Egoera batzuetan, modu emozionalagoan konektatzeak partekaturiko erantzun bat laburtzen laguntzen du. Helburuari dagokionean, duen konplexutasuna dela-eta, baliteke hitzak labur geratzea. Beraz, beste lengoaia batzuei lekua egiteko unea da.
Lankidetzarako proiektuaren fokua eta prozesuan zehar ikasitakoa modu sinbolikoagoan kontuan hartzeko moduaren adibide bat Getxoko Udalak herritarrekin batera bultzaturiko “Bentaranoa” proiektua da. Herritarren antolakuntzaren logotipoa prototipatze-tailer batean eraikitako objektua izan zen, helburu komun baterako ikuspegi ezberdinak elkartuz lan egiteak duen potentziala aipatzeko.