Gure ustez, funtsezkoa da prozesuan zehar entzuten joan garen hitz eta esamolde literalak erabiltzea. Pertsonak islatuta eta entzunak sentitzea. Era horretako lankidetza-prozesuetan oso erabilgarria izan ohi da dekalogo edo antzeko bat sortzea ideia nagusiak eta argiak jasotzeko. Zerrenda horrek baterako eraikuntza-lan baten emaitza izan behar du, praktika zehatz eta inspiratzaileekin konektatuta egotearekin batera.