Abiapuntua

Ikerketak arlo publikoaren eta sozialaren arteko lankidetza-bideak aztertzen ditu zainketen ikuspegitik, batez ere osasun mentalaren eta bizitzari eustearen esparruarekin lotuta, lankidetza-proiektuetarako ikaskuntza esanguratsuak, baliagarriak eta aplikagarriak ateratzeko , komunen ekoizpenetik erreparatuta.

Azterketa Iñaki Garciak egin du, osasun mentalean aditua den psikoterapeutak eta Eraineko koordinatzaileak; hau da, Bilbon kokaturiko gizarte-ekimeneko euskal kooperatiba, osasun mental komunitarioa garatzeko helburu nagusia duena.

Bizitzaren ahultasuna agenda publikoan sartu da

Eguneroko bizimoduarekin eta zaintzekin loturiko alderdiak garrantzia hartzen ari dira politika publikoen garapenean: osasun publikoarekiko, adinekoen egoitzekiko, osasun mentalarekiko, suizidioekiko edo heriotza duinarekiko kezka, besteak beste. Ahulak garela eta beste bizitza bat bizi daitekeela sumatzen hasi gara.

Sare komunitarioak eta ekimen kolektiboak

Azken urteetan, eta batez ere pandemia sartu zenetik, hainbat sare komunitario hedatu dira zaintzak egiteko. Hain zuen ere, ekimen kolektiboak dira, eta eremu oso ezberdinak jorratzen dituzte (nahi ez diren bakardadeen prebentzioa, partekaturiko hazkuntza-guneak edo elikadura osasungarria eta hurbilekoa sustatzea,…). Era horretako sareak ekintza publikoaren osagarri izan daitezke, eta Administrazio Publikoak detektatu gabeko premiak entzuteko sistema izan daitezke.


Hipotesia

Osasun-larrialdiko egoera horretarako prestatu gabe zegoen Administrazio Publikoa, eta erakundeen gizarte-zerbitzuak gainditzen dituzten baliabideak behar izan dira. Testuinguru horretan, baliabide ekonomikoak eskuratu dira denbora laburrean, nolabaiteko errekonozimendua eman zaio borondatezko ekintza profesionalari edo pandemia aurretik imajinatzen zailak ziren hobekuntzak egin dira harreman publiko-sozialean.
Osasunarekin, zaintzekin eta bizitzari eustearekin loturiko 5 esperientziaren analisitik abiatu gara ikerketa hau egiteko. Zer-nolako aldaketa-elementuak gertatu dira osasun publikoaren kudeaketan, pandemian zehar? Nola lortu osasun-arloko zein proiektu komunitario sartu Administrazio Publikoarekiko lankidetza-harremanean, konfrontaziorako espazioak gaindituz? Zer-nolako aurrerapenak detektatu ahal izan dira lankidetza publiko-sozialean, zaintzei eta bizitzari eusteari dagokienean? Zer beste baliabide eta laguntzek iraunaraziko lukete ekintza komunitario bat osasunaren zaintzan?


Ikertutako esperientziak

San Diego Osasun Taldea

Vallecas (Madril)

Osasun komunitarioko lantaldea honako hauek osatzen dute: Vicente Soldevilla eta Martinez de la Riva de Vallecas (Madril) osasun-zentroetako profesionalek, auzoko hainbat auzo-elkartek, Plataforma por la Sanidad Pública plataformak eta beste osasun-zentro batzuetako profesionalek.

Katearen Loturak

Arrasate (Gipuzkoa)

2020. urtean zehar, pandemia bete-betean, patologia dualeko arazoak dituzten pertsonen amen elkarte batek (Arrasateko udalerrikoa), haien senitartekoen egoera soziosanitarioa larriagotu zela ikustean, herriko udalarekin harremanetan jarriko da pertsona horiekin lan-plan bat garatzeko.

Psikobizi

Bizkaia

Proiektuak Bizkaiko biztanleria osoaren eta, bereziki, pertsona ahulenen eskura jarri zuen telefono bidezko arreta psikologikoaren zerbitzua, 60 profesionalek, krisi-egoeraren aurreko arretan adituak ziren pertsonek, artatua. Guztira, 504 kontsulta jaso zituzten, horietako %74 emakumeek egindakoak.

Bilboko Udala

Bilbo

Bilboko Udaleko gizarte- eta osasun-ekintzako arloek Larrialdi Plana diseinatuko dute modu inprobisatuan, eta konfinamenduko hilabeteetan garatuko dute kale-egoeran aurkitzen diren pertsonen premiei erantzuna emateko. Udalerriko bost kiroldegi urgentziaz prestatuko dira 328 pertsonari aterpea emateko, eta Hirugarren Sektoreko 8 erakunde kontratatuko dira Planeko zeregin zehatzez arduratzeko.

Cotidianas

Madril

Ekimen hau elkarri laguntzeko eta zainketetarako komunitate bezala sortuko da Madrilgo emakume helduen artean, nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko, genero-ikuspegiarekin. Hain zuzen ere, hirurogei urtetik gorako emakumeentzako topagune sortzailea eta soziala izango da.


Ikaskuntzak

Aurrean adierazi bezala, pandemiak eta birusari eusteko neurri politikoek osasun mentala funtsezko gai bihurtu dute agenda politikoaren eta espazio publikoko eztabaidaren barruan. Hala eta guztiz ere, zailtasunak ikusi ditugu osasun-arloko eredu komunitario bat ezartzerakoan, zerbitzuak emateari buruzko ikuspegi indibidualista gainditzeko, batez ere erakunde publikoen inplikaziorik eta bitartekaritzarik aldez aurretik ez dagoen lekuetan.

Lankidetza publiko-soziala larrialditik haratago orientatzeko zazpi ikaskuntza nagusi atera ditugu:

    1. Ezinegona politizatzea dakarten zaintza-ekimenen euskarri instituzionoala funtsezko gakoa da arlo publikoaren funtzioak hedatzeko. Erakunde publikoek herritarren aldarrikapenak behar bezala entzun eta bideratu behar dituzte. Nahiz eta batzuetan eskaeren beligerantziak entzutea zail dezakeen, gure ustez funtsezkoa da energia hori aldaketa-aukera gisa interpretatzea eta bide egokia ematea. Katearen Loturak esperientzian, egiaztatu dugu osasun mentalarekin eta droga-mendetasunekin loturiko egonezina politizatzetik sortutako esperientzia batek balio duela udalerriko gizarte-zerbitzuek orain arte ikusi gabeko errealitate batekin konektatzeko.
    2. Erakunde publikoetan, badira, plan politikoetatik haratago, batez ere teknikarien eta agente komunitarioen arteko harremanaren mende dauden aukerak. Aldez aurretik bilbe komunitarioa eta espazioen arteko erlazioaren aurretiko esperientziak dauden lekuetan, errazagoa da zaintza iraunkorren eta eskalagarrien proiektuak ateratzea. Era berean, gure ustez, oinarrizkoa da administrazio- eta komunitate-guneek elkar ezagutzea. Psikobiziren esperientzian egiaztatu da erakundeek nolabaiteko aintzatespena egin dietela era horretako zerbitzua eskatutako herritarrei laguntza eta arreta psikologikoa ematen aritu diren kolektibo profesionalei; Grupo de Salud de Vallecas taldearen esperientzian ikusi dugu osasun-arloko kidego profesional instituzionalak oztopo instituzionalak gainditzen dituela murgilduta dagoen komunitatearekin harremanetan jartzeko.

<li

Pandemiak agerian utzi du udal-aurrekontuak alda daitezkeela, eta urgentziaz, gainera. Egokitzea borondate-kontua gehiago dela gaitasun-kontua baino; izan ere, nahi izanez gero, posible da etxegabetasun-egoeran dauden pertsonentzako bizileku-baliabideetara funts gehiago bideratzea. Hirugarren Sektorea pandemia baino askoz ere lehenagotik eskatzen ari da bizileku-baliabideen igoera, baliabideetara jotzeko itxaro-zerrenden murrizketa eta zerbitzuaren egonkortasuna erabiltzaileei dagokienean. Birusak, berriz, erakutsi du gauza ez dela hainbeste baliabide-kontua, horiek banatzeko modua baizik. Hori erakusten du Bilboko Udalak garatutako COVID Ekintza Planean gertatutakoak; izan ere, urgentziaz, beharrezko baliabide ekonomikoak lortu ziren konfinatzeko etxerik ez zuten pertsonen artean kutsatzeei eustearren. Eragileen boluntarismoan lana babesteak, nekea eta porrota eragin ditzake zaintzak komunitarizatzeko prozesuak abian jartzerakoan.

  1. Zainketek epe ertain-luzeko prozesuak eskatzen dituzte, administrazio-denboretatik eta urteko zikloetatik eta legealdietatik haratago. Nahiz eta proiektu batzuen ebaluazioak emaitza positiboak eskuratu, horiek desagertu daitezke txandako erakundea nork gobernatzen duen kontuan hartuta, Cotidianas esperientziaren kasuan bezala. Hori dela-eta, dagokion laguntza instituzionalaz gain, garrantzitsua da zainketen espazio horizontalen eta autokudeatuen alde egitea, erakunde publikoen mendekotasun-harremana gainditzearren. Gure inguruan, badira osasun mentala autokudeatzeko eta egonezina politizatzeko ekimenak; hala nola, Elkarri Laguntzeko Taldeak eta Katearen Loturak esperientzia, osasun-erakunde publikoetatik kanpo espazio egonkorrak sortzen ari direnak.
  2. Osasun mentaleko zainketen komunari begiratuta lan egiteak prebentzioaren ikuspegitik jardutea eskatzen du eta ez soilik larrialdiari erantzuna emateko.
  3. Zainketen lanari dagokionean, proiektuen barruan beharrezkoa da “zaintzen duena zaintzea” aldagaia sartzea: batzuetan, agian zerikusia izango du lan-baldintza egokiak sortzearekin; eta, beste batzuetan, zainketez arduratzen diren pertsonei emozionalki edo ekonomikoki eustearekin. Bilboko Udalak COVID Ekintza Planean garatutako ekintzetan, erakunde publikoek lehen aldiz publikoki onartu zuten zaintzen duena zaintzeak duen garrantzia, eta, kasu honetan, telefonoz arreta eskaintzen lehen lerroan zeuden pertsonak.
  4. Konfinamenduarekin batera, tresna teknologikoen erabilera etorri da, eta ehun komunitarioa zaintzeko eta mantentzeko baliagarriak izan direla erakutsi da. Cotidianas-en esperientzian, proiektuaren onuradunek eten digitala gainditu dute zaintza-taldeko bizilagunekin harremanetan egon ahal izateko, eta, era horretan, erresistentzia-gaitasuna erakutsi dute.

Lan-dokumentuak

IzenburuaAzalpenaDokumentu-motaEgileakDataPDFOrriak
Erain-en ikerketaren laburpena

Lantalde honetan zainketen inguruko lankidetza publiko-sozialeko hainbat ekimen aztertuko ditugu, bereziki osasun mentalaren esparruarekin lotutakoak.
Lankidetzako proiektuetan ikaskuntza esanguratsuak, erabilgarriak eta aplikagarriak ateratzen saiatuko gara, erkideen ekoizpenaren ikuspegitik abiatuta.

14/12/2021

23
“Grupo de salud San Diego” kasuari buruzko ikerketa

Osasun komunitarioko lantaldea honako hauek osatzen dute: Vicente Soldevilla eta Martinez de la Riva de Vallecas (Madril) osasun-zentroetako profesionalek, auzoko hainbat auzo-elkartek, Plataforma por la Sanidad Pública plataformak eta beste osasun-zentro batzuetako profesionalek.

Ikertutako proiektua14/12/2021

17
Katearen loturak kasuari buruzko ikerketa

2020. urtean zehar, pandemia bete-betean, patologia dualeko arazoak dituzten pertsonen amen elkarte batek (Arrasateko udalerrikoa), haien senitartekoen egoera soziosanitarioa larriagotu zela ikustean, herriko udalarekin harremanetan jarriko da pertsona horiekin lan-plan bat garatzeko.

Ikertutako proiektua14/12/2021

15
Psikobizi kasuari buruzko ikerketa

Proiektuak Bizkaiko biztanleria osoaren eta, bereziki, pertsona ahulenen eskura jarri zuen telefono bidezko arreta psikologikoaren zerbitzua, 60 profesionalek, krisi-egoeraren aurreko arretan adituak ziren pertsonek, artatua. Guztira, 504 kontsulta jaso zituzten, horietako %74 emakumeek egindakoak.

Ikertutako proiektua14/12/2021

11
Bilboko Udalaren COVID19 Ekintza Planari buruzko ikerketa

Bilboko Udaleko gizarte- eta osasun-ekintzako arloek Larrialdi Plana diseinatuko dute modu inprobisatuan, eta konfinamenduko hilabeteetan garatuko dute kale-egoeran aurkitzen diren pertsonen premiei erantzuna emateko. Udalerriko bost kiroldegi urgentziaz prestatuko dira 328 pertsonari aterpea emateko, eta Hirugarren Sektoreko 8 erakunde kontratatuko dira Planeko zeregin zehatzez arduratzeko.

Ikertutako proiektua14/12/2021

13
“Cotidianas” kasuari buruzko ikerketa

Ekimen hau elkarri laguntzeko eta zainketetarako komunitate bezala sortuko da Madrilgo emakume helduen artean, nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko, genero-ikuspegiarekin. Hain zuzen ere, hirurogei urtetik gorako emakumeentzako topagune sortzailea eta soziala izango da.

Ikertutako proiektua14/12/2021

13