Jardunbide egoki honek bitarteko erakundeak sortzea proposatzen du, burokraziaren, komunitatearen eta merkatuaren artean interfaze gisa jarduteko. Hirugarren sektoreak bultzaturiko fundazioa denez, administrazioak bereizita izan ohi dituen higiezin-, gizarte- eta lan-arloko prestazioak nahasten ditu, ibilbide osoak kudeatuz eta administrazioko “botila-lepoak” kenduz, irabazi-konpromiso mugatu baten bidez.