2022 Bherria programaren aurkezpenean iragarri genuen bezala, lankidetza publiko-sozialaren 11 ezaugarriak sakontzeko jardueraren baitan hiru ziklo natural planteatu ditugu.
Urteko lehenengo hiruhileko honetan helburuaren definizioan sakonduko dugu, ulertuz lankidetza proiektuetako indar nagusia dela. Lehen gogoeta bat egin nahi dugu oinarritzat hartuz Komunitatean (Bherria-ko ikaskuntza komunitatea) eta Prestakuntzan (ekintzarako trebatzeko saio irekiak) parte hartzen duten euskal Administrazio Publikoko teknikarien errealitatea.
Proiektu edo pertsona talde batek lankidetzaren bila hastea hautatzen du, izan ere, erronkak bere gaitasunak gainditzen ditu. Horrek, beste indar eta jakituria batzuk, ikuspegi eta esperientzia ezberdinak eransteko beharraz jabetzen ditu. Bakarrik ezin dugu, eta horregatik ehuntzen ditugu nolabait egonkor mantenduko diren itunak, behar errealekiko irtenbide hurbilagoak artikulatzeko bidea emango digutenak.
Rolak, beharrak, bizipenak hala nola diziplinak askotarikoak izan behar dira osagarriak gerta daitezen; horregatik, ohikoa da prozesu hauetan gatazkak sortzea. Beharrak dagokien neurrian lerrokatzea, halaber ezberdintasunak babestuz, helburuetako bat da, aldi berean lankidetza publiko-sozialaren arrakastarako giltzetako bat izanik.
Ziur gaude lankidetza proiektu batean inplikatutako agente guztien artean partekatutako helburu bat definitzeak baterako jardueran palanka eragina izaten duela eta elkarrekiko onarpenetik abiatuz zereginera bideratutako harremanak lortzen laguntzen duela, aldi berean hainbat ikuspegiren bidez proiektuen garapena aberasteko ekintza autonomoak bultzatuz. Aurkezten den oreka honakoa da; nola eman jakitera erronkak, jomugak edo ekintzara pasatzeko inspiratu ahal duen helburu partekatu bat, sentitu, pentsatu eta egiteko xehetasun eta modu ezberdinak ahalbidetuz?
Helburuaren argitasunaz hausnartzen dugunean fokua jartzen ari gara honako ezaugarrietan:
- Artatu beharreko erronkaren definizio partekatua.
- Proiektuan eta inplikatutako agenteengan atzemandako interesekiko argitasuna.
- Inpaktuaren mugak ezartzea eta proiektuaren intzidentzia ahalmena zehaztea.
- Informaziorako irisgarritasuna bermatzea eta hitzarmen edota lerro partekatuak bistaratzea.
Beraz, jarraitu behar dugu kolektiboki proiektuetarako hausnarketa-guneak sortzen, horrela lerrokatzen gaituzten irudiak eta testuak definitzen joateko. Helburu bat prozesuarekin batera eboluzionatzen joan behar da. Elkartzen gaituen helburu honekin, urrats txikiak emate aldera jokatzeko eta horretan energia gutxiago inbertitzeko autonomia heda dezakegu. Etorkizuneranzko baterako begirada honek bateratzen gaitu, gure eraginkortasuna bultzatuz eta proiektu kolektiborako gure ekarpen pertsonalarekin konektatuz.
Alditan, energia inbertitu ohi dugu proiektu edota erakunde baten ikuspegi eta itxaropen ezberdinak “Frankenstein esaldi” batean uztartzeko fantasian. Alegia misioa+ikuspegia+balioa jarduera klasikoen lorratzari jarraituz, lagun talde txiki batek esaldi karismatiko bat sortzen du gure energia inbertitzeko etorkizunean erabiliko ditugun eremuak definitze aldera.
Brian Robertsonek hala azaltzen du “Holacracia” bere liburu inspiratzailean. Sarritan “itxaropen, amets, anbizio eta nahi (…) proiektatuek (…) ilundu egiten dute bere helburua”. “Proiektu bakoitzak potentzial edo sorkuntza ahalmen maila bat izaten du, munduaren aurrean modu iraunkorrean espresatu ahal izateko aproposena izaten dena, kontuan hartuta berarekin dakarren guztia: historia, errekurtsoak, pertsonak….”
Eta bat gatoz esatean helburu hau ezagutzeko zeregina gehienbat entzute eta ustekabeko izaerako detektibearen ariketa bat dela, sorkuntza jarduera baino. Eta egunero erabili nahiko genukeen erreminta bat da. Egiten dugun guztia: gure gobernantza, planifikazioa edo ekintzak helburu hau ahalik eta hobekien aditzera emateko egituratzen dira. Eta duda handi baten aurrean hausnartu ahal dugu aukeretako zein den egokiena gure helburua lortzeko.
Duela hainbat urte, eta lankidetza publiko-sozialaren eredu baten arabera kudeatzera zihoan ekipamendu baten diseinurako prozesu parte hartzaile baten esparruan, pertsona talde batek objektu txiki bat sortu zuten erabiliz plastilina, koloretako egurrak eta uztartzen zituen artilea.
Islatu nahi zuten proiektu honen alderik garrantzitsuena izan beharko zela, hain zuzen, pertsona ezberdinen arteko lankidetza, eraikina barne hartzen duen auzoa suspertuko lukeen sare sendoago bat eraikiz joateko. Objektu hori azkenean logotipoa bihurtu zen, eta luzaroan, pertsona hauen ekintza ugarietarako leitmotiv-a.
Nola zaindu lerrokatze eta inspirazio hau? Non eta nola konektatu ahal da lankidetza publiko-sozialerako prozesuen potentzialarekin?