Inpaktuak neurtu eta ebaluatu hobetzeko

Irailean ikasturte berri bat abiatuko da eta Bherria, lankidetza publiko-sozialerako proiektuak bideratzen dituzten atributuen gaineko ziklo tematiko berri batekin datorkigu.

Hirugarren ziklo hau, lankidetza-prozesu orotan gero eta eskari gehiago izanik bistaratzen den alderdi bati eskainiko diogu: ebaluaketarako, kontrasterako eta ikaskuntzarako eremuen zaintza. Beraz, ebaluaketa praktiko bat egitearen egokitasunaz eta honek proiektuen hobekuntzan izango duen eraginaz hausnartuko dugu, BherriLab-ean, Bherriako laborategi herritarrean, jasotako galderak eta ikaskuntzak abiapuntutzat hartuta, “Ebaluazioa, nahi den kudeaketa komunitariorako orientazio-iparrotza bezala”.

Aurreko zikloetan bezala, iraila-azaroa arteko epean programatutako ekintzak gai honen inguruan landuko dira. Komunitatearen saioak (irailak 22), eten bat eginez, gure proiektuetan gertatzen ari dena aztertuko du, horien ebaluaketari dagokionez. Eta Prestakuntzaren saiorako (urriak 27), Civímetro-ko Maje Reig eta Pascual Perezen presentziarekin kontatuko dugu eta eurak herritarren prozesuak ebaluatzen bizitako esperientzia azalduko dute. Ziklo amaitzeko, gogoeta eta ikaskuntza denak txosten labur batean eta atributu honen gakoak modu sintetiko eta arin batean eskuratu ahal izateko diagrama batean sistematizatuko ditugu.

Hasteko, atributu honen hainbat ezaugarri aipatuko ditugu:

  • Neurketa-adierazle garden eta ulergarriak aurretiaz definitu.
  • Ebaluaketa-irizpideak zehaztu eta eskura jarri.
  • Galdera mailakatuak diseinatu, martxan jarritako errekurtsoekin konektatuz neurketa eta ebaluaketa errazago egiteko,.
  • Askotariko neurketa baliabide erraz eta parte hartzaileak (behaketa + elkarrizketak + galdeketak) barneratu.
  • Neurketa eta ebaluaketa partzialak egin, prozesu osoan zehar, akatsak zuzentzeko edo hobekuntzak inplementatzeko.
  • Bisualizazioa eta konparazioa (kontrastea).
  • Indar-guneak eta garatzeko alderdiak identifikatuko ditugu.

Dena den, herritarrekiko lankidetza proiektuen ebaluaketaren gaineko hausnarketa sustatze aldera, hainbat galdera botatzen ditugu.

Zeintzuk dira prozesu bakoitzean neurtu beharreko alderdiak? Nor arduratzen da ebaluaketaz? Zein irizpiderekin? Noiz pentsatzen dugu ebaluaketan: prozesuaren diseinuan edo justifikaziora heltzean? Prozesu baten ikaskuntzak aplikatzen al ditugu hurrengoan? Nola identifikatzen ditugu hobekuntza aplikagarri horiek?

Gogoan izan ziklo honek bi zita dituela, lankidetza publiko-soziala bideratzearen gainean sakontzen jarraitzeko: Komunitatea1, irailaren 22an; eta Prestakuntza, urriaren 27an. Prestakuntzako saioak irekiak dira, 09:30etatik 11:00etara. Hurrengo zitarako izena eman dezakezu hemen. Zain gaituzu.




    1. Komunitatearen saioak, Bherria komunitatea osatzen duten euskal administrazio publikoetako tekniken ingurukoak dira. Komunitate honetako kide izan nahi baduzu, kontaktatu gurekin hemen: [email protected].

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude