Aurkezpena

Komunikazioa funtsezko alderdia da Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuetan. Komunikazioa elkarrizketa gisa interesatzen zaigu, topaketarako eta trukerako gune gisa, kontakizun partekatu bat eraikitzeko, eztabaida sortzeko eta jarrerak mugitzeko.

Funtsezkoa da entzuteko estrategiak diseinatzea, publiko anitzera iristeko, konfiantza eta lotura sortzeko helburuarekin. Prozesuan argitasuna eman behar dugu; beraz, beharrezkoa da pertsonei eskatzen diegun inplikazio-maila zein den eta lortu nahi ditugun lorpenak zein diren argitzeko eta jakinarazteko gai izango den diseinu batetik abiatzea.

Ariketa hori planifikatzeak aukera ematen digu beharrak eta eskaerak entzuteko, kontakizun bat ezagutu eta eraikitzeko, informazioa trukatzeko eta akordioak eta konponbideak elkarrekin ehuntzeko.

“Komunikazioa” atributuaren lotutako edukien sorkuntza, Komunitateko bileran hasi zen, Bherriaren ikaskuntza-komunitatea. Ondoren, Komunikatik-ek (Arantxa eta Asier) zuzendutako Prestakuntza saioa funtsezko elementuak ekarri zituen, eta horiek, Komunitatean eskuratutako ekarpenekin batera, Bherria-ko talde teknikoak egindako sintesi-lan baten amaitu ziren, orain atal honetan jaso duguna.

Komunitatearen parte izan!
Zatoz Prestakuntzara!
Newsletter-era harpidetu!

Kontuan hartzeko gakoak

KOMUNIKAZIOAREN FLUXUA

Komunikazioa prozesu baten faseekin paraleloan doa. Komunikazio eraginkorra lortzeko, helburu argiak dituen estrategia bat diseinatu behar dugu, ibilbide-orri bat marraztu, komunikazio-ekintzak koordinatu eta fase bakoitzean helarazi beharreko mezuak eraiki.

Zure proiektuan, ba al dago komunikazio-estrategiarik? Helburuak eta ekintzen ibilbide-orria argi al daude?

ELKARRIZKETA, LOTURA ETA KONFIANTZA

Lankidetza-prozesuetan, loturak sendotu eta
konfiantzazko harremana ezarri behar dugu. Komunikazioa elkarrizketa gisa interesatzen zaigu, topaketarako gune gisa. Elkarrizketa eraikitzailea ezartzeak arazoak identifikatzea, irtenbideak proposatzea eta erabaki partekatuak hartzea ahalbidetzen du.

Zure proiektuan, nola laguntzen diozue topaketari eta elkarrizketa eraikitzaileari?

ANIZTASUNA, SEGMENTAZIOA ETA KANALAK

Lankidetza-proiektu orok berekin dakar testuinguruan inplikatuta dauden edo inplikatuta senti daitezkeen pertsonak eta eragileak antzemate. Segmentazioa oinarrizkoa da kanalak hautatzeko eta pertsona eta eragile aniztasun horrekin konektatzeko.

Zure proiektuan, nola egiten duzue eragileen lehen mapaketa? Nola aukeratzen dituzue hainbat eragilerekin konektatzeko kanalak?

BALORIZATZEKO PROZESUA KONTATZEA

Pertsonen arteko elkarreraginek eragin positiboa dute eta prozesua indartzen dute. Hainbat ahotsekin balio-kontakizun bat eraikitzeak prozesua bera legitimatzen eta prozesuan inplikatzen diren pertsonak eta erakundeak ikusarazten, indartzen eta aintzatesten laguntzen du.

Zure proiektuan, zer tresna eta estrategia jartzen dituzue abian kontakizun honi eusteko?

GUTXIAGO ZABALDU ETA GEHIAGO ENTZUN

Sakonera horretako proiektu bat hasteak esan nahi du sortzen den errealitatearen beharrak eta egon daitezkeenak arretaz entzutea. Detektatu, konektatu, informatu, hitz egin eta topaketa-espazioak proposatu behar dizkiegu erronka partekatuari aurre egiteko erantzunak aktiba ditzaketen pertsona eta eragileei.

Zure proiektuan, entzute aktiborako zein estrategia aktibatu dira?


Emaitzak

DOKUMENTU OSOA DESKARGATU!


Artikuluak

Komunikazioa: lankidetza-prozesuen palanka handia

Asier Amezaga eta Arantxa Sainz de Murieta Komunikatik enpresaren sortzaileak dira, eta hasieratik Bherriaren talde bideratzaileko kide dira. Asier eraldaketa digitaleko eta herritarren partaidetzako proiektuen aholkularia, zuzendaria eta bideratzailea da. Arantxa aholkularia da, lankidetza-prozesuetarako komunikazio estrategikoko eta komunikazioko proiektuen zuzendaria … Gehiago ikusi

Ezaugarriei buruzko laugarren infografia: komunikaziotik lankidetza-prozesuak artatzeko 5 gako

Bherrian, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuak definitzen dituzten 10 ezaugarriak sakontzen jarraitzen dugu. 2022az geroztik, “Asmoaren argitasuna”, “Prozesuak bideratzea” eta “Prozesuen ebaluazioa” bezalako gaiak jorratu ditugu. Oraingoan, berriz, “Komunikazioa lankidetza-prozesuetan” gaiari buruzko emaitzak atsegin handiz partekatzen ditugu. Komunikazioa funtsezkoa … Gehiago ikusi

conecting people bherria

Lotura mantentzea herritarrekiko elkarlanerako

Sarean ematen den komunikazioaren parte gara. Informazioa lortzeko daukagun modu honek, eta horren bitartez iritzi-emaile nola bilakatzen garen, ez dauka ia atzera bueltarik. Beste behin, gabeziaren logika batetik oparotasunaren logika batera ari gara iragaten; ezagutza sarean dago eta modu sozialean … Gehiago ikusi

komunikatzea informatzea baino askoz ere gehiago da

2023a lankidetza publiko-sozialeko proiektuei forma ematen dieten atributuei buruzko ziklo berri batekin hasi dugu; urteko lehen hilabete hauetan zehar (urtarrila-martxoa), proiektuen komunikazioari arreta eskainiko diogu. Komunikazioa sakondu nahi dugu, eta, horrez gain, informazioa helarazteaz, gardentasuna gauzatzeaz eta kontuak emateaz haratagoko … Gehiago ikusi

Komunikazioa: Entzutea, Konfiantza eta Kontakizuna

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) parte-hartze sozialerako moduak gehien aldatu dituzten elementuetariko batzuk dira, eta eragin argia izan dute prozesuen barne-lanean nahiz jarduera ezberdinak ezagutzera ematerakoan eta horiekiko sentsibilizazio sozialean. Komunikazioko kanal digitaletara sartzearekin, herritarrak informazio-kontsumitzaileak izatetik, komunikazio-fluxuen agente proaktiboak … Gehiago ikusi


Dokumentuak

IzenburuaAzalpenaDokumentu motaJatorriaEremuakDataPDFOrriak
#Komunikazioa ezaugarria

Dokumentua lankidetza publiko-sozialeko prozesuen komunikazioaren inguruko lan-ziklo baten emaitza da. Ziklo honetan, prozesu horien komunikazioa nolakoa izan behar duen ulertzeko bost gako garrantzitsu atera ditugu. Era berean, mota horretako proiektuak gauzatzeko moduaren lau adibide zehatz ere ematen dira.

Lan dokumentuaBherria, 2023/07/05

14

Dolumentu guztiak ikusi »