EBALUAZIOA, NAHI DEN KUDEAKETA KOMUNITARIORAKO ORIENTAZIO-IPARROTZA BEZALA

Garrantzitsua da denok orientatzeko denontzako erreminta bat izatea eta neurrirako adierazleak sortzea kasu bakoitzean jotzeko nahi den esparrua ezartzeko.


Aurrekaria.

BherriLaben lehen saioa azaroaren 30ean egin zen Plateruenan (Durango), eta hori herri-laborategi honen abiapuntua izan zen. Lehen topaketa horren helburua zen espazio publikoen harreman publiko-sozialari eta kudeaketa komunitarioari buruzko ikasketen, tentsioen, galderen eta historien inguruko informazio garrantzitsua biltzea. Bildutako informazio guztiarekin dokumentu bat egin zen, laborategiaren bigarren saioan lanean jarraitze aldera; bigarren saio hori abenduaren 18an egin zen Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxean (Gasteiz). Orain aurkezten dugun edukian, bi lan-saioren ondorio eta emaitza nagusiak biltzen dira.

Abiapuntua.

Adierazleen nolakotasuna eta izaera eta neurtze-erritmoak oso ezberdin ulertzen dituzte herri-administrazioak eta herri-ekimenek. Herri-proiektuetan kontuak emateko beharra bezala bizitzen da, eta, kasu gutxi batzuetan, prozesuak hobetzeko laguntza bezala. Herri-administrazioarentzat bete beharreko baldintza bat da, proiektuei buruzko ondorioak atera ahal izateko.

Ondasun Erkideaz ari gara, baina, zein paradigmatik egiten dugun kontuan hartuta, neurtzeko irizpideak ezarri edo adierazle eta parametro oso ezberdinak sor ditzakegu, kudeaketa komunitarioa modu antagonikoetan bideratzera iritsi ahal izatearekin batera. Hori dela-eta, lankidetzaz hitz egiten badugu, funtsezkoa eta lehentasunezkoa izango da abiapuntua ezartzea, partekatzea eta ikustaraztea, denentzako hizkuntza erabiliaz, kudeaketa komunitarioarekin zer ulertzen dugun eta nora bideratu nahi dugun jakiteko eta, hortik aurrera, irizpideak eta adierazleak ezarri ahal izateko.

BherriLaben bigarren saioan, bi ikuspegiak hurbiltzen, denen arteko irizpideak ezartzen eta kudeaketa komunitarioaren ebaluazioa bideratzeko balio diguten urratsak ematen ahalegindu ginen. Ebaluazio-adierazleen gaineko abiapuntu eta analisi gisa eta elkarrizketarako eta lanerako oinarrizko material moduan, Requisits i criteris Patrimoni ciutadà dokumentua erabili genuen.

Dagoeneko baditugu kudeaketa komunitariorako irizpideak garatzen eta adierazle ezberdinak banakatzen dituzten dokumentu aurreratuak, honako hauek bezalako blokeetan multzokatuta: lurraldearen eta sustraitzearen gaineko irizpideak, itzulera eta konpromiso sozialari buruzko irizpideak, barne-demokrazia eta parte-hartzea eta prozesuen, pertsonen eta itzuleraren gaineko zaintzei buruzkoak.

Dokumentu horien bitartez egindako analisiaren bitartez, batez ere, ebaluazioaren kulturari eta tresna komunak sortzeari buruzko alderdi orokorrak identifikatu genituen, azken horiek ekimenak aplikatzea eta neurtzea errazteko, adierazle bakoitzaren zehaztasunari edo garrantziari hainbeste erreparatu gabe, horretarako denbora gehiago eta lan edo prozesu xehatuagoa, mugatuagoa eta espezifikoagoa behar baita.

Partekaturiko erreminta bat eraikitzearen inguruko hausnarketa egin genuen, eta irizpideak aplikatzerakoan kontuan izan beharreko zenbait alderdiren inguruan pentsatu, aintzat hartuta zenbaterainoko ekimen, proiektu eta prozesu aurki ditzakegun, eta, batik bat, bi lankidetza-prozesuren analisiaren bitartez, ekimen oso ezberdinenak; ekimen horietan pertsonek hartzen dute parte:

Uliako Lore Baratzak https://uliakolorebaratzak.wordpress.com/ + Getxo Kirolak prozesua http://thinkingfadura.eus/es/

Hausnarketak.

Kudeaketa komunitarioko proiektuen ebaluazioaren inguruan egindako lehen hausnarketa lotuta dago horri ematen diogun balioa eta zentzua galtzearekin. Zein da ebaluazioaren zentzua? Galdera hori egitean, zintzo jokatuta, egiaztatu dugu gure errealitateetan erabat galdu duela hobetzeko eta orientatzeko erreminta gisa izan dezakeen zentzu guztia. Ebaluazioa izapide deserosoa izatera iritsi da, eta kudeaketa komunitarioan denbora galtzea bezala bizi dute bai herri-administrazioak, bai herri-ekimenek.

  • Hobetzeko edo aurreratzeko proposamenek, ebaluazio-tresnetan nahiz ebaluazio-adierazleetarako, ebaluazioaren inguruan dugun kultura berrikustea eskatzen dute. Ebaluazioaren ideia berreskuratu behar dugu hobetzeko espazio gisa, eta adierazle-mota ezberdinak nora jo nahi dugun orientatzen laguntzen diguten tresna gisa hartu behar ditugu.
  • Lehentasunezkoa eta funtsezkoa da baliabideak jartzeak eta ebaluaziorako sistemak eta tresnak era partekatuan sortzeko aukerak duten garrantzia azpimarratzea, ebaluazio-prozesuak erraztu eta arintzeko.

Laborategi proposamena.

Prozesua (0 fasea), laborategi bat sortzeko aukera, parte hartuaz forma emateko ebaluaziorako oinarrizko sistema komunari. Ebaluaziorako proposamena, adierazleen eta neurgailuen proposamena egitea eta garatzea eta kudeaketa komunitarioko prozesuetan abiatzeko tresna komun eta moldagarria garatzea.

Tresna hori oinarri malgua izango da, eta kasu ezberdinetara moldatu eta egokitu ahal izango da, proiektuen, testuinguruen eta errealitateen ezaugarrien arabera.

(Erref. ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia. 180920_ZIBIMETROA LAB-MEETING-18 AKTA )

Oinarrizko erremintarako proposamena, kudeaketa komunitariorako ebaluazio-matrizea:

Kudeaketa komunitariorako ebaluazio-matrizea prototipoa.

Ebaluaziorako inprimakia.
Hiru sakontasun-maila. Adierazle komunak eta baliagarriak pertsona guztientzat.
Neurketa kuantitatiboak, kualitatiboak eta formatu librea.

Hitzen glosarioa, denentzako lengoaia bilatzeko.
Erreminta erabiltzearen eta kasu bakoitzera egokitzeko moduaren gaineko gida.
Datuak ikustera emateko aplikazioa.

  • Inprimaki erako erreminta, ebaluazio-prozesuak bizkortuko dituena, hori erabiltzera gonbidatuaz, kontzienteagoak izaten lagunduaz eta helbururako bidean aurrera egiteko orientatuaz.
  • Parte-hartzearen bitartez eraikita, kudeaketa komunitarioko prozesuetan inplikatuta egon daitezkeen agente ezberdinen premiak eta orientazioak artatu  behar ditu, eta tartean dauden alde guztientzat adostua, ulergarria eta baliagarria izan behar du.
  • Sakontasun-maila ezberdinekoa, une, egoera, testuinguru, premia edo denbora- eta baliabide-aukera maila bakoitzean ebaluazio gutxi gorabehera xehatua egiteko aukera ematen duena.
  • Sakontasun-mailez gain, ebaluazio-erritmo posible ezberdinak jasoko ditu, proiektuen aniztasunerako gertaeren eta zikloen denbora ezberdinak kontuan hartuaz.
  • Parametro eta adierazle komun orokorragoak eta espezifikoak izango ditu, eta egokitu ahal izango dira ekimenen premia eta orientazioen, erritmoen, tamainen, egituren edo formaren arabera.
  • Neurketa kuantitatiboak eta kualitatiboak, datuak jasotzeko eta narratibak eraikitzeko bestelako formatu posible irekiagoak barne.
  • Erremintak hitzen glosarioa izango du, kontzeptu, adierazle, parametro edo neurtzeko sistema bakoitza azaltzeko eta argitzeko helburuarekin.
  • Erabilgarritasun-gida, atal, maila eta oinarrizko erremintaren egokitzapen posible bakoitza azaltzeko.
  • Erremintaren datuak ikustarazteko aplikazioa garatzeko aukera, etengabeko ebaluazio-sistema erraztearren. Grafikoen bitartez, parametro eta neurketa ezberdinak erakustea, ekimenen une edo ziklo ezberdinen konparazioak egin ahal izateko denboran zehar.
  • Oinarrizko erreminta matrize eta komuna dugun ustetik abiatuta, lankidetza-akordioa ezartzen den unean, akordioak eta irizpideak parte hartuaz egiten diren lehen fasean bezala, partekaturiko ebaluazio-sistema adostuko da administrazioaren eta ekimenen artean, kasu bakoitzean adierazle espezifikoak eta neurtzeko denborak (gertaerak eta zikloak) ezarriaz, proiektu bakoitzeko orientazio premiak, nahiak edo borondatea artatuaz. Oinarrizko erreminta egokitzen den unea da eta ebaluazio-sistema zehatza, premiazkoa eta espezifikoa neurrira eratzen den unea.

