Maiatzaren etorrerarekin ziklo berri bat abiaraziko dugu 2022rako Bherriaren urteko programaren baitan. Gogora dezagun urte honetarako Bherriaren ekintzetan egitura zikliko hau ezarriko dugula kolaborazio publiko-sozialeko proiektuak moldatzen dituzten ezaugarri ezberdinak sakontze aldera.
Nolanahiko kolaborazio mota jariakor, osasuntsu eta asebetegarri bat gauzatzera heltzeko oinarrizko elementuetako bat, inplikatutako pertsonen arteko prozesuak eta bitartekotza erraztean datza. Baina bitartekotza hori ez da beti prozesuaren mesedetan exekutatu izaten. Hori dela eta, ekintzen gaineko bigarren ziklo honetarako hautatutako atributua erraztea izango da.
Hasteko, topaketa bat ospatuko dugu Komunitatea (Bherriaren ikaskuntza komunitatea) osatzen duten pertsonekin, hurbilketarako eta hausnarketarako balioko digulakoan, abiapuntu bezala hartuz euskal Administrazio Publikoko teknikari jaun-andreen errealitatea; atributu honen atal hezitzailea -oinarrizko nozioak eta erremintak bitarteko- Prestakuntza (ekintzarako trebatzeko saio irekiak) gunean emango dizugu arreta.
Jadanik ikusi genuenez “helburua” atributuari buruzko saioan, herritarrekin elkarlanean garatutako proiektuetan konplexutasunaren eremuan mugitzen gara. Bere funtzionamendu egokirako zeregin garrantzitsua betetzen du erraztailearen irudiak; rol horren baitan daude dinamizazioa, bitartekotza, diseinu metodologikoa, talde-kudeaketa, gatazken ebazpena, prozesuen sistematizazioa eta kontaketa, komunikazioa, etab. Gero eta beharrezkoagoak gertatzen diren zeharkako konpetentziak barne hartuz profil profesional berri bat marrazten duten trebetasun bigunen mix bat.
Erraztea, akonpainamendua edo koordinazioa direla medio, baldintzak errazten dira eta kolaborazio prozesuaren jariakortasuna bultzatzen duen metodologia bideratzen da, kode erlazionaletan hala nola itxaropenen asetasunean edo prozesuak eta emaitzak partekatzerakoan. Erraztearen alorrean/ alorretik kontuan hartzeko hainbat alderdi garrantzitsu dira:
- Pertsonen arteko loturak sendotu eta etorkizuneko kolaborazio prozesuak errazten dituzten konfiantza, aintzatespena eta elkarrekikotasuna lantzeko harremanak eraikitzea.
- Ahalduntze eta emantzipazio prozesuak lortzea, inplikatutako pertsonek egokitasunaren eta partaide izatearen zentzua barnera dezaten.
- Partaidetza ireki eta inklusibo bat zaintzea, ahots guztiak entzun daitezen.
- Partaidetza eta inplikazio proaktiboaren maila ezberdinak ahalbidetzea, funtzio, rol eta zeregin txandakakoak direla medio.
- Informazioaren eskuragarritasuna bermatzea eta erabakiak hartzeko aukera erraztea.
Bitartekotzak ahalbidetzen du proiektuetan partaidetza aktibo bat garatzea, auto-kudeaketarako kuota nabarmenak lortzea eta balizko gatazken kopurua murriztea. Bitartekaria izango da prozesua erraztu eta giro adeitsu eta inklusibo bat sortzeaz arduratuko den irudia. Bitartekariek gertatzen ari dena entzun eta bistaratzen dute uneko berezitasunekiko erantzun bat eman ahal izateko eta helburutzat hartu diren emaitzak baterako lanean eraikitzeko. Horretarako, gaitasunak behar dira errazteari eta kolaborazioari babesa ematea lortzeko. Pentsa dezagun honako alderdietan:
- Oinarrizko nozioak talde-prozesuak, erraztea, bitartekotza, gatazken ebazpena, eta abarren gainean.
- Gaitasun erlazionalen (soft skills) garapena: entzute aktiboa, enpatia, etab.
- Jarrera bultzatzailea eta erraztailea: fokua jarri gauzatzeko moduan, irtenbidearen, beharrezko informazioaren bilaketa proaktiboan, etab.
- Ezagutza praktikoa metodologia zehatzetan (ekintzak eta erremintak).
Laburbilduz, esan genezake erraztailearen funtzioa prozesuak bultzatzea litzatekeela, parte hartzen dutenek ‘kolaborazioaren jokoa jarraitu’ ahal izan dezaten.
Nola diseinatzen ditugu herritarrekiko kolaborazio prozesuak? Zer da erabilgarriagoa guretzat: planifikazio egituratu bat edo prozesuan gidatuko gaituen erreminten kit bat? Zenbat inplikazio eska diezaiekegu pertsonei?
Gogoan izan ziklo bakoitzak bi zita hartzen dituela bere baitan kolaborazio publiko-soziala erraztearen gainean sakontzen jarraitzeko: Komunitatea* maiatzak 12 eta Prestakuntza** ekainak 23.
*Komunitatea guneko saioak Bherria komunitatea osatzen duten euskal administrazio publikoetako teknikari jaun-andreentzat dira. Komunitate honetako kide izan nahi baduzu kontaktatu gurekin [email protected].
**Prestakuntza guneko saioak irekiak dira 09:30etatik 11:00etarako ordutegian. Hemen izena eman dezakezu hurrengo zitararako: