Feminismoa eta parte-hartzea Oñatiko Emakumeen Etxearen diseinu kolektiboan

 

Onintza Andrés, Oñatiko Udaleko Herritarren Partaidetzarako eta Garapen Komunitarioko teknikaria, eta Jone Arriolabengoa, Berdintasun Arloko teknikaria, artikulu honetan kontatzen dute Oñatiko Emakumeen Etxearen (Emakumion Etxia) diseinua bultzatu zuen parte-hartze prozesua, herriko emakumeentzako erreferentziazko gune bat sortzeko funtsezko proiektua. Gainera, aztertzen dute proiektu honek eta bere garapen parte-hartzaileak gizarte eta erakundeen arteko lankidetza eraginkor baterako funtsezko printzipioak nola ilustratzen dituzten.

Oñatiko Emakumion Etxiaren gaineko parte-hartze prozesua 2020an egindako diagnostikoarekin abiatu zen. Diagnostiko horrek ondorioztatzen zuen Etxearen beharra. Hori oinarri, 2022an Oñatiko Emakumion Kontseiluarekin kontrastatuta Etxea eraikitzeko parte-hartze prozesua hasi zen eta egitasmoa jasoko zuen eraikina erosi zuen Udalak.

Hasieratik, eraiki nahi izan da prozesua gidatzeko bermeen, baldintzen eta oinarrien esparru argia, zeinak parte-hartze prozesua kokatzen eta diseinatzen lagundu duen. Parte hartze prozesu honetan eraikuntza kolektiboaren logikak gailendu dira: oinarritik bertatik batera pentsatu, dialogatu eta elkarrekin adosteko ariketa izan da. Udala, Mugimendu Feminista, Emakumeen Kontseilua eta prozesura batu diren herritarrak izan dira protagonista.

2022ko urrian egindako topaketan Etxiaren helburuak oinarriak eta proiektua baldintzatuko zuten faktoreak jarri ziren mahai gainean. Hala, joko arauak adostu eta prozesuari hasiera eman zitzaion Udalbatza osatzen zuten alderdien oniritziarekin eta inplikatutako eragile feministen babesarekin.

Emakumeen Etxeekiko begirada altxatu eta zabaltzeko asmoz, antzeko proiektuetara bisitak antolatu ziren. Eta horietan ikusitakoak eta entzundakoak herritarrekin partekatzeko lan saio bat egin zen ostean.

Ondorengo urratsetan, Oñatiko egitasmoa definitzen joan ziren: zehaztu ziren zeintzuk ziren Etxearen zutabeak (feminismoa, intersekzionalitatea, ahalduntzea eta begirada komunitarioa), nolakoa behar zuen espazioaren banaketak, zeintzuk izango ziren aurreikusitako erabilerak, eta zeintzuk Etxiaren xedea, ikusmira eta balioak. Eta azkenik, horri guztiari eusteko Etxearen antolaketa eredura gerturatze bat egin zen.

Egun pentsatzetik ekitera saltoa egin eta lantaldeka antolatuta ari dira lanean etxekideak eta Udala, 2026 hasierarako aurreikusitako Etxeari irekierari begirako prestaketa lanetan: hasiak dira programazio irizpideak zirriborratzen, etxeko egitaraua herriko gainerako eragile eta ekintzekin nola harremanduko den pentsatzen; Etxiaren eta kanpokoaren arteko harremanak eta zubiak eraikitzen; egitasmoaren inguruan sor daitezkeen dinamika eta iniziatibak gorpuzten; luzerako begiradarekin, ideia berriak, eztabaidak eta deserosotasunak mahaigaineratzen zein rolak definitu eta teorizatzen; eredu horizontal eta soziokratikoen eskutik antolaketa eredua fintzen eta baliabideez pentsatzen…

Prozesu honetan, zein izan dira funtsezko gakoak lankidetza publiko-sozialeko praktikak arrakasta izan dezaten?

  1. Helburuen argitasunari dagokionean:
    Lehen unetik, Emakumion Etxiaren xedeari buruzko definizio politiko-tekniko landua eta argia izatea egitasmoa bera zein parte-hartze prozesua arrakastaz garatzeko indar nagusia izan da.
    Prozesu orok ditu ahulezia eta indarguneak, eta horiek hasieratik aurreikusi dira, horietaz jakitun izan eta horien arabera jarduteko.
  2. Proiektua aurrera eramateko aurrekontua eta baliabideei dagokienean:
    Hasieratik egitasmoaren estrategikotasuna jarri da mahai gainean, eta horren araberako baliabide material, tekniko eta ekonomikoak jarri dira.
    Egitasmoaren funtzionamendua sostengatzeko gobernantza eta kudeaketaren nozioak bereiztu dira. Gobernantza partekatua izan dadin eta hori posible egin ahal izateko, Udalak hartze du bere gain Etxearen kudeaketa, eta beharrezko baliabide teknikoak (egitasmoko koordinatzaileak) eta ekonomikoak (eraikinaren erosketari eta egitasmoari atxikitako gastuak).
  3. Irekiera mailari dagokionean:
    Emakumion Etxia Oñatiko Udala eta etxekideak hartu-eman estuan, eta herriko eragile feministak eta Emakumion Kontseiluarekin elkar-eraginean oinarritutako egitasmoa da. Bakoitzak bere onena ematen duelako ideiatik, erakunde, eragile eta norbanakoek bere jakintzak, tresnak eta jokuaren arauak jartzen ditu Etxearen zerbitzura.
    Egitasmoa irekia dela diogunean eta aniztasunaz hitz egiten dugunean, erreferentzia egiten diogu irisgarritasunari bere kontzepzio zabalenean: Etxera eta beretako jarduera eta zerbitzuetara sarrera, gobernantza egiturara sarrera, etxian parte-hartzeko moduetara sarrera…

Hemendik jarrai dezakezu prozesua gertutik:

Gogorarazten dizugu Bherria Prestakuntzaren hurrengo saioan, apirilaren 3an 09:30etik 11:00etara ospatuko denean, hausnarketa-gune bat irekiko dugula lankidetza publiko-sozialeko prozesuen barruan “komunitate-sare” kontzeptuan sakontzeko. Horretarako, Axel Morenoren parte-hartzea izango dugu. Hemen eman dezakezu izena:



    datos de contacto





    Prestakuntza saioak online dira, 09:30etik 11:00etara. Era berean, izena eman dezakezu [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

    bherria
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.