Ezaugarriei buruzko hirugarren infografia: lankidetza-prozesuei ebaluaziotik erantzuteko 7 gako

Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuak definitzen dituzten 10 ezaugarriak sakontzen jarraitzen dugu. 2022ko irailean, “Helburuaren argitasunari” buruzko atributua izan genuen aztergai, eta abenduan, “Prozesuen bideratzearen” inguruan prestakuntza partekatu genuen, baita ere dagokion txosten eta infografia.

Aztertu dugun hirugarren atributua “Prozesuen ebaluazioa” izan da. Horren inguruan idatzi ditugun hiru artikulutan, inpaktuak baloratzeaz, hobetzeko ebaluatzeaz, ikusezina neurtzeaz eta ebaluazioa partekaturiko ikaskuntza-prozesu bezala balioesteaz hitz egin dugu.

Abian jartzen ditugun ekintzen eraginkortasuna ebaluatzeak ulertzen laguntzen digu ekintza horiek zenbateraino hurbiltzen gaituzten ezartzen ditugun helburuak betetzera. Horrek are garrantzi handiagoa hartzen du ekimenak Administrazio Publikoak bideratuak edo sustatuak badira, kontuak emateak beharrezkoa ez ezik, saihestezina ere izan beharko bailuke. Beharrezkoa da adierazle-multzo gisa ikusitako ebaluazio batetik elkarrizketen inguruan diseinatutako ebaluazio batera aldatzea, komunitateko eragile garrantzitsuekin elkarrizketa irekitzea ehotzen jarraitzeko aukera bat baita.

Ebaluazioa atributuaren esanahia eta garrantzia sakontzeko lan horretan, lehenik eta behin, testuinguruan kokatu genuen; ondoren, gaiari buruzko elkarrizketa oso esanguratsua izan genuen Komunitatearen topaketa batean, Bherriaren ikaskuntza-komunitatean; azkenik, Maje Reig eta Pascual Perez, Civicwise nazioarteko sareko kideak (bertatik koordinatzen dute Civimetro proiektua), Prestakuntzaren saio batera gonbidatu genituen, gaia sakontzen jarraitzearren.

Lan kolektibo horren emaitza gisa, dokumentu bat prestatu dugu, eta, bertan, lankidetza publiko-sozialeko proiektuetan ebaluazioa diseinatzen eta aurrera eramaten lagunduko diguten zazpi gako laburtzen dira. Gainera, formatu bikoitzean egin dugu:

  • Alde batetik, zazpi gako horiek infografia bisual eta ulergarriago batera eraman ditugu modu sintetikoan, prozesuen ebaluazioa ulertzeko, integratzeko eta garatzeko lagungarriak izan daitezkeen ekarpen eta tresnekin.

DESKARGATU INFOGRAFIA OSOA!

  • Bestetik, zuen esku jarri dugu txosten bat, bertsio zabalagoa eta xehetasun handiagoak dituena, zazpi gako horiek sakondu ahal izateko.

DESKARGATU DOKUMENTU OSOA!

Orain, gonbita luzatzen dizuegu post hau proiektuko zuen lankideekin partekatzeko, ideiak kontrastatzeko eta lankidetza publiko-sozialeko proiektu baten ebaluazioari buruzko elkarrizketak ehuntzen jarraitzeko. Zuentzat baliagarria izatea espero dugu.

Sartu ezaugarri honen produktuak jasotzen dituen orrian!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude