Tira, heldu diezaiogun 2023ari!


Eta egun batean, tupustean, ohartzen zara dagoeneko ia hilabete bat igaro dela urte berria hasi zenetik. 2023a modu malkartsuan sartu da gure agendetan; beraz, aurtengo urterako zer-nolako jarduerak planifikatuta ditugun azaldu nahi dizuegu, egutegian agertzen joan daitezkeen larrialdiei aurre hartuz.
2023. urtea esanguratsua izango da lankidetza publiko-sozialerako (oro har), edo horrela uste dugu, behintzat. Gero eta ekimen gehiago bultzatzen ari dira herritarren berrikuntzan, berrikuntza publikoan eta herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetzan. Edonola ere, urte oso berezia izango da Bherriarentzat, gure 5. Urteurrena da-eta.

Hori dela-eta, lankidetza publiko-sozialaren atributuetan oinarritutako ohiko lanaz gain, topaketa presentzial bat prestatzen ari gara (oraingoan, bai), denbora hau elkarrekin ospatzeko, egindako lana eta aurrerapenak aztertzeko eta etorkizunera begira hurrengo urratsak proiektatzeko. Topaketa martxoaren 24an izango da, Gasteizen. Oraindik ez dakigu zehatz-mehatz non izango den, baina idatzi zure egutegian eta erreserbatu eguna.

Gainera, 2023an zehar, lankidetza publiko-sozialaren atributuei buruzko gaikako zikloetan lan egiten jarraituko dugu. Hasteko, Komunikazioa aztertuko dugu; hau da, prozesuetako elementurik garrantzitsuenetariko bat, informazioa transmititzeaz gain, modu egokian egiteak inpaktuak eta inplikazioak areagotzen baititu proiektuetan. Ondoren, partekatutako proiektuetan herritarren eta Administrazio Publikoaren artean aktibatzen diren Lankidetzako moduei buruz hausnartzen jarraituko dugu. Eta, urtea ixteko, beharrezkoak diren Baliabideak eta azpiegiturak eta proiektu bakoitzean garatzeko horiek denboran mantentzea landuko ditugu.

Ohikoa den moduan, ziklo bakoitzean topaketa bat egingo dugu Bherria ikaskuntza-komunitatearekin (Komunitatea) eta beste prestakuntza-topaketa ireki bat (Prestakuntza). Hona hemen saioen egunak:

#komunikazioa

1/26 Komunitatea
2/23 Prestakuntza

#lankidetza

5/11 Komunitatea
6/8 Prestakuntza

#baliabideak

9/21 Komunitatea
10/26 Prestakuntza

Laburbilduz, 2023 hau kargatuta dator, hilero Bherriaren hitzordu batekin. Hala ere, gure jarduera web gunean nahiz sare sozialetan etengabea da (twitter, facebook eta instagramen jarrai gaitzakezu). Bide batez, azken sare hori aktibatu dugu duela aste batzuk; beraz, buelta bat eman ezazu.
Espero dugu plan-sorta honekin inor ez gehiegi betetzea. Jarduera bakoitzaren xehetasunen berri ematen jarraituko dugu newsletter bidez. Eguneratuta egoteko modurik errazena da. Oraindik harpidetu ez bazara, anima zaitez.

    Ez dut inoiz parte hartu Bherrian

    datos de contacto

    Tira, heldu diezaiogun 2023ari!

    Azalpen bat: gogoratu Bherriaren ekintzetarako izena eman behar dela aldez aurretik (doan). Komunitatearen saioak euskal administrazio publikoko teknikarientzat dira, Bherria komunitateko kide direnentzat. Komunitate horretako kide izan nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin (e-mailaaren esteka). Prestakuntzaren saioak, berriz, irekiak dira, eta 09:30etik 11:00etara egiten dira. Deialdi bakoitzean, izena emateko esteka ematen da.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude