Herritarrengandik datozen ekarpenak publikoki onartzearekin, herritarrek beren burua ikusten dute prozesuen emaitzetan, beraienak bezala sentitzen dituzte eta, ondorioz, modu erantzunkidean jarduten dute. Ondorengo anekdota benetakoa da, eta oso argi erakusten du. Uretako jolasen plaza urbanizatu berri bat parte hartzeko prozesu baten bidez diseinatu da, eta bertako eserleku batean, bizilagun bat eta udal-teknikari bat topatu dira. Bizilagunak teknikariarekin hitz egiten du, eta harro eta gustura dagoela adierazten dio plaza berri horretan berak parte hartutako lantaldean sortutako zenbait ekarpen kontuan hartu izanagatik.