2025eko urriaren 23an, topaketa ireki bat egin genuen, formatu digitalean, eta hiru foku handiko ibilbidea proposatu egin genuen, lankidetza publiko-soziala eta komunitarioa indartzen jarraitzeko, etorkizunera begiratzeko ikuspegiarekin. 

Azken zortzi urte hauetan, ikaskuntzak identifikatzeko eta sistematizatzeko pribilegioa izan dugu —entzutearen, esperimentazioaren eta benetako proiektuekin kontrastatzearen bidez—, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza irekiagoa, inklusiboagoa, eraginkorragoa eta eraldatzaileagoa izatearren. 

Bherria Topaketaren edizio berri honetan prozesu honen emaitzak aurkeztu genituen, lankidetza publiko-komunitarioaren funtsezko 10 ezaugarriekin. Ezaugarri horiek ez dira kontzeptuak solik; lankidetza ekintzara eramaten lagunduko diguten tresna praktikoak partekatuko ditugu, emaitza zehatzak eta esanguratsuak sortuz.

Aldi berean, egungo testuinguruak gure prozesuak are eta gehiago hobetu ahal izateko mekanismo berriak integratzea eskatzen digu. Adimen Artifiziala prozesu horiek inklusiboagoak eta demokratikoagoak izateko aliatu nola bihur daitekeen aztertzen jarraitzen dugu. Topaketa honetan BherrIA aurkeztu genuen, gure ezagutza-bankura modu zuzenagoan eta kokatuagoan iristeko garatzen ari garen baliabide berri bat. 

Azkenik, Bherriara iristen diren proposamen eta lan-ildo berriak ezagutzera eman genituen. Etorkizuna ez dago idatzita, baina badakigu norantz joan nahi dugun. Erronkak ezagutzen ditugu, eta horiek sakontzen jarraitu nahi dugu, Administrazio Publikoaren eta herritar aktibo eta konprometituen arteko harremana indartzeko gakoak emanez.

Material guztiak eskuragarri daude “Lankidetza publiko-sozialaren ezaugarriak” fitxan. Bertan, atributu bakoitzari buruzko informazioa, gida, mapa, karta-sorta, artikuluak eta BherrIArako sarbidea daude. Baliabide horiek guztiak CC-BY SA 4.0 lizentziapean daude argitaratuta —egungo eta ondorengo bertsioak—, eta horrek aukera ematen du libreki banatzeko eta eratorritako lanak sortzeko, betiere iturria aipatu eta lizentzia beraren pean partekatzen bada.


Ezaugarriak

helburuaren argitasuna

Helburua da administrazio publikoak eta herritarrak elkarrekin lan egiteko deia egiten digun eta lanean jartzen gaituen asmoa.

Sartu informaziora!

prozesuen bideratze errola

Diseinu metodologikoaz, dinamizazioaz, gatazken kudeaketaz, sistematizazioaz eta kontakizunaz ari gara.

Sartu informaziora!

proiektuen ebaluazioa

Ebaluatzea ez da (solik) neurtzea, hobekuntza-prozesu bat da, eta ekintzen eraginkortasuna ulertzen laguntzen du.

Sartu informaziora!

prozesuaren komunikazioa

Komunikazioa askotariko publikoa elkartzeko eta eztabaidatzeko aukera bat da, konfiantza eta lotura bultzatzen dituena.

Sartu informaziora!

lankidetza modua

Konfiantzazko harremanen eraikuntzari, aintzatespenari eta lankidetza-loturak eta -esparruak ezartzeko moduari heltzen diogu.

Sartu informaziora!

aurrkontu eta baliabideak

Proiektua aurrera eramateko eta mantentzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoei eta azpiegiturei errearatu behar zaie.

Sartu informaziora!

prozesuen irekiera maila

Lankidetza prozesuetan pertsona guztiek parte hartzeko aukera  inklusiboak eta irekiak diseinatzeko beharraz ari gara.

Sartu informaziora!

prozesuen hibridazioa

Nola indartu ditzakegu, geruza digitalean lan eginez, inplikatutako pertsonekin elkartzeko eta lotzeko aurrez aurreko espazioak.

Sartu informaziora!

koordinazio espazioak

Proiektuak elkarrizketen bidez eraikitzen dira; eta koordinazio-espazioak horiek gertatzeko leku pribilegiatua dira.

Sartu informaziora!

sare komunitarioa

Ezinbestekoa da elkarren artean konektatuta dauden eta ikuspegi komunitarioa duten herritarren proiektuak izatea.

Sartu informaziora!

