Chega de saudade

Alberto Ortiz de Zaratek, aditua ALDAKETAN, maiuskulekin, parte hartuko du txostengile bezala azaroaren 11rako aurreikusitako Bherria Prestakuntzaren hurrengo saioan. Ordu eta erdiko epean, 09:30etik 11:00etara, erakunde publikoen baitan berrikuntzaren alde diharduten pertsona geldiezinek topatzen dituzten eragozpenak izango ditugu hizpide.

Albertok asko daki gai honetaz, izan ere, urteak eman ditu sektore publikoan lanean; herritarren zerbitzuetako arduraduna, berrikuntza proiektuen burua edo herritarrekiko arretaren zuzendaria izan da. Aitzindaria da datu publikoen zabalkundean eta Gobernu irekiko politiketan.

IZENA EMAN NAHI?

Administrazio Publikoan aldaketa sustatzen duen pertsona bat bazara, komunaren kudeaketan erantzukizuna sustatzeko herritarren kolaborazio prozesuen eraginpean bazaude, eta horrez gain, honen guztiaren inguruko ikaskuntzak partekatzen badituzu, zorionak, arazo bat duzu.

Bai, zorionak eta, batez ere, zorionak. Hori bai, arazo bat duzu, segidan adieraztera noana.

Gauzen egungo egoera aldatzeko modu aktiboan eta ilusioz lanean ari zareten pertsonak zarete –gara–, ziurrenik, gutxiengo bat. Hala ere, elkarri nahiko lotutako gutxiengo bat gara. Bherria bezalako prozesuei, kongresuetara eta bestelako ospakizunetara joateari, elkarte edo iritzi talde jakin batzuetako kide izateari, Interneteko atari jakin batzuek arakatzeari, edota kezka berdinak dituzten pertsonekin solasean aritze soilari esker, estimulatuta eta babestuta sentiarazten gaituen laguntza-sare bat eraikiz goaz. Atsegina da sare honetan pertsona berritzaile eta konprometitua izatea.

Baina, zer gertatzen da gure lantegira itzultzen garenean? Konplizitatea eta bultzada topatzen al ditugu kideen aldetik? Gure nagusiak kezkatzen al dira ekarri ditugun ideiak gauzatzeko? Beno, nahiago nuke norbaitek baietz erantzutea, baina gehienetan erantzuna ezezkoa da.

Gure berotasuna eta eszeptizismo orokorra arteko distantzia malenkonia unitatetan neurtzen da. Eta ezer gutxi balio du hasperen egitea burua eskuan sostengatzen dugun bitartean. Historiako lehenengo eta bossa nova onenak dioen bezala, “chega de saudade”; alegia, “malenkonia gehiagorik ez”.

Ilusioaren eta etsipenaren zikloa urratzeko, proposatzen dut hitz egitea nola pasa banakako ekintzailetzaren logika batetik taldean proiektatzen den eta kolektiboaren erritmoarekin egokitzen den beste batera, jomugak lerrokatuz eta pertsona bakoitza kontuan hartuz, haren posizioarekiko aurreiritzirik gabe. Laburbilduz, hau ezin liteke heroien joko bat izan, tribu eta sozietateena baizik.

Gogoeta honen atal modura, proposatzen dut Administrazio arloan ohiko patologiak diren batzuk aztertzea eta eragina izateko edota konbentzitzeko aukerak hedatzeko arrazoiez kargatzea. Horietako batek zerikusia du kontrol funtzioak gestorietan bihurtzearekin. Beste batek, hierarkia gabeko ezagutza sareak normalizatzearekin, hazi nahi duenaren eskutik hazteko.

Eta hizpide izango dugu utopiak sortzen direla traizionatuak izateko, “aurrerapena” izendatzen dugun arrasto bat uzten duten arren.

ZATOZ INSKRIBATZERA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude