Lehen BherriLaberako lau lan-eremuak

Egun gutxi barru hasiko da Bherriaren lehen herri-laborategia. BherriLab honetan, lankidetza publiko-sozialetik erreparatuta, erabiltzen ez diren ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioari helduko diogu, proposamenak —protokoloak, jarraibideak edo gidak— egite aldera, politika publikoetan sartu ahal izatearren proiektu berriak errazago garatzeko.

Gaia erakargarria da, ahalmenez eta aukerez betea, herri-administrazioentzat nahiz herritarren ekimenentzat. Baina konplexua ere bada, tartean tentsioak eta ñabardurak, gutxi (aurre)definitutako esparru erregulatzaileak, gurutzatutako helburuak, borondate desorekatuak eta esperientzia oso ezberdinak baitaude. Definitu gabe egoteak eztabaida abstraktuegia egiteko arrisku handia du, proposamen zehatz gutxirekin amaituko duena.

Beraz, eztabaidaren zabaltasuna saihesteko, laborategia espezifikoki lau lan-ardatzetan oinarrituko da. Ez dira eremu iragazgaitzak, zuzenean elkarrekin lotuta daude-eta. Eta lauak funtsezkoak dira administrazio publikoaren eta herritarren artean lankidetza indartzen joateko, kudeaketa komunitarioko espazioak bultzatzearren. Jarraian errepasatuko ditugu, eta haien inguruko tentsioak eta ahalmenak ere nabarmenduko ditugu.

1) Esparru juridikoa

Eremu honen helburua da kudeaketa komunitarioko prozesuak erregulatzen dituen esparrua definitzea: pertsonalitate juridikoak, lehia librea, lagapen-hitzarmenen iraupena, espazioak erabiltzeko jarraibideak, e.a. Beharrezkoa da, adibidez, hitzen glosarioa egitea, erraz ulertzeko modukoa, prozesu horietan esku hartzen duten pertsona guztientzat. Aldi berean, esparru honetan beste gai batzuk agertzen dira:

  • Esparru juridiko beraren gainean interpretazio ugari daudenez, desoreka handiko egoerak sortzen dira. Kasu batzuetan, toki ordenantzak esparru-legeak baino murriztaileagoak dira.
  • Bada espazio horien lagapenaren subjektu izateko figura juridiko aproposik? Prozesua abian jarri aurretik defini daiteke?
  • Zer gertatzen da kudeaketa komunitarioaren kohesiorako eta gizarteratzeko ahalmenarekin, herritar agenteak berme guztiekin eratzeko gaitasunik ez badu?
  • Ikerketaren aurreko bermea. Zer lehenetsi behar dugu? Operatiboa den egitura errepikatu behar da (finkatu) edo beste bat probatu (eszenatoki berriak)?
  • Zer-nolako jarduera ekonomikoa gara daiteke kudeaketa publiko-sozialeko espazioan? Beharbada ekonomia sozialaren eta solidarioaren barruko jardueraren bat?

2) Lankidetza publiko-soziala

Herritarren eta herri-administrazioaren arteko harremana batzuetan logika teknikoegietatik eta/edo burokratikoegietatik bideratzen da, baina, aldi berean, beharrezkoak dira berme-funtzioarekin betetzeko. Agente ezberdinen artean bitartekaritza eta zuzeneko komunikazio-espazioak lantzen ditugu, proiektuak errazago garatze aldera. Konfiantza lortzea konplexua da aurrean eskakizun desberdinak agertzen direnean:

  • Herritarren denbora vs. administrazioaren denbora. Proiektua komuna bada, ez al da logikoa bi erritmoak jasoko dituen ibilbide-orria partekatzea?
  • Proiektuaren premien araberako bitartekaritza-sistemak badaude? Nahikoa da komunikazio/informazio kanal eskuragarri eta gardenak izatearekin?
  • Proiektuaren irudia eta ikusgarritasuna korapilatsua da. Nori dagokio? Nola ematen dira ezagutzera osatzen duten pertsonak? Nolako jarrerarekin?
  • Abian jartzerakoan, asko laguntzen du bitartekaritza-lanak bideratzean adituak diren pertsonek egitea. Kanpoko agente horiek zuzeneko lankidetza-eszenatokia bultzatu behar dute herritarren eta administrazioko teknikarien artean. Premisa horretatik abiatuko gara?

3) Lagatzeko eta esleitzeko irizpideak

Espazioen lagapenean, bidegabekeria eta esleipen interesatua, oportunista eta/edo praxi txarrekoa saihesten duten gutxieneko irizpideak aztertu nahi ditugu, aldi berean, herritar ahulagoenek, informalek edo nahasiek ere parte hartu ahal izateko. Azken finean, dibertsitatea lortu nahi da kudeaketan, zehaztasuna bermatzearekin batera. Arlo honetan, ondorengo tentsioak identifikatu ditugu:

  • Kontratazio publiko arduratsuaren irizpideak behar izatea, errotuta dauden erakundeen parte-hartze prozesuetan lehia eta testuinguru bakoitzean legitimazio komunitarioa bermatzen dutenak.
  • Lehia librea aukera-berdintasunean eta hori interes publiko eta sozialeko irizpideekin batzea.
  • Soilik ikerketa eta laborategikoak izan daitezkeen proiektuetan bermea eta bideragarritasuna bilatzen duten azpikontratazio logikak.
  • Proiektuen segimendu-eszenatokiak sortzeko eta esperientziatik ikasteko zailtasunak.

4) Kudeaketa komunitarioaren inpaktua ebaluatzeko adierazleak

Gure ustez, oso garrantzitsua da kudeaketa komunitarioko proiektuen itzulera soziala neurtzeko eta ebaluatzeko adierazleak egitea, kualitatiboan oinarrituta. Adierazle horiek sar litezke espazioak taldeei, erakunde sozialei, eta abarri lagatzeko irizpideetan. Hala ere, beti ez dago prozesuak ebaluatzeko ohiturarik:

  • Proiektuak ebaluatzeko premia eragozpen fiskalizatzaile bezala jasotzen da. Lagapenaren barneko baldintza. Ebaluazioak proiektuak hobetzeko egin dezakeen balioa eta ekarpena ez dira identifikatzen.
  • Ebaluazioan erabiltzen diren adierazle gehienak kuantitatiboak dira: jarduera-kopurua, parte-hartzaile kopurua, e.a.
  • Zeintzuk izan daitezke proiektu bakoitzaren helburuekin bat egiten duten adierazle espezifikoak? Nola finkatu genitzake adierazle horiek proiektuak hasi aurretik? Nola gogoratzen dira adierazle horiek?
  • Ez da elkarrizketa konstruktiborik egiten ebaluazioen gainean, ez eta herritar taldeen barnean nahiz administrazioarekiko elkarrizketetan ere.

Bherriaren BherriLab herritar laborategiaren lehen saioa azaroaren 30ean egingo da, Durangoko Plateruenan. Proposatzen dugun erronka itzela da: adimena, ezagutza eta borondatea behar dira kodeak ireki eta harreman publiko-sozialean aurrera egiteko. Eginkizuna ongi bideratzeko eta denek lan egiteko espazioa partekatzeko unea da. Prest zaude?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude