Bherria Prestakuntzak Lankidetza publiko-komunitarioarekin lotutako alderditan jarduteko trebakuntzara bideratutako lerro bat proposatzen du.

Proposamenak izaera ezberdineko jarduera ireki ezberdinak planteatzen ditu, ildo nagusia Bherria esparruan kokatuz, alderdi zehatzen baten inguruan prestatzeko, inspirazio bezala balio duten proiektu bereziak ezagutzeko (praktika egokien modura) edota Administrazio Publikoa eta herritarren artean lankidetza prozesuetarako baliabide erabilgarriekin esperimentatzeko.

Deialdien edukiak eta izaera irizpide ezberdinen arabera zehaztuko dira: bertaratutako pertsonek agerian jarritako interesak eta/edo beharrak, komunitatearen proiektuetan identifikatutako joerak, errealitatearen analisia eta gaurkotasunak markatu ahal dituen aukerak.

Prestakuntza-saioek hiru dimentsio izango dituzte:

Ekarpen teoriko kontzeptuala

Lankidetza publiko-komunitarioarekin lotutako eduki espezifiko bati buruzko azalpena, administrazioaren eta herritarren arteko harremanek nolakoak izan behar duten gogoeta kritikoa egitera gonbidatzen duena. Hori da saio bakoitzak deitzen duen dimentsio tematikoa.

Jardunbide egokien adibidea

Azterketa-kasu batera hurbiltzea, erreferentzia positiboa izan dadin saio espezifiko bakoitzaren gaia azaltzeko. Gure udalerrietako ekintza ulertzen eta motibatzen laguntzen duen dimentsio inspiratzailea da.

Tresnekin
lan egitea

Proiektuak herritarrekin lankidetzan garatzeko tresna erabilgarriekin aurkeztea eta esperimentatzea. Dimentsio praktikoena da, eta epe laburreko ekintzara bideratuta dago.

saioak

Artikulu guztiak ikusi »
bherria
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.