Eragile ezberdinek parte hartzeko aukera izateak politika publikoen eraginkortasuna eta zilegitasuna zehazten ditu.

“Irekiera-maila” Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuak definitzen dituzten funtsezko hamar elementuetatik zazpigarrena da. 2022az geroztik, honako gai hauek jorratu ditugu: “Helburuaren argitasuna”, “Prozesuak bideratzea”, “Ebaluazioa”, “Komunikazioa”, “Lankidetza-moduak” eta “Aurrekontuak eta baliabideak”.

Ziklo honetan egin dugun lanak irekiera handiago batera egitearen garrantzia aztertzen du, gizarte-eragile guztiek parte har dezaten. Gure esperientziaren arabera, ikuspegi horrek herritarren eta erakundeen arteko konfiantza indartzen du, irtenbide sortzaileagoak eta tokiko premietara egokituak aurkitu ahal izatearekin batera, politika publikoen eraginkortasuna eta legitimitatea hobetuz. Planteamendu hori kontuan hartuta, beraz, irekiera jarrera proaktibo bat litzateke, administrazioak informazioa partekatzeaz gain, inplikazio erantzunkidea ere sustatuz.

 

Era horretan, ezaugarri horren garrantzia hobeto ulertze aldera, testuinguru bat eskaini dugu Bherriaren ikuspegitik, elkarrizketa esanguratsuak izan ditugu gure ikaskuntza-komunitatearekin, eta, azkenik, Sergi Fríasek, Coboi lab-eko Lab Managerrak (Sant Boi de Llobregateko berrikuntza publikoko laborategia), Prestakuntzaren saio bat gidatu du ezaugarri hori sakonago aztertzeko, haren esperientzia eta ezagutza eskainiz.

Azterketa hori aintzat hartuta, sei gako planteatu ditugu irekitze-maila horrekin loturiko alderdiak ulertzeko eta artatzeko:

  1. Proiektuek testuingurua eta gizarte-erronkak aldatu ahala eboluzionatzen dute.
  2. Lankidetzako lan-metodologiak sistematizatzea eta aplikatzea.
  3. Egotearen eta bizi izatearen artean: denboren eta espazioen garrantzia.
  4. Gure mugen eta aktibatu behar ditugun sinergien foku eta helburua zehaztea.
  5. Eragileen soziograma batekin hastea: barne-komunitatea eta aliantza estrategikoak.
  6. Intersekzionalitatea lankidetza-prozesuetako desberdintasunei erantzuteko paradigma gisa.

 

Hori dela-eta, post hau partekatzera eta herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko harremana behar duten proiektuen irekitze-mailari buruz hitz egiten jarraitzera gonbidatzen zaitugu. Sistematizazio-lan honetan balioa aurkituko duzuela espero dugu.

EZAGUTZU ITZAZU EZAUGARRIA HONEN EMAITZAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude