Lankidetza publiko-sozialeko prozesuetan alderdi ekonomikoa jorratzeko 4 estrategia

Bherria-n, sakon aztertzen jarraitzen dugu Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuen bereizgarriak diren 10 alderdi. 2022az geroztik, honako gai hauek jorratu ditugu: “Helburuaren argitasuna”, “Prozesuak bideratzea”, “Ebaluazioa”, “Komunikazioa” eta “Lankidetza-moduak”. Oraingo honetan, lankidetza-prozesuen dimentsio ekonomikoa sakondu dugu: “Aurrekontuak eta baliabideak”.

Ziklo honetan, besteak beste, honako hauen inguruko hausnarketa egin dugu: komunitatea baliabide-iturri gisa, diru-laguntzekin loturiko prozedurak berrikusteko beharra, “aurrekontu parte-hartzaileak” deitzen dugun prozesuaren potentziala eta, geruza digitalean oinarrituta, sarean finantzatzea ahalbidetzen duten beste ekimen batzuetara irekitzea.

Partekatutako dokumentuetan, lankidetza publiko-sozialeko proiektuetan aurrekontuarekin eta baliabideekin loturiko alderdiak ulertzeko eta kontuan izateko estrategiak sartu ditugu:

  1. Eragileen arteko sinergiak eta konexioak balio handiko baliabideak dira.
  2. Finantzaketa-prozesuak birpentsatzea diru-laguntzen bidez.
  3. Parte hartzeko aurrekontuekin loturiko estrategiak, herritarrak aktibatu eta konfiantzazko harremanak eraikitzen dituztenak.
  4. Baterako finantzaketako eta mikrofinantzaketako prozesuetako estrategiak, geruza digitalean artikulatuak.

Aurrekontuaren eta baliabideen ezaugarriak duen garrantzia ulertzea beharrezkoa denez, kontestualizazio bat eman dugu Bherria-tik eskaintzen dugun ikuspegitik. Gainera, gai horri buruzko elkarrizketa esanguratsua izan dugu Komunitatearen (gure ikaskuntza-komunitatea) topaketa batean. Azkenik, Olivier Schulbaum-ek, inpaktu sozialeko ekimenak babesten eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzen duen crowfunding plataforma zibikoaren sortzaileak, Prestakuntzaren saio bat gidatu du, ezaugarri hori haren esperientzia eta ezagutzatik aztertzen jarraitzeko.

Orrialde hau bisitatzeko eta partekatzeko gonbita egiten dizuegu; izan ere, bertan biltzen ditugu lan-ziklo honetan sortu ditugun produktu guztiak. Halaber, herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko harremana behar duten proiektuetako aurrekontuaren eta baliabideen inguruko estrategiei eta gakoei buruz hitz egiten jarraitzera animatzen zaituztegu. Sistematizazio-lan honetan balioa aurkitzea espero dugu.

Ezagutzu itzazu ezaugarria honen emaitzak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude