Civimetro proiektuaren dimentsioak herritarren berrikuntza-prozesuen ezaugarriei balioa emateko beharretik sortzen dira. Ekimen bat proposamen honekin bat datorrela uste da, baldin eta, gutxienez, 4 dimentsio garrantzitsuak badira haren helburuetarako. Dimentsio bakoitzak hainbat alderdi ditu, eta horiek ekintza zehatzak, kontuan hartzeko modukoak eta neurgarriak deskribatzen dituzte. Hona hemen 7 dimentsioak: Kudeaketa banatua, Antolaketa adhokratikoa, Dinamika esperimentala, Komunitate inklusiboa, Kontuak ematea, Tokiko irismena eta Diseinu irekia. Beheko estekan sakontzeko informazio gehiago aurkituko duzue.