Sarritan, orientatzen gaituzten adibideekin kontatzeko eta erreferentzia eredu gisa balio diguten edo besterik gabe, inspirazio-iturri diren adibideekin kontatzeko beharra izaten dugu. Bherrian, zeregin hau geurea bailitzan barneratu dugu. 2018. urtean garatu genuen Bherrilab laborategia abiapuntu bezala onartuz, ekintza bakoitzarekin elikatzen jarraitzen dugun erreferentzien datu-base bat eraikitzen eta aberasten aritu izan gara.