Karta-sorta

Karta-joko hau lankidetza publiko-sozialeko esperientzien arrakasta-gakoak aztertzeko, alderatzeko eta ulertzeko tresna bat da. Karta-sorta azken urteotan Bherrian bildutako lankidetza publiko-sozialaren eta ikaskuntzen errealitatea ulertzeko lanean oinarrituta dago.

Joko honen helburua herritarrekiko lankidetza-proiektuen inguruan hausnartzea da, 10 ezaugarriek planteatzen dituzten ikuspegi desberdinetatik. Horrela, hautatutako proiektuan hitz egin, ebaluatu eta hobetu beharreko alderdiak aurkitu ahal izango ditugu, edo jolasetik sortzen diren ikaskuntzak beste proiektu batzuetara eraman.

Badakigu proiektu baten arrakasta ez dela ezaugarri horien garapenaren batuketa zehatza. Hala ere, ariketa honek datu horien irudikapen bisuala erraztuko duen eskala bati erantzutearen indarrari buruz hausnartzen laguntzen digu.

Azalpenak


Dokumentu honek karta-sortarekin jokatzeko behar diren orientabideak jasotzen ditu: gomendatutako jokalari kopurua, iraupen estimatua edo esperientzia on bat izateko gomendioak

Jarraibideak deskargatu!

PDF, 339,5 Kb 30 orri.

Karta-zorta


Fitxategi deskargagarri honetan 10 kartak daude, eta horiek dira jolasteko funtsezko piezak. Inprimaketa koloretan 6,5×9,5 cm-ko tamainan (karta bakoitzeko) eta kartoi mehetan 200 gramokoa izatea gomendatzen dugu.

Kartak deskargatu!

PDF, 126,7 Kb 20 orri. ‘print friendly’ bertsioa

Kutxa


Halaber, lankidetza publiko-sozialaren ezaugarrietako 10 kartak gordetzeko kutxa inprimatzeko balio duen dokumentua deskarga daiteke; horrela, kartak aurrerago berrerabili ahal izango dituzu.

Kutxa deskargatu!

PDF, 116,2 Kb 2 orri.


Mapa

Mapa hau laguntza-tresna moduan pentsatu da, lankidetza publiko-sozialeko zuen proiektuaren gainean hausnarketa egiteko, eskura ditugun baliabide eta gaitasunetara zuzendutako eta horiekin konektatutako begiradatik. Diseinua metro-mapa batean oinarritu da, bere linea eta geltoki eta guzti, eta horrek erakusten du lankidetza modu askotara egin daitekeela: batzuetan, zuzeneko ibilbideekin; eta, beste batzuetan, linea desberdinekin lotuz edo geltoki batean geratuz, zer gertatzen ari den zehatzago ikusteko.

Ezaugarri bakoitza zehazteko, hainbat gako erabili dira, geltokiek lagunduta, galdera moduan; era horretan, ezaugarri horiek zuen prozesuan zenbateraino agertzen diren baloratzen laguntzen da. Ez dira errezeta bat, sarrerako ate malgu eta praktiko bat baizik, eta bakarka nahiz taldean erabil daiteke hausnarketa eta elkarrizketa sortzeko. Erreferentzia moduan balio du, prozesu baten hasieran nahiz garapen edo amaieran.

Mapa jaitsi


Gida

Gida honetan lankidetza publiko-sozial edo publiko-komunitariorako hamar ezaugarri aurkezten ditugu. Ezaugarri horiek ez dira hausnarketa teoriko abstraktu batetik sortzen, baizik eta pandemiaren ondoren 2021ean hasi zen ikerketa-prozesu aktibo eta parte-hartzaile batetik. Une hartan, 15 proiektu aztertu genituen, eragile publikoen eta sozialen arteko lankidetza-logika batetik larrialdi-egoerari erantzuna eman ziotenak. Proiektuak ikuspegi teknikoago batetik alderatu eta sailkatzeko hasierako saiakera hura ez zen nahikoa izan: proiektuak zatien batura baino askoz gehiago dira. Proiektu batek puntuazio altua lor dezake ezaugarri askotan, eta, hala ere, haren gaitasun eraldatzailea da dimentsio horiek elkarren artean nola erlazionatzen diren eta sistema bizi eta kokatu batean nola uztartzen diren. Egiaztapen horrek, ezaugarri bakoitzean ez ezik, haien interakzioan ere arreta jartzera eraman gintuen.

Gida jaitsi


Adimen artifiziala

Bherr-IA, gure ezagutza-bankura modu zuzenagoan eta kokatuagoan sartzeko Adimen Artifizialeko baliabide berria.

AA ezagutu


bherria
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.