PROIEKTUEN HELBURU SOZIALA ETA AUKERA-BERDINTASUNA BERMATZEA
Kudeaketa komunitarioan, sormen-eskubidea ez da irtenbide bat, hori erraztuko duten esparruak eta prozedura bideratu behar baitira.
Edukien taula
Aurrekariak
Gogoetak
1. Oinarrizko kontzeptuak
2. Interes eta onura publikoa
3. Lehia librea eta aukera-berdintasuna
4. Informazioa eskuratzea
5. Proiektua batera diseinatzeko prozesua (kontzesio)
6. Emateko eta gauzatzeko prozedura>
7. Araudia betetzea gaitzeko edo ez gaitzeko erreminta gisa
8. Legezko instrumentuak
Prozesuaren bideoak
Erreferentziazko dokumentuak
Eranskinak
Aurrekariak.
BherriLaben lehen saioa azaroaren 30ean egin zen Plateruenan (Durango), eta hori herri-laborategi honen abiapuntua izan zen. Lehen topaketa horren helburua zen espazio publikoen harreman publiko-sozialari eta kudeaketa komunitarioari buruzko ikasketen, tentsioen, galderen eta historien inguruko informazio garrantzitsua biltzea. Bildutako informazio guztiarekin dokumentu bat egin zen, laborategiaren bigarren saioan lanean jarraitze aldera; bigarren saio hori abenduaren 18an egin zen Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxean (Gasteiz). Orain aurkezten dugun edukian, bi lan-saioren ondorio eta emaitza nagusiak biltzen dira.
Gogoetak.
Espazioen kudeaketa komunitarioko prozesuen esparru juridiko-administratiboa —legeak, araudiak, erregelamenduak, ordenantzak,…— konplexutasun handikoa da. Esparru hori ulertzeak eta aplikatzeak testuinguru bakoitzera egokitzen den aholkularitza juridiko espezifikoa behar du. Arkitektura Kolektiboko espazioak-higiezinak aktibatzeko Gida bezalako zenbait material aurkitzen dira BherriLabek bildutako dokumentu batzuen artean, eta abiapuntu bikaina dira BherriLaben garatutako lanarentzat zein espazio publikoen kudeaketa komunitarioko proiektuak abian jartzen hasi nahi duten herritarren edozein ekimen edo administrazio publikoarentzat.
BherriLab honen araudi-eremuan, berme-elementuak jarri nahi izan dira eta espazio publikoen kudeaketa komunitarioko prozesuen aldeko esparru juridiko-administratiboan sartu. Horretarako, herritarren laborategi honetan landutako zenbait gako eskaintzen ditugu, arlo horretan jada aurrera doazen beste administrazio publiko batzuen esperientzien erreferentzia zehatz batzuekin batera.
1. Oinarrizko kontzeptuak
Kotzesio hitzak ondasun publiko bat lagatzea esan nahi du, etengabe eta modu pribatiboan erabiltzeko. Espazioak kontzesio eran eskuratzeko aukera-berdintasuna bermatzeko, araudiak lehia-sistemara edo hautapen-prozedurara jotzen du.
Espazioaren erabilerarako, sailkatutako jarduerekin loturiko araudia bete behar da: segurtasuna, irisgarritasuna, zaratak, e.a. Horrez gain, erantzukizun zibileko aseguruak egin daitezkeen jardueren eta jarduera sailkatuen araberakoa izan behar du.
Espazioa, sailkatutako jarduera aldez aurretik lortuta, herritarren ekimenak araudi hori betetzearen inguruko erantzukizunpeko adierazpenarekin ireki daiteke.
Higiezinean obrak egin behar badira, beharrezkoa da sailkatutako jarduerak aurretik izapidetzea. Horretarako, hiri antolamendurako plan nagusiarekin alderatu behar da, Espaziorako pentsatutako jarduera egin daitekeen jakin ahal izateko.
2. Interes eta onura publikoa
Toki-administrazioek espazioak aldi baterako eta doan laga ditzakete onura publikoa bezala hartzen den jarduera garatzen duten ekimenentzat, eta kudeaketa komunitarioak bat egiten du legezko aukera horrekin.
Irabazi asmorik gabeko ekimena ez da interes publiko bateko ekimenaren baliokidea; interes publikoa era ezberdinetan defini daiteke, jotzen den legezko esparruaren arabera. Toki-administrazioek ahalmena dute zein ekimen interes publiko bezala sailkatzeko, haien erregelamenduen eta ordenantzen arabera. Administrazio bakoitzak interes publikoko bezala zer jotzen duen argi ez dagoenez, espazioak ematerako orduan arbitrariotasuna izaten da. Gure lurraldeari dagokionean, batetik, herri-ekimen ugarik dute balio publikoa sortzeko potentziala, baina argitasuna falta zaie; edota eskaera altuak medio, onura publikoaren aitorpena lortzerik ez dute izaten.
Honako hauek bezalako zenbait udal-araudietan, gabo batzuk ematen dira ekimenen eta jardueren onura publikoa aitortzeko: Herritarrek parte hartzeko Iruñeko Udalaren erregelamenduaren zirriborroa; eta Lankidetza publiko-sozialaren inguruko Ordenantza, Madrilgo Udalarena.
3. Lehia librea eta aukera-berdintasuna
Lehia librea funtsezko mekanismoa da espazio publikoa modu komunitarioan kudeatu nahi duten herritar ekimen guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, zuzeneko esleipena justifikatzen duten salbuespenak izan arren.
Hala ere, lehia librea, proiektuen inpaktu sozial positiboak argi eta garbi definitzen dituzten irizpiderik ezean, eragozpen iraganezina izan daiteke profesionalizaziorik, antolatzeko gaitasunik edota formalizaziorik ez duten herritar ekimen askorentzat. Aldi berean, lehia librearen bitartez, ongi definitutako irizpideak izan gabe, lurraldean itzulera sozial argiko jarduera egiten ez duten erakundeek Espazio publikoak eskura ditzakete edota, lurraldearekiko sustraituta egon arren, beste leku batera eraman daitezkeen ekimenak egiten dituztenen esku utzi.
BherriLabean aztertutako erregelamendu eta ordenantza guztietan agertzen da lehia librea emateko prozeduran.
4. Informazioa eskuratzea
Espazio publikoen kudeaketa komunitarioko prozesuak behar bezala garatzea bermatzeko, beharrezkoa da ahalik eta informazio gehien ematea, esparru erregulatzailearena nahiz honako hauek bezalako gaien ingurukoa:
- Udalerriek kudeaketa komunitarioan bultzatu nahi dituzten ildo estrategikoak.
- Interes publikoko jardueren definizioa eta herri-ekimenak interes publikoko erakunde bezala onartzeko baldintzak.
- Espazioen inbentarioa honako hauek bezalako aldagaiak kontuan hartuta: ondasun-mota, egin daitekeen jarduera espazioaren egoeraren arabera, bete beharreko araudia edo egin daitekeen jarduera antolamendu-planaren arabera. Espazioan jada jardueraren bat egiten bada, jarduera hori kudeatzen duen herri ekimenari buruzko informazioa eduki behar du.
- Kudeaketa komunitariorako prozedura: hitzarmenen iraupena eta proiektuak aurkezteko epeak.
5. Proiektua batera diseinatzeko prozesua (Kontzesio)
Nahiz eta kontzesio hitzak pisu sinboliko eta juridiko itzela izan, herri-ekimenaren eta herri administrazioaren arteko lankidetza ondasuna kudeatzeko eman baino askoz ere lehenago lantzen hasi behar da; alegia, hitzarmena edo kontzesio-akordioa sinatu aurretik, beharrezkoa da gara daitezkeen proiektuen oinarriak finkatzeko esparrua ezartzea. Hona hemen kontuan izan beharreko zenbait alderdi:
- Proiektuaren helburuak.
- Kudeaketa-eredua: baterako kudeaketa, autokudeaketa, zeharkako kudeaketa,…
- Inpaktu sozialeko irizpideak eta adierazleak.
- Egin daitezkeen jarduerak espazioaren arabera.
- Obren gaineko programa, beharrezkoa izanez gero.
- Bete beharreko araudia.
- Erantzukizun zibileko aseguru-motak, beharrezkoak.
- Espazioaren mantentzea.
- Bideragarritasuna, iraunkortasuna eta diru-laguntzen lerroak.
- Herri-ekimenaren forma juridikoa.
- Hitzarmenaren iraupena.
- Lankidetza eta segimendu organoak.
- Kudeaketa komunitarioko proiektua egitea.
Era berean,kontzesioaren baterako diseinua bultzatu behar luke herri administrazioak, ondasuna titulartasun pribatukoa baldin bada, espazio pribatuetan kudeaketa komunitarioaren onura publikoa interes publikoko bezala hartzeagatik. Baterako diseinuaren prozesua ebalua daiteke parte hartzeko prozesuaren kalitate-adierazleak kontuan hartuta.
Bolonia, Herritarrek parte hartzeko Iruñeko Udalaren erregelamenduaren zirriborroa; Lankidetza publiko-sozialaren inguruko Ordenantza, Madrilgo Udalarena; eta Herritarrek parte hartzeko Bartzelonako Udalaren erregelamendua bezalako erregelamenduetan, era batera edo bestera agertzen da herri-ekimenen eta herri administrazioen arteko akonpainamendu eta prestakuntza espazioak lantzeko beharra.
6. Emateko eta gauzatzeko prozedura
Hautatzeko eta esleitzeko prozedurak hautatutako ekimenaren benetako onura publikoa bermatu behar du; horretarako, herritarren eta herri administrazioaren arteko lankidetzatik ateratako baldintza espezifikoetara joko du. Ildo horretan, badira Astra (Gernika) bezalako hitzarmenak, kudeaketa komunitarioko proiektuaren diseinuaren izaera parte-hartzailea aitortzen dutenak.
Hitzarmena fomalizatzeko,kontzesioaren diseinuaren prozesuan zehaztutako alderdiak jaso behar dira. BherriLabean bildutako dokumentazioan, hurbileko udalerriek erabiltzen dituzten hitzarmen-eredu ezberdinak aurkitzen dira.
7. Araudia betetzea gaitzeko edo ez gaitzeko erreminta gisa
Testu honetan deskribaturiko lehia-prozesuari eta araudia betetzeari aurre egiteko moduko antolamendu-gaitasuna duen herri-ekimena ez da ohikoa izaten kudeaketa komunitarioaren kasuistikan.
Dagoen araudia aplikatuta, herri-ekimenarekin egiaztatzeko eta elkarlanean lantzeko tarterik gabe, gerta liteke sormen-aldea, sozialki arduratsua dena eta borondate sozial eta komunitario onena duena, geldiaraztea kontzesiorako beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzeko gai ez izateagatik.
Aldiz, herritarren kudeaketaren balio soziala eta komunitarioa onartzen duen araudia palanka indartsua izan daiteke pertsonen bizi-kalitatean modu positiboan eragiten duten proiektuak eta ekimenak bideratzeko. Bartzelonako Udalaren Herritarren Ondarea programak herritarren ekimenarekiko lankidetza arautzeko mekanismo bat deskribatzen du, kudeaketa komunitarioa garatzea ahalbidetuko duen esparru bat emateko.
8. Legezko instrumentuak
BherriLabean bildutako dokumentazioa Espazio publikoen kontzesioen esparru juridiko-administratiboa definitzen duten legeen erreferentziez beteta dago. Beste behin, Arkitektura Kolektiboko espazioak-higiezinak aktibatzeko Gida dokumentua aipatu nahi dugu, bertan zehazten baita inpakturik handieneko esparru juridiko-administratiboa. Hala ere, BherriLabean egindako ikerketa-esparruan, osagarri gisa kontuan hartu beharreko instrumentu posibleen erreferentzia hauek bildu ditugu:
- Euskadiko Toki Erakundeen inguruko Legea
- Hirugarren Sektorearen Euskal Legea. Azpiegiturak garatzeko, inbertsioak egiteko, kudeaketa hobetzeko eta erakundeen jarduera ekonomikoa bultzatzeko babes-neurriak.
- Euskal Sektore Publikoko Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege Proiektua.
Aintzat hartu beharrekoa da LAGetako trantsizio-espazioak dokumentua. Lan hau egiteko, herri-ekimenak aztertu dira, Lurraldearen Antolamenduko Gidalerroetan (LAG) hiri-lankidetza praktiketarako (tartean kudeaketa komunitarioa) babes-tresnak sartu ahal izateko zenbait gako lortzearren.
Prozesuaren bideoak.
Erreferentziazko dokumentuak
Izenburua | Deskribapena | Dokumentu-mota | Jatorria | Eremuak | Etiketak | Orriak | hf:tax:ambitos | hf:tax:etiqueta_bherrilab | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Astraren hitzarmena | Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena. | Hitzarmena | Gernikako Udala | Irizpideak, Lankidetza | Funtzionamendu betebeharrak, Lagapen betebeharrak, Lankidetza betebeharrak | 8 | irizpideak lankidetza | funtzionamendu-betebeharrak lagapen-betebeharrak lankidetza-betebeharrak | |
BherriLab laborategiaren txostena | 2018 eta 2019 urte artean, BherriLab laborategiak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari heldu zion, Bherria Dekalogoko 8. puntuarekin bat eginez; alegia, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzea” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzea, bermeei eutsiaz. | Prozesu-txostena | Bherria | Esparru juridikoa, Irizpideak, Lankidetza | Kudeaketa komunitarioa, Udal-espazioen lagapena | 40 | esparru-juridikoa irizpideak lankidetza | kudeaketa-komunitarioa udal-espazioen-lagapena | |
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua | Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua. | Araudia | Ayuntamiento de Bolonia | Esparru juridikoa, Lankidetza | Esparru arauemaileko proposamena, Gardentasuna, Harremanetarako jarraibideak, Prestakuntza, Printzipioak, Prozedura | 23 | esparru-juridikoa lankidetza | esparru-arauemaileko-proposamena gardentasuna harremanetarako-jarraibideak prestakuntza printzipioak prozedura | |
Civímetro | ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia. | MediaLab Prado | Ebaluazioa, Irizpideak | Aplikazio praktikoaren kronika, Azpiegiturak, Elkarren arteko sorkuntza, Esperimentazio praktikoa, Prozedura | 10 | ebaluazioa irizpideak | aplikazio-praktikoaren-kronika azpiegiturak elkarren-arteko-sorkuntza esperimentazio-praktikoa prozedura | ||
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak | Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia. | Lan dokumentua | Kulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza | Esparru juridikoa, Irizpideak, Lankidetza | Kudeaketa komunitarioa, Kudeaketa kulturala, Kultura-politikak | 24 | esparru-juridikoa irizpideak lankidetza | kudeaketa-komunitarioa kudeaketa-kulturala kultura-politikak | |
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena | Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko. | Hitzarmena | Portugaleteko Udala | Esparru juridikoa, Lankidetza | Batzar irekia, Glosarioa, Harremanetarako jarraibideak, Herri-partaidetza | 8 | esparru-juridikoa lankidetza | batzar-irekia glosarioa harremanetarako-jarraibideak herri-partaidetza | |
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasuna | Liburua | Jordi Borja - Zaida Muxi | Lankidetza | 191 | lankidetza | ||||
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa | Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan. | Liburua | Francisco Pallardó - Arquitecturas Colectivas | Esparru juridikoa | Baliabideak, Glosarioa, Interes publikoa, Irabazi asmorik gabekoa | 32 | esparru-juridikoa | baliabideak glosarioa interes-publikoa irabazi-asmorik-gabekoa | |
Espazioen lagapenerako ildoak | Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz). | Gidalerroa | Ayuntamiento de Madrid | Irizpideak, Lankidetza | Interes publikoa, Lagapen prozedura, Prestakuntza | 6 | irizpideak lankidetza | interes-publikoa lagapen-prozedura prestakuntza | |
Galdakaoko parte-hartze ordenantza | Ordenantza honen helburua herritarren eta Galdakaoko Udalaren arteko loturak sendotzea da. Araudi hori herritarrek prozesu demokratikoetan eta toki-administrazioan duten parte-hartzea aberasteko eta formalizatzeko diseinatuta dago. Dokumentu honen bidez, herritarren eta tokiko gobernuaren arteko elkarrekintza eraginkor eta zuzena sustatzeko funtsezko hainbat gai jorratzen dira. Ordenantzan sartzen diren gai nagusiak honako hauek dira: herritarren ekimena, parte hartzeko prozesuak, parte hartzeko organoak, parte hartzeko beste mekanismo batzuk, kontsultak, ekintza komunitarioa eta parte hartzeko informazioa eta komunikazioa. Elementu horiek funtsezkoak dira herritar guztiek komunitateari eragiten dioten erabakiak hartzen aktiboki laguntzeko aukera izan dezaten, lankidetza publiko-soziala sustatuz. | Ordenantza | Galdakaoko Udala | Esparru juridikoa | Herri-partaidetza, Prozedura, Publiko-soziala | 70 | esparru-juridikoa | herri-partaidetza prozedura publiko-soziala | |
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria | Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du. | Araudia | Iruñeako Udala | Esparru juridikoa, Irizpideak | Baliabideak, Errolda, Interes publikoa, Lagapen prozedura, Prozedura, Publiko-soziala | 96 | esparru-juridikoa irizpideak | baliabideak errolda interes-publikoa lagapen-prozedura prozedura publiko-soziala | |
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua | Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua. | Araudia | Ajuntament de Barcelona | Esparru juridikoa | Baliabideak, Interes publikoa, Prozedura | 73 | esparru-juridikoa | baliabideak interes-publikoa prozedura | |
Herritarren parte-hartzea, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantza. | Araudi honen xedea da Oñatiko Udalaren eta herritarren arteko informazio eskubideari, gardentasunari eta komunikazioari lotutako tresnak eta egiturak definitzea, bai eta herritarren eta Oñatiko Udalaren arteko harreman modu eta partaidetza bide berriak arautzeko bitartekoak, mekanismoak eta prozedurak zehaztea ere. Azken batean, arau-oinarri bat ematen nahi zaio herritarrak ardatz dituen gobernantza ereduari. | Ordenantza | Oñatiko Udala | Esparru juridikoa | Prozedura, Publiko-soziala | 99 | esparru-juridikoa | prozedura publiko-soziala | |
Ispasterreko Udalaren ordenantza auzolana arautzeko | Ispasterreko Udalaren Ordenantzak auzolana edo borondatezko lan komunitarioa arautzen du. 16 urtetik gorako herritarrek interes publikoko proiektuetan parte har dezakete, hala nola ondarea birgaitzeko eta landa-eremuak mantentzeko proiektuetan, urteroko partaidetza-prozesu batean proposatutakoak. Udalak beharrezko baliabideak eskaintzen ditu eta parte hartzen dutenak ziurtatzen ditu, haien artean lan-harremanik egon gabe. | Ordenantza | Ispasterreko Udala | Esparru juridikoa | Herri-ondasunak | 3 | esparru-juridikoa | herri-ondasunak | |
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan | Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa. | Lan dokumentua | Ajuntament de Barcelona | Adierazleak, Esparru juridikoa, Lankidetza | Ebaluazioa, Esperimentazio praktikoa, Kudeaketa kulturala | 74 | adierazleak esparru-juridikoa lankidetza | ebaluazioa esperimentazio-praktikoa kudeaketa-kulturala | |
LAG Trantsizioko espazioak | Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean. | Lan dokumentua | Gobierno Vasco | Esparru juridikoa, Irizpideak | Arrazoibidea, Esparru arauemaileko proposamena, Esperimentazio praktikoa, Testuingurua | 53 | esparru-juridikoa irizpideak | arrazoibidea esparru-arauemaileko-proposamena esperimentazio-praktikoa testuingurua | |
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza | Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa. | Ayuntamiento de Madrid | Esparru juridikoa, Irizpideak, Lankidetza | Baliabideak, Glosarioa, Herri-ondasunak, Interes publikoa, Lagapen prozedura, Printzipioak, Publiko-soziala | 25 | esparru-juridikoa irizpideak lankidetza | baliabideak glosarioa herri-ondasunak interes-publikoa lagapen-prozedura printzipioak publiko-soziala | ||
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries | Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa. | Lan dokumentua | Ajuntament de Barcelona | Adierazleak, Irizpideak | Errolda, Herri-ondasunak | 12 | adierazleak irizpideak | errolda herri-ondasunak | |
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà | Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko. | Lan dokumentua | Bartzelonako Udala | Adierazleak, Irizpideak | Herri-ondasunak, Interes publikoa, Lagapen prozedura, Printzipioak | 18 | adierazleak irizpideak | herri-ondasunak interes-publikoa lagapen-prozedura printzipioak | |
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans | Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera. | Lan dokumentua | Ajuntament de Barcelona | Adierazleak, Esparru juridikoa, Lankidetza | Errolda, Herri-ondasunak, Interes publikoa | 20 | adierazleak esparru-juridikoa lankidetza | errolda herri-ondasunak interes-publikoa | |
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza | Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.
| Ordenantza | Barañaingo Udala | Esparru juridikoa, Irizpideak | Betebeharrak, Eskubideak, Prozedura, Udal-espazioen lagapena | 13 | esparru-juridikoa irizpideak | betebeharrak eskubideak prozedura udal-espazioen-lagapena |