Aurkezpena

Helburua Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza ezartzera dei egiten digun arrazoia.

Helburuak kohesionatu egiten du, azpimarratzeko fokuak definitzen laguntzen du, pertsonek ildo berean lan egin ahal izatea errazten du eta, aldi berean, beste pertsona batzuk proiektuan sartzeko eta modu autonomoagoan eta erabakiak hartzeko argitasun handiagoarekin lan egiteko zubi gisa balio du.

Helburua ‘helmuga’ edo ‘xedeetatik’ haratago doa; zehatzagoa eta hurbilagoa da egiten parte hartzen duenarentzat ‘misioaren’ ideia baino, zurrunagoa eta urrunagoa baita.

Helburu bat egitea lan konplexua da. Jarraian, gure ekimenen helburuaren argitasuna baloratzen eta/edo zehazten lagunduko diguten zenbait gako errepasatuko ditugu.

“Lankidetza publiko-sozialaren helburua” atributuarekin lotutako edukiak sortzeko, Bherriako ikaskuntza-komunitatea den Komunitatea bildu zen. Ondoren, Prestakuntza saio batek, Asier Gallastegiren zuzendaritzapean, funtsezko elementuak ekarri zituen, eta horiek, Komunitatean egindako ekarpenekin batera, Bherriako talde teknikoak egindako sintesi-lanaren aurkezpenarekin amaitu ziren.

Komunitatearen parte izan!
Zatoz Prestakuntzara!
Newsletter-era harpidetu!

Kontuan hartzeko gakoak

PARTEKATUA ETA GUZTION ONERAKO DENA

Helburu bat modu kolaboratiboan lantzeak partehartzaileek beren helburua bezala sentitzen, garatzeko ahalegina egin dezaten eta diskurtso argia eta koherentea transmititu ahal izan dezaten laguntzen du

Zure proiektuan, nola ekin diozue helburuaren definizioaren solasladiari? zer estrategiak balio izan dizue guztion onerako ariketa izan dadin? nola kudeatu dituzue banakako itxaropenak?

TENTSIOAK ONARTZEA

Gehiegizko jarrerei eta kexadiskurtsoei muga jartzea bateragarria da prozesurako funtsezkoak diren ondoezak entzutearekin. Jarreren atzean dauden premiak uler ditzakegu eta prozesuaren zerbitzura jarriz helburua indartuko dugu.

Zure proiektuan, nola kokatzen zarete modu proaktiboan kexa-ahotsak indartu gabe? nola ematen diozue lekua gatazkari proiektuaren ikuspegia zabaltzen jarraitzeko?

MUGETATIK IBILTZEA

Helburu bat zehaztea aldatzen uztea bezain garrantzitsua da. Arreta eskaini behar zaie aurkezten diren erronka berriei eta prozesuaren helburuak zabaltzen dituzten begiradak sartu behar dira.

Zure proiektuan, nola eguneratzen duzue parte-hartzaileek antzemandako seinaleak? nola barneratzen dira ikuspegi berriak? nola erantzuten diozue planifikatzearen eta kontrolatzearen arteko orekari, aldaketetan eraginez?

POTENTZIALAK ETA EMERGENTEAK ARTATZEA

Prozesua izaki bizidun bat bezala entzutea proposatzen da; denbora eskaini behar zaio une bakoitzean behar duenarekin konektatzeko hartzen ari den forma behatzeari eta guk zerbitzura jarri behar dugu.

Zure proiektuan, nola txertatu duzue eragileen potentzial guztia? nola bideratzen zarete aurrera egiteko seinaleetara? Zer mekanismo dituzue errealitate berrien aldaketei erantzuteko?

HELBURUAREN ARGITASUNA ETA FOKUA

Proiektuaren esparrua, mugak eta konpromisoak argi eta modu gardenean definitzeak fokua jartzen eta prozesurako egokia izan daitekeen edo ez bereizten laguntzen du. Itunak eta sinergiak ehuntzen laguntzen du argitasunak.

Zure proiektuan, nola izan da prozesua helburua modu operatiboan definitzeko? nola laguntzen dizue hori ulertzeak inbertitutako energia zuzentzeko? nola laguntzen du haren argitasunak erabakiak hartzen?


Emaitzak

¡Dokumentua deskargatu!


Artikuluak

Helburuaren argitasuna

2022 Bherria programaren aurkezpenean iragarri genuen bezala, lankidetza publiko-sozialaren 11 ezaugarriak sakontzeko jardueraren baitan hiru ziklo natural planteatu ditugu. Urteko lehenengo hiruhileko honetan helburuaren definizioan sakonduko dugu, ulertuz lankidetza proiektuetako indar nagusia dela. Lehen gogoeta bat egin nahi dugu oinarritzat … Gehiago ikusi

Ikaskuntzak, lankidetza publiko-sozialeko benetako proiektu baten asmoari buruzko ikuspegia kontuan hartuta

Pasa den astean, Bherria Komunitatean elkartu ginen, Bherriaren ikaskuntza-komunitatean, asmoaren argitasuna eta horrek lankidetza publiko-sozialeko proiektuetan duen eragina lantzeko. Gure asmoa lortu nahi dugunaren adierazpena da, eraikin nahi dugun proiektuaren definizioa. Fokua argia izateak lerrokatuago egoten laguntzen digu, palanka modu … Gehiago ikusi

Zer esango luke prozesu honek bere helburuari buruz hitz egiterik balu?

Asier Gallastegik prozesu pertsonaletan, antolamendu-prozesuetan eta talde-prozesuetan laguntzen du. Gizarte-hezitzaile, familia-psikoterapeuta eta esku-hartze sistemikoetan aditua. Gainbegiralea/coach-a eta antolaketa-garapena. Ikuspegi sistemikotik lan egiten espezializatua gerentziaren munduan, talde-lanean, ekintza komunitarioan eta Berrikuntza. Artikulu honetan, Prestakuntzaren saioan landutako edukiaren zati bat laburbiltzen du. … Gehiago ikusi

Ezaugarriei buruzko lehen infografia: bost gako zure proiektuan helduruak duen indarra aztertzeko

Bherrian, lankidetza publiko sozialeko proiektuak definitzen dituzten 11 ezaugarri sakontzeko asmoa hartu dugu; lankidetza hori Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza da. Ezaugarri horiek Bherriaren 2021eko Topaketan amaitutako ikerketa-prozesuaren emaitza dira. Urtean hiru ziklo proposatzen ditugu, ezaugarriak zehatz-mehatz sakontzeko. Ziklo … Gehiago ikusi


Dokumentuak

IzenburuaAzalpenaDokumentu motaJatorriaEremuakDataPDFOrriak
#Helburua ezaugarria

Zenbait ohar lankidetza publikosozialeko proiektuei forma ematen dien atributu honi buruz hausnartu eta ikasi dugunaz.

Lan dokumentuaBherria2022/09/08

13

Dokumentua guztiak ikusi »