Bherria-k bere 5. urteurrena betetzen duen urtea ixtera goaz; hori ospatzen jarraitu nahi dugu, herritarrekiko lankidetza-proiektuetarako funtsezko baliabideak eta tresnak eskainiz. Horregatik, lankidetza publiko-sozialerako ezaugarrien plataforma abiarazi dugu orain, ziklo tematikoen bidez sakonki arakatutako edukien programaren giltzarri direnak.
Ziklo bakoitzean, gure hurbiltzeak lan-saioak eskatzen ditu Euskal Administrazio Publikoko (Komunitatea) profesionalekin, eta arlo bakoitzeko adituekin jarduteko gaitzea (Prestakuntza). Lankidetza-prozesu horren azken emaitza gisa, txosten eta infografia estatiko zein dinamikoen bidez sistematizatzen ditugun gako nagusiak lortzen ditugu.
Ezaugarrien web-orri nagusian, landutako ezaugarri guztien datu-baserako sarbidea izango duzu. Ekoiztu ditugun material guztiak eskuratzeaz gain, 10 ezaugarrietako karta-jokoa ere deskarga daiteke, abian edo martxan dauden proiektuak aztertzeko tresna erabilgarria, herritarrekin lankidetza-esperientzien arrakastaren gakoak aztertzeko, alderatzeko eta ulertzeko tresna baliogarria.
Ezaugarri bakoitzak, aurkezpen labur batekin batera, bere aurrerapen-maila adierazten du, hau da, lan-zikloa amaitu duten, abian dauden edo egiteke dauden. Kasu honetan, datozen hilotan garatzen jarraituko ditugun jardueretarako deialdiak ikus daitezke.
Ezaugarri bakoitzak, aurkezpen labur batekin batera, bere garapenerako gako garrantzitsuak, Bherria-ren blogean argitaratutako artikulu erlazionatuak eta horien aurrerapen-maila adierazten ditu, hau da, bere lan-zikloa amaitu duen, abian dagoen edo ekiteko dagoen. Azken kasu horretan, datozen hilotan garatzen jarraituko dugun jardueretarako deialdiak ikus daitezke, izena emateko epea zabalik baitago. Orri horretatik, halaber, horietako bakoitzaren dokumentuen datu-basera sar daiteke.
Hobe duzu ikustea. Sartu web-orrian eta gorde gogoko esteketan. Ziur nago erreferentzia izango dela egungo eta etorkizuneko proiektuetarako.