egiteko espazioak eta denbora
Distantzia hartzeko eta prozesuei eta proiektuei buruz hausnartzeko espazioak eta denbora:
- Ekintzei buruzko hausnarketa zaintzea proiektuen fase guztietan. Fokua zabaltzea eta gehiago jakitea inpaktuez eta prozesuak errazten dituzten taldeen dinamikaz. (Hiru ardatzak).
- Dagoeneko gertatzen ari dena ikertzea, esploratzea eta bistaratzea, haren balioa azpimarratzeko, eta eskura daitezkeen prozesuen aldeko baliabideen multzora gehitzeko. Adibide bat Iruñategi proiektua da, Iruñeko baliabideak zerrendatu eta mapan kokatzeko ekimena. (Herritarren ardatza).
- Behaketa-guneak eratzea, behatoki iraunkorrak edo aldi baterakoak izan daitezen, eta zer gertatzen den hobeto ezagutzeko aukera eman dezaten. (Hiru ardatzak).
- Kontuan izan beharra dago gune horiek eremu presentzialaren eta eremu digitalaren arteko konbinazioan egon behar dutela. (Hiru ardatzak).
Gertatzen denaren zerbitzura jartzen dugu gure burua eta egoera bakoitzak eskatzen dituen gaitasunak txertatzen ditugu.
- Proiektuan zehar haren lehenbiziko arrazoia, helburuak eta ekintza hori eragin zuen motorra gogoratzea eta berreskuratzea da gakoetako bat. Hasierako balore eta irudipenekin leiala izatea da xedea; horrek komunikazio hobea ekarriko du, barrurantz nahiz kanporantz. (Hiru ardatzak).
- Prozesuan zehar, eta hura benetan esanguratsua bada, oso litekeena da erronkak eta aurrera nola egin ez dakigun momentuak iristea. Garrantzitsua da egoera hori apaltasunez onartzea, eta bestelako iritziak, kanpokoen laguntza eta prestakuntza bilatzea, baliabide gehiago ekartzeko. (Erakunde barneko ardatza).
- Egiten jakite bat badago, teknikoa, prozesuak erraztearekin lotura duena; arlo horretako profesionalak behar ditugu; gainera, lanabes eta oinarri metodologiko horiek gure antolakundeen kulturaren parte izatea behar dugu. (Hiru ardatzak).
- Informazioa oso garrantzitsua da lotura eta konfiantza sendotzeko. Entzuteak, elkarrekin hitz egiteak, aurrera joateak eta lana hainbat formatutan dokumentatzeak (partekatu ahal izateko) motibazioa eta parte-hartzea indartzen dituzte. Oihartzuna du Decidim proiektuak, eta trazabilitaterako, gardentasunerako eta komunikaziorako duen ahalmenak. (Hiru ardatzak).
Mota honetako proiektuen muinean dauden jardueretako bat zaintza da.
- Zehar-proiektuetan murgilduta dabiltzan taldeak eta kideak zaintzea. Puntu honetan, Manlleuko Udaleko Pertsonentzako Zerbitzuen eta Ekonomia Sustapenaren Arloko profesionalen parte-hartzea zaindu eta erraztea aipatzen da. (Erakunde barneko ardatza).
- Lerrokatzea, partekatutako helburuak eta finkatutako asmoa zaintzea. Tartean dauden eragileak elkarren oso desberdinak dira eta hori aberasgarria da proiektuetarako; batzen gaituenaren bidez elkar ezagutzeko eta planifikazioa gune formal eta ez-formalen bidez indartzeko beharra dugu. (Hiru ardatzak).
- Pertsonak zaintzea. Beharrak zeintzuk diren entzutea, ulerberak izatea “erresistente” etiketa arin samar ipintzen diegun jarrerekin, beste urrats bat egiten laguntzeko. (Hiru ardatzak).
- Lanaren lehen lerroan dauden kideak zaintzea. Zer premia dagoen zuzenean entzuten dutenak, harremanak dituztenak eta sarea ezagutzen dutenak. Gaztematika, Gipuzkoako gazteria sustatzeko sarea, jarri dugu adibide gisa. (Erakunde barneko ardatza).
- Proiektuaz interesa duten eta izan duten pertsonak zaintzea. (Hiru ardatzak).
4. sareak eta konfiantzazko harremanak
Sareek eta konfiantzazko harremanek konfiantza hori indartzen duten jarrerak eta errutinak indartzen dituzte.
- Komunikazio politiko-teknikoari arreta; harreman berezi hori zikloek ezaugarritzen dute, baita jarraitutasunaren eta desberdintzearen arteko orekak ere. (Erakunde barneko ardatza).
- Udalerrien eta udal-sailen arteko koordinazio-guneetako lana. Asmo onak adieraztetik harago joatea, partekatutako proiektuak eraikitzera, partekatutako helburuen alde lan egiteko. (Erakunde barneko ardatza).
- Lana elikatzea, harremana zaintzen eta tartean diren pertsona eta antolakunde guztien arteko komunikazioa hobetzen laguntzen duten ohitura eta errutinen bidez. (Hiru ardatzak).
- Harremana eta banakoen eta kolektiboen hurbiltasuna sendotzea Administrazio Publikoko pertsonen eta herritarren artean. Adi entzutea, ulertu dugula segurtatzea, erantzunak eraikitzeko aurrera egitea, egindakoa partekatzea eta azaltzea. (Ardatz publiko-soziala).
5. Ekintza boluntarioak eta solidarioak aitortzea
Ekintza boluntario eta solidarioen inpaktua eta balioa aitortzea. Balio handiagoa ematea lan ez-formalari.
- Pertsonek eta antolakundeek egindakoa entzutea, aitortzea eta sendotzea. (Herritarren ardatza).
- oluntariotzaren eta militantziaren bidez pertsonek garatzen dituzten konpetentziei arreta eskaintzea eta benetako balioa ematea. Interesgarria da Aragoiko Gobernuaren CVOL egitasmoak egiten duen proposamenari arretaz begiratzea. (Ardatz publiko-soziala).
- Eraikitzen ari diren proiektuekin lan egiten dugu, neurri batean parekorik ez dutenak, parte-hartzaileengatik eta testuinguruagatik. Dakizkigun gauzak eta egiturak erabili behar ditugu berme modura, forma hartzen duen horren aurrean irekita egoteko. (Hiru ardatzak).
- Laborategiaren kontzeptua gero eta sarriago agertzen da; garrantzitsua da testuinguruak eratzea esperimentatzea ahalbidetzeko, egiten dugunaz ikastea, gatazkei eustea, dokumentatzea, sistematizatzea eta partekatzea, ikaskuntzak transferitzeko. (Hiru ardatzak).