Adinekoentzako partekaturiko pisu horien oinarria maizterren eta familia eta boluntarioen parte-hartze aktiboaren arteko elkartasuna da. Oinarrizko printzipioa deszentralizazioa eta normalizazioa dira, eta, horrela, zentro tradizionalen logika instituzionala hausten da, haietan eraginkortasuna nagusi izaten baita indibidualtasunaren gainetik. Etxebizitza hauetan, aldiz, adinekoak bere eguneroko bizitzaren gaineko kontrola izan dezake.