Bherria Prestakuntzaren hurrengo saioan, ekainaren 13an, 9:30ean, digitalaren eta presentzialaren arteko hibridazioa jorratuko dugu, ekintza kolektiborako eta lankidetza publiko-sozialerako printzipio gisa.
Akademikoa da eta Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean doktorea Kataluniako Universitat Obertaren eskutik. 2018az geroztik, Berrikuntza Demokratikoko zuzendaria da Bartzelonako Udalean, eta, bertan, parte hartzeko Decidim plataforma bezalako proiektuak koordinatzen ditu. Horrez gain, Canòdromen arduraduna da, Bartzelonako Berrikuntza Digital eta Demokratikorako Zentroarena; hots, berrikuntza eta ikerketako laborategi publiko hori teknologiaren, demokraziaren eta gizartearen arteko intersekzioan oinarritzen da. Aurretik, tecnopolitica.net proiektua koordinatu zuen Internet Interdisciplinary Instituten (IN3-UOC)..
Digitala dena gure bizitzaren zati integrala da, eta gure gorputzaren eta presentzialtasunaren hedaduratzat har daiteke. Baina, digitala denaz ari garenean, zein digitalez ari gara? Ba al dago harreman birtuosorik digitalaren eta presentzialaren artean? Zer-nolako arriskuak eta mugak ditugu digitalak publikoa dena kolonizatzen duenean? Zer-nolako aukerak eskaintzen ditu hurbilketa hibrido batek herritarrek gai publikoetan parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko? Saio honetan, galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara.
PRESTAKUNTZA-SAIOAN IZENA EMAN NAHI?
Ezbairik gabe, eztabaida honen abiapuntuetako bat digitala denaz eta horren kontraesanez pentsatzea eta horiek ulertzea izango da: boterea eta kontraboterea izateko modu gisa, kontrolatzeko eta askatzeko modu gisa, denerako irtenbide gisa eta “plataforma-kapitalismoa”; deitu izan denaren beste fase baten antzera. Binomio horietatik haratago, teknologiaren eta politikaren edo teknologiaren eta boterearen arteko erlazioa zalantzan jarri behar dugu. Digitala denari buruzko eztabaida egiteko, teknologia nork duen, nola diseinatzen den eta nork gobernatzen duen galdetu behar diogu geure buruari. Eta hemen gai garrantzitsuenetariko bat sortzen da: teknologiaren eta demokraziaren arteko harremana.
Saioan, teknologiarako hurbilketa bat eginez abiatuko gara, demokrazia erdigunean jartzeko eta hibridazio digital-presentzialak harreman publiko-sozialean duen eginkizunaz pentsatzeko eredu gisa balio izateko. Halaber, teknologia hibridoen eta politika publikoen inguruko zenbait esperientzia zehatz aztertuko ditugu, digitalaren denaren gainean duten eragina ikusteko edo teknologia digitalen bidez bideratutako lankidetza publiko-komunitarioko prozesuak ezagutzeko. Horietako adibide batzuen artean daude Decidim plataforma, ikastetxeen Digitalizazio Demokratikorako proiektua, edo herritarren batzarrak. Orobat, aztertuko dugu ezagutza irekian eta lankidetza horizontalean oinarritutako komunitate digitalen prozesuetako ikaskuntza batzuek argia nola eman dezaketen parte hartzeko eta ekintza kolektiborako espazio hibridoak pentsatzeko eta diseinatzeko.
Aro digitalean dauden arriskuak kontuan hartuta, baina milaka milioi daturen eta Adimen Artifizial Generatiboko sistemen sintesi- eta prozesatze- gaitasunak eskaintzen dizkiguten aukerei beste aukera bat emanez, horizonte demokratiko horiei buruz galdetzen jarraitu behar dugu. Parte hartzeko eta lankidetza publiko-sozialerako espazio hibridoak hobetzeko lan egin behar da, teknologia libreen bitartez, prozesu eta teknologia demokratikoak aberats ditzagun. Gainera, era horretan, aukera berriak aztertu ahal izango ditugu, adimen kolektiboa eta komunitarioa politika publikoen diseinuaren baitan txertatuta, komuna denaren gobernurako praktika errepikakor bihurtuko baita; hau da, guri nahiz etorkizuneko belaunaldiei eragiten diguten gaiena.
Prestakuntza-saioak irekiak dira, 09:30etik 11:00etara. Hemen eman dezakezu izena ekainaren 13ko hurrengo hitzorduan.