Abiapuntua

Arestian dagoeneko aipatu dugun bezala, pandemia bat-batean agertu izanak ikaskuntza ezberdinak eskuratzeko lankidetza prozesuak erraztu zituen. Bere eragina arlo publikoan, lankidetza garatzeko moduetan eta esparrutan edo esperientzien segida dira gako nagusienetakoak Encarna Hernández Kazetaritzan lizentziatua, Zientzia Politikoan eta Administrazio Publikoan doktorea eta Novagob Fundazioko zuzendaria denak egin duen ikerketan; Novagb Fundazioa komunitate iberoamerikar ireki bat da eta gestio publikoaren arlo ezberdinetan ezagutza partekatzen duten 16.000 profesional baino gehiagoz osatuta dago.

Larrialdiaz haratago begiratzea

Begiratu batean, ikerketak eramaten gaitu pentsatzera Covid-19aren ondoriozko krisiaren aurrean sortu ziren ekimen gehienak uneko eskaerak berehala asetzera bideratu zirela, beraz, agortu egin ziren behar zehatz horiek estali zirenean eta, guztiz ageriko moduan, konfinamenduaren amaiera heldu zenean. Beraz, aztertu beharreko atal garrantzitsuetako bat ekimenen segida da; baita epe luzerako, etorkizunerako, susperraldirako begirada ere.

Proiektuen mailakotasuna

Kontuan hartu beharreko beste atal bat proiektuen mailakotasuna da. Pandemiaren eragin globalak lankidetza sare bat aktibatu zuen zeinetan horizontaltasunak, egokigarritasunak eta irekitasunak ahalbidetu zuten nodo nazional eta internazional berrien sorrera.

Teknologiaren abagunea

Tokiko partaidetzarako plataforma digitalak, izaera publikoa zein hiritarra zuten informazioa, babesa, errekurtsoak eta ekimenak hornitzeko eta bateratze-lana egiteko kanal bihurtu ziren, solidaritate-sareen edukiera, hedapen eta euskarri modura. Teknologia erraz egokitzen zen komunikazio behar berriekin, lankidetza edo berrikuntza proiektuak abian jartzeko oso erabilgarriak gertatu diren ad hoc esparru digital berriak sortuz.

Sinergiak ezartzeko aukera

Krisi orotatik dator aukeraren sorrera. Administrazio Publikotik ezin da alferrik galdu gizartearekin eta beste administrazio publiko batzuekin lankidetza estrategiak sendotzeko aukera hau. Ikuspegi hau da pandemian zehar garatutako komunitate mailako esku hartze esperientzien eta adimen kolektibo bezala “giharra” sendotzera datozen Administrazio Publikoaren baitan garatutako proiektuen azpian dagoena, gero eta arazo larriagoak ebazte aldera.


Hipotesia

Lankidetzarako bost praktika egoki (edo praktika esanguratsu) identifikatu ditugu, eta suposatu dute eremu ezberdinetatik indarrak batzea, hasiera bateko hipotesi edo inpresio ezberdinak moldatzen dituzten berezitasun oso zehatzak kontuan hartuta.

Laburbilduz, ikerketa honetan aztertutako bost esperientziak osatzen dira berrikuntza publiko eta sozial irekien eta ezinbestean uztartuen hipotesiaren inguruan etorkizun komun bati aurre egiteko.

Ba al dago aukerarik pandemiaren hasieran sortutako dinamikak hiritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza dinamika iraunkor batera hedatzeko? Pandemia global bati aurre egiteko behar honetaz baliatu al gintezke herritarrekin lankidetza prozesuetan berrikuntza irekirako sare internazionalak finkatzeko? Eta teknologiaz baliatu al gintezke aktibismo soziala bideratzeko? Zeintzuk dira erronka konplexuei aurre egiteko beharrezko adimena dakarten metodologiak?


Ikertutako esperientziak

Frena la Curva

Aragoi nazioarteko inpaktuarekin

Aragoiko Gobernuaren LAAABetik sustatzen den berrikuntza sozialetako eta erresilientzia zibikorako ekimena. Ordu gutxitan lankidetza publiko-pribatuaren lankidetza-sare bat eratzen da, aurrea hartzeko alarma egoeraren aldarrikapenarekin sortzea aurreikusten den elkartasun olatuari eta lerro-ekintza ezberdinen bitartez bideratzen da.

Xarxa Ciutadana

Granollers (Bartzelona)

Granollerseko Udalaren plataforma digitala konfinamenduaren epean zehar sortzen diren herritarren ekimenak bistaratzeko eta biltzeko, aldi berean dagokien akonpainamendua emanez.

Comunidad

La Laguna (Tenerife)

Udaletxetik, unibertsitate publikoarekin batera, La Lagunako udalerriko barrutietan esku hartzeko proiektua, Covid-19aren ondoriozko krisi sozioekonomikoari aurre egiteko, komunitate-ehunean sakonduz eta epe luzerako bere finkapena sustatuz.

Retos 2021 Administración Innovadora

Espainia nazioarteko inpaktuarekin

NovaGob komunitatetik eginiko ko-sorkuntzarako eta adimen kolektiborako ekimena zeinetan, nagusiki, sektore publikoko enplegatuek kolaboratzen duten administrazioaren erronkak identifikatu, lehenetsi eta eztabaidatzeko, deskonfinamendutik aurrera.

Your city, our future

Bristol (Erresuma batua)

Bristoleko Udalak garatutako prozesu parte hartzailea, ekimen ezberdinak direla medio, deliberamendu Batzorde bat barne, herritarren iritzia biltzeko, Covid osteko berreskurapenerako etorkizuneko planari dagokionez.


Ikaskuntzak

Bost esperientzia hauen analisiak bost ondorio nagusi uzten dizkigu lankidetza publiko-soziala larrialdiaz haratago bideratzeko.

  1. Lehenik eta behin, lankidetza prozesuetan modu masiboan erabili den teknologia digitalaren erabilerak dakartzan aukera eta erronka ezberdinak. “Frena la Curva” bezalako esperientzietan, teknologia erabilgarriak lankidetza-jarduera errazteko eta eragin soziala duen aktibismo sozial positiboa bideratzeko aukera eman zuen. “Your city, our future” esperientziak erronka itzela ekarri zuen online prozesuen baitan inplikatzerakoan infraordezkatuta dauden kolektiboak, beraz, derrigorrez garatu behar izan ziren offline komunikazio ekintzak.
  2. Gero, eremu publiko eta pribatu ezberdinak konektatzen dituzten ekosistemen garrantzia. “Comunidad” izenekoan, berrikuntza irekia lantzen duen ikuspegia, La Lagunako ekosistema sozialeko aktore ezberdinak eta ekosistema soziala bitarteko, proiekzio handiagoko erantzun bat eraikitzeko ikuspegi kolektibo bat ekartzea ahalbidetu du. “Frena la Curva” esperientziaren harira, ekosistemak LAAABekin duen loturak erantzun bat aurreratzea ahalbidetzen du etorri ahal denari dagokionez.
  3. Ekosistema horren baitan giltzarri dira pertsonak eta erakundeak gaitasuna dutenak ez bakarrik liderrak izateko, baita zubiak eratu, eratsi eta hedatzeko ere. Aztertutako proiektu ezberdinetan ikusi ahal izan dugun zerbait da, bereziki “Frena la Curva”, “Retos 2021 Administración Innovadora” eta “Comunidad” esperientzietan.
  4. Gainera, sare-kolaborazioa metodologia optimo modura azaltzen da berrikuntza irekiaren prozesuetan, zeren harremanak sortzea eta harremanerako esperientziak sendotzea ahalbidetzen du, ekimenei segida emate aldera. “Xarxa Ciutadana” esperientzian agerikoa izan da lankidetza honen ahalmen eraldatzailea, barne antolamenduari malgutasuna eta horizontaltasuna emanez, zeharka koordinatutako erantzun batekin.
  5. Eta azken aipamen horren harira, aipatzekoa da erronka komunak ebazteko adimen kolektiboaren balioa. NovaGob komunitatearen “2021 Retos” esperientzia eraikitzeko ko-sorkuntza ariketak adimen kolektiboa garatzen du Administrazio Publikorako erronka gero eta zailagoak ebazte aldera. “Your city, our future” izeneko esperientzian eskatzen zaie Bristoleko herritarrei begirada jartzeko berreskurapen ekonomiko eta sozialean, krisiari emandako berehalako erantzunaz haratago.

Lan-dokumentuak

IzenburuaAzalpenaDokumentu-motaEgileakDataPDFOrriak
Novagob Fundazioaren ikerketaren laburpena

Arestian dagoeneko aipatu dugun bezala, pandemia bat-batean agertu izanak ikaskuntza ezberdinak eskuratzeko lankidetza prozesuak erraztu zituen. Bere eragina arlo publikoan, lankidetza garatzeko moduetan eta esparrutan edo esperientzien segida dira gako nagusienetakoak Encarna Hernández Kazetaritzan lizentziatua, Zientzia Politikoan eta Administrazio Publikoan doktorea eta Novagb Fundazioko zuzendaria denak egin duen ikerketan; Novagb Fundazioa komunitate iberoamerikar ireki bat da eta gestio publikoaren arlo ezberdinetan ezagutza partekatzen duten 16.000 profesional baino gehiagoz osatuta dago.

Ikerketaren laburpena2021/12/14

21
Komunitatearen kasuari buruzko ikerketa

Komunitatea, Udalak eta unibertsitate publikoak La Laguna udalerriko barrutietan esku hartzeko proiektu bat da, Covid-19ak eragindako krisi sozioekonomikoari aurre egiteko, sare komunitarioan sakonduz eta epe luzera sendotzea sustatuz.

Ikertutako proiektua14/12/2021

13
“Frena la Curva” kasuari buruzko ikerketa

Frena la Curva berrikuntza sozialerako eta erresilientzia zibikorako ekimen bat da, Aragoiko Gobernuaren LAAABetik bultzatzen dena eta ordu gutxiren barruan lankidetza publiko-pribatuko sare bat osatzen duena, aurreikusita dagoen elkartasun oldeari aurrea hartzen diona Alarma Estatuaren adierazpenarekin eta lineako ekintzen bidez bideratzen duena.

Ikertutako proiektua14/12/2021

15
2021eko Erronkak Administrazio Berritzailea kasuari buruzko ikerketa

2021eko Erronkak Administrazio Berritzailea elkarrekin sortzeko eta adimen kolektiboa sortzeko ekimen bat da, NovaGob komunitateak garatua. Bertan, sektore publikoko langileak aritzen dira lankidetzan, deskonfinamendutik abiatuta Administrazioak dituen erronkak identifikatu, lehenetsi eta eztabaidatzeko.

14/12/2021

13
Granollers-eko “Xarxa Ciutadana” kasuari buruzko ikerketa

Xarxa Ciutadana Granollerseko Udalaren plataforma digital bat da, konfinamendu-aldian sortzen diren herritarren ekimenak ikusarazteko eta biltzeko, eta, aldi berean, beharrezko laguntza emateko.

Ikertutako proiektua14/12/2021

13
“Your City, Our Future” kasuari buruzko ikerketa

Your city, our future Bristolgo Udalak hainbat ekimenen bidez garatutako prozesu parte-hartzailea da, Deliberaziozko Batzar bat barne, Covid-19aren ondorioz izango den berreskurapen-planari buruz herritarrek duten iritzia jasotzeko.

Ikertutako proiektua2021/12/14

13