|
Elkarrekin lan egiteko erabakia zertarako hartzen dugun garbi ulertzea ahalbidetzen diguten prozesuak, gaiak, adierazpenak behar ditugu, landu beharreko oinarriak zeintzuk diren definitzen lagunduko digutenak, bateratzen gaituztenak, ildo berdinari jarraituz lan egitera garamatzatenak, beste pertsona batzuek proiektuan atxikitzeko eta autonomia gehiagorekin lan egiteko hala nola erabakiak gardentasun gehiagorekin hartzeko zubi gisa balio digutenak.
“Helburua” kontzeptua erabiltzean Frederick Lalouxek bere “Reinventando las organizaciones” liburuan jasotzen dituen Holocracia eta TEAL organizazioak aipatzera datozen proposamenetan inspiratzen gara. “Helburuak” hitza motza geratzen zaigu eta “misioa” berriz, zorrotzegia eta gure irudimenean marketinarekin eta pertsonekiko halako deskonexioari dagokion prozesuekin lotuta .
Testuinguru konplexuak
Joan den martxoaren 24an ospatu genuen Bherria Prestakuntzaren saioan, hausnartzen aritu ginen hainbat minutuz lankidetza publiko-sozialeko proiektu mota honetan gure jarduerarako erabiltzen ditugun testuinguru moten gainean. Honetarako, David Snowdenek Ralph Staceyren aurretiazko matrizetik abiatuta garatu zuen Cynefin modeloaren gaineko sarrera labur bati ekin genion.
Lau eremuak aurkeztu genituen: begien bistakoa, konplexua, zaila eta kaotikoa (harridura tarteko), eta prozesu hauen baitan testuinguru batean edo bestean egon litezkeen jarduerez edota gakoez hausnartu genuen. Kohesioari eta lerrokatzeari dagokien eraikuntza dimentsio hau konplexua den alorrean kokatzen dugu.
Testuinguru honetan kausa-efektua loturak soilik atzera begirako moduan atzematen dira. Arazo hauek gure ekintzek duten ondorioekiko adi egonez kudeatzen dira. Arriskua, ezjakintasuna edota etengabeko ikaskuntza inplikatzen dute.
Beti erantzun berdina eman edo egitura oso garden bat sortu nahi badugu, etengabe aldatuko dugu zeren beti egongo da zalantzan jartzen duen informazio berriren bat. Ezagutza lanean ari garen heinean azaleratzen da eta lehenagotik zain dauden gauza asko aktibatu beharko ditugu.
Kontzeptualizaziorako ekarpenak
Testu honetan, saioan partekatu eta hausnartu genituen bost gako jasoko ditugu. Pentsatu dugun helburuak nahi du:
1. Gardentasuna eta fokua ekartzea.
2. Partekatua izatea eta begirada ongizate komunean jartzea.
3. Prozesuaren eta garapen bidean dagoenaren potentzialak zaintzea.
4. Mugak zeharkatuz, berrikuntza publiko eta herrikoiaren zerbitzura egotea.
5. Tentsioak prozesuen baitan daudela ulertzea.
Gardentasuna eta Fokua.
Prozesu bati ekiten diogunean jadanik itxaropen batzuei bidea ematen ari gara. Oinarrizkoa da lehenengo gonbite edo urrats honetan gardena izatea. Abiapuntuan mugak badaude, partekatu egin behar ditugu. Gure ikuspuntutik zer ez den gertatuko definitzeak oraindik tarte oso zabala uzten dio izan litekeenari.
Lankidetzan zergatik aritzen garen adierazteak gure lana bideratzen hala nola prozesu honetan egokia zer den eta zer ez jakiten lagundu behar digu.
Gainera, definizio honek aliantzak eta sinergiak ehuntzeko balio digu. Proiektu bat benetan bere helbururako bizi ohi denean ez da lehiarik existitzen. Helburua modu zabalagoan edo azkarrago lortzen lagundu ahal duen edozein pertsona aliatu bat da zentzu horretan, ez daukagu lehiakide bat, ez gara babestu behar, prozesua babesten dugu; horretarako errepikatzea bilatuz, partekatu egiten dugu.
Partekatua eta ongizate komunerako.
Helburu honen gainean modu parte hartzaile batean hausnartzen badugu gehiago barreiatuko da eta bere helburua hobeto beteko du. Prozesua ia emaitza bezain garrantzitsua da.
Testuinguru konplexuetan lan egiten dugunean begirada eta ikuspegiak hedatzeko beharra dugu. Adimen kolektiboaren ariketa bat da, pertsona guztiak antenak/sentsoreak gara eta prozesuaren baitan konektatuta informazio oso zehatza ekar dezakegu.
Beraz, xedea ez da helburu bat behar pertsonalen edo erakunde bakoitzaren araberako itxaropen eta behar pertsonalen batura bailitzan adostea. Ohartzen gara gogo-aldarteak eta behar bereziak ez barreiatzearen garrantziaz.