 

    • Une ezberdinetan proiektu ezberdinak badaude, ebaluatzeko maila ezberdinak behar dira, eta, aniztasun horretan, parametro, neurketa eta adierazle ezberdinak hartzen dira kontuan, osatzen dituzten agenteen ekimenen eta komunitateen zehaztasunen arabera. Ezberdintasun horiek ekimenen izaerari nahiz antolamendu-egiturei eta komunitateei buruzkoak izango dira: ezaugarriak, helburuak, tamaina eta gobernantza-ereduak.
    • Halaber, garrantzitsua da ebaluazio-denborak egokitzea proiektuen eta komunitateen izaerari eta egiturei erreparatuta. Eta proiektuak modu ziklikoan ulertzeak eta ebaluatzeak duen garrantzia azpimarratzea.

Kontuan izan beharreko eta garatzen joan beharreko zenbait ohar, ebaluazio-denborak egokitzeko:

  • Etengabeko ebaluazioak egitearen eta kasu bakoitzean ebaluazioak egiteko gertaerak eta denbora-zikloak ezartzearen eta markatzearen inguruko garrantzia.
  • Ekimenen  ibilbidea funtsezkoa da ebaluazio-denborak ezartzerakoan. Proiektu hasiberriek eta jada abian direnek denbora ezberdinak behar dituzte.
  • Adierazle ezberdinek denbora espezifikoak behar izan ditzakete ebaluatuak izateko:
    • adierazle erlazionalek edo pertsonen jarduera aipatzen dutenek une eta denbora-ziklo ezberdinetako konparazioak eskatzen dituzte.
    • adierazle sozio-ekonomikoek gutxieneko denbora batzuk behar dituzte neurtu ahal izateko; beraz, hasieran neurtzeko moduko gutxieneko denbora batzuk ezarri behar dira.

 


Prozesuaren bideoak.


Erreferentziazko dokumentuak.

IzenburuaDeskribapenaDokumentu motaJarorriaEremuakDataPDFOrriakhf:tax:ambitos
Astraren hitzarmena

Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena.

HitzarmenaGernikako Udala, 2013

8irizpideak lankidetza
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua

Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua.

AraudiaAyuntamiento de Bolonia, ¿?

23esparru-juridikoa lankidetza
Civímetro

ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia.

MediaLab Prado, 2018

10ebaluazioa irizpideak
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak

Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia.

Lan dokumentuaKulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza, , 2012

24esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena

Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko.

HitzarmenaPortugaleteko Udala, 2015/02

8esparru-juridikoa lankidetza
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasunaLiburuaJordi Borja - Zaida Muxi2001

191lankidetza
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa

Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan.

LiburuaFrancisco Pallardó - Arquitecturas ColectivasDiciembre 2014

32esparru-juridikoa
Espazioen lagapenerako ildoak

Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz).

GidalerroaAyuntamiento de Madrid, 2004

6irizpideak lankidetza
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria

Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du.

AraudiaIruñeako Udala, 09/2018

96esparru-juridikoa irizpideak
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua

Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua.

AraudiaAjuntament de Barcelona2017/10/06

73esparru-juridikoa
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan

Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 2018

74adierazleak esparru-juridikoa lankidetza
LAG Trantsizioko espazioak

Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean.

Lan dokumentuaGobierno Vasco, 07/2016

53esparru-juridikoa irizpideak
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza

Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa.

Ayuntamiento de Madrid, , 2017/10

25esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries

Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, 11/1/2017

12adierazleak irizpideak
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà

Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

Lan dokumentuaBartzelonako Udala, 08/2017

18adierazleak irizpideak
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans

Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 08/2017

20adierazleak esparru-juridikoa lankidetza
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza

Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.

 

OrdenantzaBarañaingo Udala, 09/2017

13esparru-juridikoa irizpideak
Vitoria-Gasteizko Herritarren Partaidetzarako Udal Plana ebaluatzeko taula.

Vitoria-Gasteizko Herritarren Partaidetzarako Udal Plana (2020-23) ebaluatzeko taula.

Lan dokumentuaVitoria-Gasteizko Udala, 2022/09

15adierazleak ebaluazioa

Dokumentu guztiak ikusi >


Eranskinak.