Ezagutu lankidetza publiko-sozialerako eta herritartasun aktiboa eta boluntariotza sustatzeko 10 gakoak

Abenduak 5 – Boluntarioen Nazioarteko eguna eta Bherria-n aurten parte-hartzeko azken txanpa

Datorren astean, abenduaren 5ean, amaitzen da Bherriaren lehen edizioa, ikasteko, elkartzeko eta Herri Administrazioa eta herritarrak elkar konektatzeko formula berriak bilatzeko espazioa, horien ingurunea hobetze aldera. Erronka hori partekatzen dute proiektu honetan parte hartutako pertsonek, pertsona horien jarduera-udalerriek, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.

Ikasteko programa 50 ordu ingurukoa izan da pertsona bakoitzarentzat, eta hiru ‘Ágora’ landu dira; gai bakoitzean adituak diren pertsonek eman dituzte, eta prestakuntza presentzialen eta digitalen bidez garatu dira. Azken hiru hilabeteetan, harremanetan jarri gara Berrikuntza Sozialeko ekimen inspiratzaileekin, ezagutza eta esperientzia trukatu ditugu Herri Administrazioko beste pertsona batzuekin, abian edo abiatzear diren proiektuentzako laguntza espezializatua jarri dugu, eta sarea eraiki dugu Euskadiko udalerri ezberdinetan erantzukizun teknikoa eta politikoa duten hogeita hamar bat pertsonarekin.

Makina bat ikaskuntza eta hausnarketa partekatu ditugu harreman publiko-sozialaren inguruan erronka sozialei erantzuna emate aldera: zalantzaren kudeaketa parte-hartze prozesuetan, mugei aurre egin beharra herritarren potentzialetatik, berrikuntza publikoa hain berria ez den zerbait bezala, teknologia berriak bat-batean sartzea elkar-eragite sozialean, entzute aktiboa, partekaturiko kontakizun publikoa eraikitzea, konfiantza sortzea, esperimentazioaren eta bermearen arteko dialektika, denboren kudeaketa, eta, batik bat, espazioak behar izatea herritarren eta Herri Administrazioaren artean lankidetza-birusa sartzeko prest dauden pertsonak harremanetan jartzeko.

Ikasitako hori guztia partekatzeko unea iritsi da, lankidetza publiko soziala garatzeko eta herritartasun aktiboa eta boluntariotza sustatzeko 10 gako nagusiak aurkezteko unea iritsi da; dekalogo horrekin konpromisoa hartuko dugu etorkizunean ere eragina izaten jarraitzeko.

Hori dela-eta, irekitzeko eta elkarrekin lan egiteko gure printzipioei jarraiki, topaketa irekia antolatu dugu, eta datorren asteartean, abenduaren 5ean, izango da Zawp Zorrozaurren, proiektu honen amaiera bezala.

Topaketan izango dira Beatriz Artolazabal Albeniz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, eta José Alberto Vicente, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko lehendakariordea. Bherriatik gonbita luzatu nahi dizuegu, publiko-sozial elkarlana, hiritartasun aktiboen sustapena eta boluntaritza estrategiak lantzen ari zareten pertsonei. Lehen edizio honetan parte hartu izan ez duzuenei.

Pertsona horietakoren bat bazara, izena emateko INPRIMAKI HAU bete dezakezu. Arrazoi logistikoak medio, zure plaza 2017ko abenduak 1, ostirala, baino lehen erreserbatzea eskatzen dizugu.

Saioa 09:30ean hasiko da; lehendabizi, Zawp Zorrozaurreren instalazioak bisitatuko dira, suspertze sozial, ekonomiko eta kulturalerako auzoaren ekimena ezagutzearren. Ibilbidea amaitu eta gero, Bherria prozesua aurkeztuko dugu, edizio honetan parte hartu duten 10 pertsonak aurkeztuko dituzten 10 ikaskuntza-gako partekatzearekin batera.

Ondoren, ideia horietaz jabetze aldera, proposamen-eztabaida batean parte hartzeko aukera izango dugu, gaikako talde ezberdinen bitartez eta galdera baten inguruan: Nola jarraituko dugu gako horiek lantzen gure Udaletan eta gure herritarrekin?

Topaketan zehar, Eibarko Mursego artistaren akonpainamendua, ahotsa eta inprobisatzeko duen gaitasun harrigarria izateko aukera izango dugu. Topaketa 14:00etan amaituko da aperitiboarekin, eta hitz egiten eta sareak eraikitzen jarraitu ahal izango dugu.

Bherrian, komunitatea handitu nahi dugunez, zu partaide izatea gustatuko litzaiguke. Zure zain izango gara!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude