BherriLab, ernetzen den konpromezua

Goizeko zortziak dira eta Donostian ez du oraindik eguna argitu. Hodeiak astun eta euriz beteta daude. Ez dute atsedenik ematen eta hotza areagotu da. Leire Rodríguezek (Uliako Lore Baratzak) irribarre beroarekin harrera egin eta negutegiraino gidatzen gaitu. BherriLabeko hirugarren eta azkena saioa bertan gertatuko da. Pixkanaka, negutegia eta Uliako erabilera anitzeko Haztegi Parkea BherriLabeko toki berri bihurtzen dugu (liburutegiak eta antinzeko altzariek gure arreta deitzen dute).

Prozesu zoragarri honetan leku publikoetan komunitate-kudeaketaz ikasi eta elkarbanatu duguna partekatzen dugu. Gure gonbidatzaileak, Leire Rodriguezek, ingurune zoragarria erakusten digu aldarrikatu bitartean: ¨Parke hau kudeatu ez ezik zaindu ere egin behar dugu¨. Parkea egunero herritar guztientzat irekia da eta talde-lanean zaintzen da¨.

Parkeko hortuak asti aktiborako zoragarriak dira bai helduentzat bai umeentzat ere. Leirek jai egunetan, udaberrian zein udazkenean, parkean zoriontasuna nabaritzen dela azpimarratzen du eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egoitza parkean kokatzeak sortzen dituen tirabirak ere aipatu dizkigu.

Prozesu honetan zehar baieztatu dugu ekipamendu publikoen komunitate-kudeaketa korapilatsua dela eta ez dagoela errezeta magikorik edo bakarra. Hau dela eta, BherriLabeko lan-taldeak guztion onerako lan egiteko gogoa eskertzen du eta herritarren laborategi honetako parte hartzaile guztien elkarulertzea.

Eusko Jaurlaritzako Politika Sozialen sailburuordea den Lide Amilibiak ere eskertu egin digu eta dagoeneko Bherriaren bigarren edizioan lanean ari direla aurreratu digu. Honen arrazoia da, gizartearen kohesiorako proiektu garrantzitsuak sustatzen ditugula eta erronka handiei aurre egin ahal diezaiekegula herritarrekin batera lan egiten badugu. Laborategirako hiru saiotan 170 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute eta sailburuordearen hitzetan: ¨Elkarlanean jarraitzeko gogoa sendotzen du udal politika arloan sar daitezkeen proposamentak sortzeko eta, kasu honetan, leku publikoen komunitate-kudeaketaren bidez egiten diren proiektu berrien garapena.

Jarraian, BherriLab taldeak bere lau arlotan egindako lanaren laburpena egin du: lege eta administrazio esparrua, lankidetza, emakida irizpideak eta ebaluaketa adierazleak. Azken hilabeteotako dokumentuen biltegia ere erakutsi du. Erreferentzia behar izatekotan araudi ereduak, araudiak, lan agiriak eta hitzarmen ereduak dauzka. BherriLab web-orriaren bidez laborategian egindako bideo eta artikuluak ere atzi daitezke.

BherriLaben eta baita Bherrian ere, komunikazioa ezinbestekoa da, balore publikoa eraikitzeko ezinbestekoa baita. Entzun, elkartu, sareak eraiki, interes bereko pertsonak harremanetan jarri, eta BherriLaben kasuan komunitate-kudeaketaren aldeko interesa sortzeko beharrezkoa da. Lekuak pertsonen arteko lotura eta konfiantza lantzeko eta ikuspuntu anitzen artean elkarrekin eraikitzeko erabiltzen ditugu. Digital arloaz aurrez aurreko elkarlana bultzatzeko baliatzen gara.

Atsedenaldi txikia eta gero, berotzeko kafea eta bizkotxoaren laguntzaz, ondorioen bateratze-lanarekin jarraitu dugu. Hau BherriLabeko lau adarretan banatu dugu: lege eta administrazio esparrua, lankidetza, emakida irizpideak eta ebaluaketa adierazleak. Ideia hauen artean daude:

(I) Publiko-sozial harremanetan betebeharreko eskakizunak: konkurrentzia, onura publikoaren deklarazioa, arautegia, eta emakiden iraupena, besteak beste, oztopotzat zein ziurtasuntzat har daitezke. Pertzepzio desberdintasuna herri-ekimena eta administrazio publikoaren artean lortutako lankidetza mailan datza. (II) Administrazio publikoa eta herritarren ekimena komunean dugun helburuari erantzuteko beharrezko eragileak dira. Esaterako, gizarte berri bat eraikitzen eragina duten leku publikoen egitasmo barrenatzaileen komunitateak kudeatzea. (III) Administrazio publikoak eta herritarrek ekipamendu publikoen komunitatearen kudeaketan sartzeko gardentasuna bermatzen duten irizpideak eskatzen dituzte. (IV) Ebaluaketa kultura sustatu behar da adostutako oinarrizko tresna bat erabiliz, proiektu bakoitzaren ezaugarri, momentu eta neurri desberdinetara erabilgarria eta moldagarria dena.

Ideia nagusien bateratze-lanaren ostean, zazpi talde sortu genituen eztabaidatzeko eta iritziak trukatzeko. Geure buruari galdetu genion: Zer gertatu da prozesuan zehar? Zertan aurreratu dugu eta zer hausnarketa egin dugu?, Nola erabil dezaket esperientzia hau nire komunitate-kudeaketa prozesuak indartzen jarraitzeko? Zer egin dezakete beste eragile batzuek?

Mahai-ingurua animatu da eta une batez hotza ere ahaztu dugu. Sintesi ariketa proposatu dugu: Partehartzaile bakoitzak laborategian landutako lan ildoan bere konpromezua esaldi batean laburtzea. Minutu batzuen ostean kompromiso hori hazi ¨bonba¨ bihurtu da. Komunitate lorezaintza ikastaro barregarri batekin amaitu dugu gaurko lanaldia. Egunkaria, lurra, kuia hazi eskukada eta basailena erabiliz. Gure konpromisoa paper batean idatzi eta ¨bonba¨ hori edonora bota daiteke. Non nahi duzu zure konpromisoa ernetzea?

Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Sozialen zuzendaria den Emilio Solak laborategi honi amaiera eman dio denon artean bidezkoago eta solidarioagoa den gizartea eraikitzen jarraitzeko garrantzia azpimarratuz. Esan duen bezala: ¨Leku anitzetako pertsonak elkartu zarete kezka komuna duzue eta. Hau da, baliabideak eta erantzunak eman gobernu mota honetako proiektuetan elkarlanean edo laster hasteko dauden ekimen eta administrazioei erantzun arina emateko.Lan eta Politika sozialen Sailan publiko-sozial elkarlanerako bideak bilatzen jarraitzeko kompromezua hartzen dugu¨.

Herrritarren lehen laborategi hau amaitu da. Prozesuaren txostena argitaratuko dugu eta sesio honen bideoa ere bai. Hurrengo argitalpenetan gaiak eta formatuak aldatuko dira. Baina persona desberdinak elkartuko dira alternatibak bilatzeko eta hau posiblea da eragile anitzek elkartzeko aukera dutelako. Hauxe da BherriLab, Bherriaren Euskadiko herritaren laborategia.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude