“Hibridazioa” Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-proiektuak definitzen dituzten funtsezko hamar elementuetatik zortzigarrena da. 2022az geroztik, honako gai hauek jorratu ditugu: “Helburuaren argitasuna“, “Prozesuak bideratzea“, “Ebaluazioa“, “Komunikazioa“, “Lankidetza-moduak“, “Aurrekontuak eta baliabideak” eta “Irekitasun maila“.
Estrategia presentzialen eta digitalen hibridazioak herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-prozesuak eraldatzen ari ditu. Formatuen konbinazio horrek partaidetzarako sarbidea zabaltzen du, inklusioa errazten du eta komunitate-harremanetan konfiantza indartzen du. Tresna digitalak osagarri gisa erabilita, muga fisikoak eta geografikoak gainditzeko aukera ematen dute, berriz, aurrez aurreko topaketak, funtsezkoa izaten jarraitzen dute loturak eta gizarte-kohesioa sendotzeko.
Partaidetza-prozesuetan ikuspegi hibridoa hartzeak ez du esan nahi soilik komunikazio-kanal tradizionalak digitalizatzea. Gizarte-ehuna integratzea du helburu, sarbidearen ekitatea bermatuz eta teknologiak elkarrizketarako eta erabaki partekatuak hartzeko zubi gisa jardungo duen espazioak sortuz. Ikuspegi honekin, herritarren ahotsek rol aktiboa eta esanguratsua dute, eta politikak eta zerbitzu publikoek beren premiei zehatzago erantzutea ahalbidetzen dute.
Estrategia hau benetan inklusiboa eta eraldatzailea izateko, funtsezkoa da Administrazio Publikoak software libreko tresnen eta pertsona guztien errealitatera egokitzen diren prozesuen aldeko apustua egitea, haien trebetasun teknologikoak kontuan hartu gabe. Horrela, teknologia lankidetza horizontalagoa sustatzen duen bitarteko bihurtzen da, baliabideak eta denbora optimizatuz, aurrez aurreko topaketen balioa ordezkatu gabe.
Laburbilduz, lankidetza publiko-sozialaren hibridazioak, pertsona gehiagoren parte-hartzea bultzatzeaz gain, herritarrak erabakietan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen ditu. Ikuspegi honek gobernantza inklusiboago, hurbilago eta egungo egungo erronkei moldatutako aldeko urratsa adierazten du.
En resumen, la hibridación en la colaboración público-social no solo favorece la participación de más personas, sino que invita a la ciudadanía a involucrarse de forma activa en la toma de decisiones. Este enfoque representa un paso hacia una gobernanza más inclusiva, cercana y pertinente ante los desafíos actuales.