Gure udalean barne kohesioa bilatzean ulergarria izango den hizkuntza erabili behar dugu: planak, esparruak, aurrekontuaren esleipena.
Prozesuaren eta garapen bidean dagoenaren potentzialak zaintzen
Testuinguru konplexuetan lan egitekotan probatu, sentitu eta erantzun egin behar dugu. Gure proposamena da prozesua edo proiektua nortasuna duen eta gurekiko ezberdina den izaki bizi bat bailitzan entzutea. Bereizi egin behar gara.
Proposamena da denbora ematea bistaratzen proiektua zertan bilakatzen ari den eta hausnartzea haren potentzial gorenaz eta, bereziki, elkarrekin eraikitzen jarraitu ahal dugun hartaz. Kontua da proiektuak behar duenarekin konektatzea eta gu haren zerbitzura jartzea.
Bestalde, pertsonen eta erakundeen potentzialetatik lanean aritzeak horien eta helburuaren arteko konexioa sendoagoa izan dadin laguntzen digu. Helburu partekaturako baliotsuak eta beharrezkoak sentitzen gara.
Mugak zeharkatuz, berrikuntza publiko eta herrikoiaren zerbitzura.
Helburu bat topatzen dugunean ez da betirako izaten. Gure ikuspuntutik helburua babestea eboluzionatu dezan ahalbidetzea bezain garrantzitsua da.
Sentikorrak izan behar gara, proiektuaren helburuak hedatuko dituzten ikuspegi gehiago erantsiz. Errespetu lotsagabe bat mantentzeaz ari gara. Oraindik ere uste dugu pertsonak errealitatearekin konektatuta dauden radarrak direla, aldaketak eta etorkizuna dakarzkiguten zailtasunak, kanpoko estimuluak eta seinaleak lagun. Zentzu horretan ere funtsezkoa gertatzen zaigu soinuarekiko eta azkartasunarekiko babestea.
Umiltasunez eta konfiantzaz hurbildu behar gara. Ez da premiazkoa erabat planifikatzea, kontrol beharretik eta erantzun perfektuen lorpenetik askatzea garrantzitsua da. Halaber fetitxe beharrik ez izateko gai izan behar gara. Ez dugu esaldi politen eta irrealen edo mugatzen gaituzten inertzia ezberdinekin korapilatu behar.
Tentsioak prozesuen baitan daudela ulertzea
Gure proposamena da kexa, ikuspegien eta erresistentzien gatazka diskurtsoak entzuten energia asko inbertitzeari uztea. Posizioen gehiegikeriari mugak jarri behar dizkiogu.
Gainera, oinarrizkoa iruditzen zaigu prozesurako informazio garrantzitsua ekar lezaketen ondoez egoerak entzutea. Sarritan prozesuaren gobernantza, inkongruentziak, etab. dituzte hizpide. Eta atsegin dugu esatea posizio oso ezberdinen atzean dauden beharrak ulertzeko aukera dakarten toki bat dagoela, haiek proiektu partekatuaren zerbitzura jartzeko.
Iturria “Construyendo un propósito como organización” Orbe, A. Gallastegi, A
Adibideak eta erremintak
Sarean, Getxoko Udalak sustatutako #BentaraNoa proiektuaren gainean sarean topatu ahal duzuen bideotako bat partekatzen dugu. Bi une azpimarratu nahi genituzke:
- Lehenena bideoaren hasieran eta amaieran gertatzen da; hemen Josu eta Aritz Landeta “Batera zabal dezagun” leloa indartze aldera bertso bat abesten ari dira.
- 4:48 minutuan, eta etorkizuneko eszenatokiak/helburuak bistaratzeko oso egokia iruditu zaigun ariketa baten baitan, pertsona batek bere eskutan dauka proiektuarekin lotutako etorkizuneko organizazio herrikoiaren logotipoa inspiratuko duen eraketa bat.
Beste bideo honetan ariketa bat ikus dezakegu, erabiltzen duguna prozesuak/proiektuak denbora bat eman duenean eta etorkizunerako bere potentzialtasunekin konektatu nahi dugunean. Ner Group enpresen elkartearekin eginiko lan-saio bat da.
Testuinguru mota hauetan, proiektuak ibilbide bat duenean eta berriz konektatu nahi dugunean denbora-lerro bat erabiltzen dugu historiaren informazio guztiarekin eta etorkizunerako zer ikas dezakegun planteatzen gara. Zer bota dugu faltan? Zer errepikatzen da? Zikloak edo faseak ikus ditzakegu? Zer dakigu ondo egiten?
Elkarrizketak abiarazi behar ditugu posizio partzialetatik aterako bagara, gure lankidetza garatu artean forma hartuz doan proiektuaren potentziala aztertzeko. Erabili ohi dugun jarduera bat da gure buruari galdetzea: Zer esango luke proiektu honek bere helburuaz hitz egiterik izango balu?