Jada aste batzuk pasa dira gure 5. Urteurrenetik eta irribarrez jarraitzen dugu topaketa horiek eragin ohi duten magia horren eraginez eta gure kanaletan partekatzen ari garen bideo eta testuen eskutik hainbat une gogora ekarriz.
M24-ren ondoren, bizitzak aurrera darrai eta lankidetza publiko-sozialeko prozesuetan sakontzea ahalbidetzen diguten atributuen zerrenda honetan aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu. Urteko lehen hiruhileko honetan, hiritargoa eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza egituratu eta formalizatzeko moduak ikertuko ditugu, bi topaketen bitartez, ohikoa dugun eran:
- Lehenengo gogoeta bat egingo dugu Komunitatean (Bherria-ren ikaskuntza komunitatea) parte hartzen duten euskal Administrazio Publikoko teknikari jaun-andreen errealitatea abiapuntutzat hartuz.
- Eta ekainaren 8an, Claudia Delsok emango duen online prestakuntza-saio bat Prestakuntza lan-ardatzaean (ekintzarako gaitzeko saio irekiak). Claudiak esperientzia du zuzendaritzan eta kudeaketan Administrazio Publikoaren barruan; 2015 eta 2019 artean Partaidetza eta Berrikuntza Demokratikoko zinegotzia izan zen A Coruñan. Egun, La Hidra Cooperativako kide da, eta Bherria-rekin elkarlanean aritu zen 2021eko Topaketan.
Atributuen zerrenda honetan “lankidetza-modua” item-a berreskuratu genuenean, Administrazio Publikoak denboran zehar hiritarrekin lankidetza eraiki dituen modu ezberdinez hausnartuz egiten genuen. Biak ere, gizarte berriaren eraketan eragiten duten proiektu inklusiboak bultzatzeko beharrezko agenteak dira. Kontua da eraketa honetarako beharrezko aktore bezala elkar onartu eta errespetatzea, ekonomia arloko kapitalez haratago, laneko denborak eta formatuak zainduz.
Lantzen dugun edukiak elkarrizketa eremu konplexu batera garamatza; derrigorrez bete beharreko baldintzak, esaterako konkurrentzia, erabilera publikoaren adierazpena, araudia hala nola emakiden iraupena, besteak beste, oztopo edo berme modura ulertu ahal dira. Aldea, herritaren ekimena eta Administrazio Publikoaren artean lortutako lankidetza-mailan datza.
Prozesuen atzean dauden behar guztiak kontuan hartuta, topaketa hau formalizatzeko era berriak asmatzeko beharra dugunaren sentipena daukagu. Gure ikuspuntutik, formalizazio honen bitartez, konfiantza, aintzatespena eta elkarrekikotasuna oinarri dituzten harremanak eraikitzeko diskurtsoak zentzu praktikoarekin hornitu behar dira.
Lotura esanguratsuak, funtzio eta rol ezberdinak dituzten pertsona zehatzen artean eraikitzen dira, konplizitate giro batean. Hori horrela izanik, nola finka genitzake lankidetza-proiektu garden eta bizkorrak jendarteratzeko apustuak? Nola ezagutzera eman, lankidetza-esparruak, akordioak, hitzarmenak, etab. garatzeko?
Eta horrez gainera, gure erakundeak eta trama komunitarioa politikoki eta teknikoki kudeatzen dituzten pertsonen arteko lotura zuzena berreskuratzeko beharraz ari gara. Sarritan, artekaritza eta herritarren partaidetza prozesuetan hornitzaileak diren enpresek, iraungipen-epea izaten duten funtzio bat betetzen dute eta, sarritan, datu-baseak eta aurkezpenak alde batera utzita, bere baitan eramaten dute kapital erlazionala. Ezinbestekoa da trama komunitario eta sozialaren arteko lotura eskuordetzeari uztea.
Gako horiek esploratu nahi ditugu. Gorago aipatu dugun bezala, maiatzean Komunitatearen saio bat ospatuko dugu, ikaskuntza komunitate hau eratzen duten pertsonen esperientzietatik abiatuz lanari ekiteko; ekainaren 8an, online prestakuntza-saio ireki bat ospatuko dugu Bherria Prestakuntzan, 09:30etik 11:00etara, Claudia Delsorekin.
Saio bietan sortutako edukiekin, aurreko atributuekin bezalaxe, txosten txiki bat elaboratuko dugu, zeinek herritarrekin lankidetza formalizatzeko ikaskuntzak eta gakoak elkartuko dituen.
Eta honaino, lankidetzari buruzko edukien aurrerapena.
Ondo segi.
*Komunitatearen saioak, Bherria komunitatea osatzen duten euskal administrazio publikoetako teknikarientzat dira. Komunitate honetan parte hartu nahi baduzu, kontaktatu gurekin ([email protected]).
**Prestakuntzako saioak irekiak dira, 09:30etik 11:00etarako ordutegiarekin. Hurrengo zitarako, izena hemen eman dezakezu.
Izen ematean arazorik izanez gero, [email protected]-era idatzi baino ez duzu.
Hizlaria
Claudia Delso Carreira (A Coruña, 1986)
Betiere, arlo politikoaren, publikoaren eta kulturalaren arteko kudeaketan, bitartekaritzan eta praktiketen artean. Zazpi urte baino gehiagoz erakunde publiko batean bizi izan nintzen; harrezkero, arlo juridikoaren eta arlo instituzionalaren irekierak erakartzen naute.
Kultura-kudeatzailea eta -bitartekaria. Artearen Historian lizentziatua, eta Teknopolitikan eta Aro Digitaleko Eskubideen Graduondokoa. Profesional independiente gisa, tokiko, nazioko eta nazioarteko kultura- eta diziplinarteko proiektuetan lan egin du. Esperientzia zabala du parte-hartze eta berrikuntza sozialeko metodologiekin lan egiten. A Coruñako Udaleko Partaidetza eta Berrikuntza Demokratikoko zinegotzia izan zen 2015-2019 bitartean. Egun, Bartzelonako Institut de Recerca Urbano-n (IDRA) ikertzailea da, eta “Museoa birpentsatu” mintengia koordinatzen du, Reina Sofía Museoko “Ehun Konjuntiboak” Ikasketa Planaren barruan.
.