Espazioen hibridazioa komunitatearen aktibaziorako

Ainara Pérez, Sareguneko kidea da, Sartu Araba elkartearen garapen komunitarioko zentroa, eta honek 20 urte daramatza teknologia pertsonengana hurbiltzen, hauen erabilera askea eta doakoa sustatzen, auzoaren eta hiriaren dinamizazio sozial eta komunitariorako tresna gisa. Ainarari eskatu diogu bere esperientzia partekatzeko; topaketarako eta aurrez aurreko loturarako espazioak nola indartu geruza digitaleko lanarekin integratuz.

2004an sortu zenetik, 2.0 iraultzaren goraldian, Saregune erreferentzia gisa finkatu da Gasteizko Alde Zaharraren kohesio soziala eta sare komunitarioen sorrera sustatzeko tresna gisa teknologia erabiltzeari dagokionez. Une disruptibo hark trantsizio bat ekarri zuen: pertsonak eduki kontsumitzaile pasibo izatetik sortzaile aktibo izatera igaro ziren, horrek software librearen eta aktibazio komunitarioaren aukerak zabaldu zituen, pertsonek ezagutza partekatzeko, proiektu bateratuak garatzeko eta arazo komunitarioak konpontzeko lankidetza-plataformak sortuz.

Garai hartan, hiri eta gizarte degradazioaren erronka sakonei aurre egiten zien auzo batean, langabezia-tasa handiak, gizarte-bazterkeria eta irudi estigmatizatua, Saregune ingurua biziberritzeko erantzun inklusibo giza sortu zen, teknologia eta software librea gizarteratzeko eta ahalduntze sozialerako tresna gisa erabiliz. Saregunen, tresna digitalak giltzarri bihurtu ziren; pertsonek ordenagailuetara sartzeko, trebetasun sozio-laboralak hobetzeko, maiteekin komunikatzeko eta izapideak kudeatzeko aukera zuten, eta gainera, bizilagunen arteko kontaktu pertsonalak eten digitala hausten laguntzen zuten loturak sortzen zituen, eta gizarte-oztopo sakonagoak ere, gizarte-kohesioa sendotuz eta eraldaketa-prozesuak indartuz.

Lanean eman ditugun 20 urteotan, eta egungo testuinguruan, non badirudi arlo digitalak gure elkarrekintzak menderatzen dituela, benetako eraldaketa digitalaren eta presentzialaren arteko elkargunean gertatzen dela egiaztatu egin dugu. Ikuspegi hibrido honi esker, tresna digitalak katalizatzaile bihurtzen dira giza konexioak, laguntza-sareak eta prozesu komunitarioak sortzeko.

Beraz, benetako balioa teknologia digitalak bakartu edo zatitu beharrean, komunitate loturak indartzeko palanka nola bihurtzen datza. Sareguneko teknologia ikastaro edo laguntza saio bakoitza ez da gaitasun teknikoak transmititzera soilik mugatzen; sareak ehuntzeko, esperientziak partekatzeko eta auzoko bizitzan epe luzeko eragina duten gizarte-harremanak eraikitzeko unea ere bada.

Hasieratik, software librearen erabileraren arteko apustua egin dugu, bere ikuspegi kolaboratibo eta deszentralizatuarengatik. Ikuspegi honek pertsonei ikasteko eta ezagutza partekatzeko aukera ematen die, eta horrek ikaskuntza sustatzen du. Era berean, ezagutza truke honek erabiltzaileen autonomia bultzatzen du, tresna teknologikoak erabiltzeko, aldatzeko edo hobetzeko korporazio handien menpe egon gabe, burujabetza teknologikoa sustatuz.

Software librearen hazkundea komunitate global baten ekarpenetan oinarritzen da, eta horrek tresna behar zehatzetara modu malguan egokitzea eta irtenbide pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetzen du. Ikuspegi komunitarioarekin, software libreak ez ditu soilik oztopo ekonomikoak eta sarbide-mugak murrizten, baizik eta ekosistema teknologiko inklusiboago, bidezkoago, parte-hartzaileago eta iraunkorrago bat sustatzen du. Honek, alde batetik, gure zerbitzu guztiak doan eskaintzea ahalbidetu digu, oztopo ekonomikoak ezabatuz; eta, bestetik, berrerabilpenean eta hondakin elektronikoen murrizketan oinarritutako ikuspegiak, eragin positiboa sortzen du bai pertsonengan bai ingurumenean.

Hibridazioak lankidetza publiko-sozialean duen eragina

Sareguneren eredu hibridoak lankidetza publiko-soziala ere bultzatu du, tokiko administrazioek eta komunitate-antolakundeek elkarrekin lan egiteko eremu komun bat aurki dezaten erraztuz. Prozesu horien bidez, bi munduen onena konektatzen duten sorkuntza eta lankidetza espazioak sortu ahal izan ditugu: aurrez aurrekoaren gertutasuna eta harreman zuzena, eta digitalak eskaintzen duen eraginkortasuna eta irisgarritasuna.

Goian aipatu bezala, hibridazioa ez da soilik irtenbide teknikoa: komunitate sareak indartzeko eta zabaltzeko aukera ematen duen estrategia da. Teknologia ikuspegi komunitario batetik erabiltzen denean, aldaketa motor bat bihurtzen da, aukera berriak eskaintzen dituena eta komunitate osoaren bizi kalitatea hobetzen duten transformazio kolektiboen prozesuak sustatzen dituena.

Saregunen, hibridazio digital-presentzialaren muga eta aukerak aztertzen jarraitzen dugu. Ziur gaude komunitateen etorkizunak digitala eta presentziala integratzea eskatuko duela, bi dimentsioek elkar indartuz. Gure konpromisoa da sareak eraikitzen jarraitzea, non teknologia oztopo bat ez den, baizik eta pertsonen eta kolektiboen zerbitzura dagoen baliabide irisgarri eta eraldatzailea.

Esperientziak erakutsi digu teknologiaren benetako boterea hau nola erabiltzen dugun moduan datza, giza loturak sortzeko, pertsonak ahalduntzeko eta tokiko errealitateak eraldatzeko. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude