2023a lankidetza publiko-sozialeko proiektuei forma ematen dieten atributuei buruzko ziklo berri batekin hasi dugu; urteko lehen hilabete hauetan zehar (urtarrila-martxoa), proiektuen komunikazioari arreta eskainiko diogu.
Komunikazioa sakondu nahi dugu, eta, horrez gain, informazioa helarazteaz, gardentasuna gauzatzeaz eta kontuak emateaz haratagoko onurak dituen edo publiko hartzailearen deialdia ere egin dezakeen erremintaren irismena ikusi nahi dugu (horiek dira normalean atributu horrekin lotzen diren erabilerak). Ondo egituratuta eta diseinatuta dauden komunikazio-estrategiek proiektuaren beraren inpaktuak areagotzen dituzte, eta, baita pertsonen inplikazioa ere. Esate baterako, hurbileko gaia duen prozesu batean parte hartu nahi duenarekin konekta gaitezke, loturak une jakin batetik haratago mantendu ditzakegu denboran zehar, proiektuaren erreplikagarritasuna handitu dezakegu edota inplikatutako pertsonak bertakoak sentitzearen sentimendua gehiago garatzea lor dezakegu.
Atributu honi buruzko gogoeta egiten dugunean, honako hauek etortzen zaizkigu burura: fase bakoitzean komunikazioa planifikatzean duen garrantzia; ikusgarritasun, hedapen eta deialdi gisa duen erabilgarritasun ukaezina; komunikazio digitalerako trebetasunak sartzearen garrantzia; komunikazioa kontrasterako eta adimen kolektiboa sortzeko elkarrizketa gisa; eta, bereziki, proiektuari buruzko kontakizun kolektiboa eraikitzea.
Proiektuei komunikazioaren alderdi horretatik begiratzen badiegu, esan al dezakegu denbora eta baliabide proportzionalak ematen dizkiegula lortzen ditugun onurei? Noren artean komunikatzen gara? Nor arduratzen da komunikazioaz arloen edo departamentuen barruan? Nola diseinatzen dira estrategiak edo nola definitzen dira kanalak, edukiak, formatuak…? Nola parte har dezakete herritarrek kontakizuna eraikitzen? Zer-nolako beste erabilerak eta onurak lortzen ditugu gure komunikaziotik?
Hausnarketa eta ikaskuntza horretan aurrera egiteko, ohiko bi hitzordu izango ditugu. Lehendabizi, Komunitatea topaketak, hots, Bherriaren ikaskuntza komunitateak (urtarrilak 26, osteguna), hurbiltzeko eta gogoeta egiteko balioko digu, ikaskuntza-komunitate horretako kideen eguneroko errealitatetik abiatuta.
Ondoren, Prestakuntza iritsiko da, ekintzarako trebatzeko saioak (otsailak 23, osteguna); bertan, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuetan komunikazioa lantzeko funtsezko nozioak eta tresnak eskainiko dizkigute profesionalek.
Bi saioetan sortutako edukiekin txosten txiki bat egingo dugu, gure proiektuetan komunikazio kontzienteagoa eta eraginkorragoa izateko ikaskuntzak eta gakoak biltzearren.
Eta honainokoa izan da komunikazioari buruzko edukien aurrerapena.
Ondo segi.
*Komunitatearen saioak euskal administrazio publikoetako teknikarientzat dira, Bherria komunitateko parte direnentzat. Komunitate honetako kide izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
**Prestakuntzaren saioak irekiak dira, eta 09:30etik 11:00etara egingo dira. Hemen eman dezakezu izena hurrengo hitzordurako: