PROIEKTUAK IRIZPIDEA ZEHAZTEN DU

“hasieran, eredua definitu genuen, baina, bukaeran, esperimentuak egin genituen”


Aurrekariak.

BherriLaben lehen saioa azaroaren 30ean egin zen Plateruenan (Durango), eta hori herri-laborategi honen abiapuntua izan zen. Lehen topaketa horren helburua zen espazio publikoen harreman publiko-sozialari eta kudeaketa komunitarioari buruzko ikasketen, tentsioen, galderen eta historien inguruko informazio garrantzitsua biltzea. Bildutako informazio guztiarekin dokumentu bat egin zen, laborategiaren bigarren saioan lanean jarraitze aldera; bigarren saio hori abenduaren 18an egin zen Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxean (Gasteiz). Orain aurkezten dugun edukian, bi lan-saioren ondorio eta emaitza nagusiak biltzen dira.

Abiapuntua.

Abenduaren 18an egindako BherriLab bigarren saioan bi material landu ziren, eta material horiek gogoetarako eta lan egiteko abiapuntu gisa erabili ziren:

  • Alde batetik, arlo horren inguruan Durangon adostu genituen tentsio nagusiak. Laburbilduz, tentsio horiek honako hauek dira: ez egitea araudi baztertzaile bat, baizik eta irizpide zehatzak ezartzea, testuinguruari hobeto egokitutako hainbat proiektu egiteko eskuratu nahi diren ezaugarriak identifikatzen lagunduko digutenak; irizpide ekitatiboak definitzea (bai eta bidezkoak ere); eta herritarren ekimenak garatzen laguntzea eta garapen hori erraztea, irizpide horiek lortu ahal izateko.
  • Bestetik, Requisits i criteris Patrimoni ciutadà izeneko dokumentua. Dokumentu hori zirriborro bat da, Bartzelonako testuingurua aintzat hartuta egindakoa, eta, gure ustez, bizi garen hiriko testuinguruetara estrapolatu daiteke. Dokumentu horren edukia aurretiazko esperientzia gisa erabili dezakegu, eta, esperientzia horren bidez, eztabaidatuko, aldaketak gehituko eta ondorioak aterako ditugu.

Hona hemen bigarren saio horren hiru emaitza nagusiak:

  • Kontzesio-ereduei eta eredu horien irizpideei buruzko aurretiazko zenbait xehetasun.
  • Jokabideei lotutako hainbat gomendio, eta gomendio horiei jarraitu beharko zaie maila pertsonalean, irizpideak aplikatzean.
  • Bi proposamen tekniko: erreferentziazko irizpideen zerrendari ekarpenak egitea, bai eta herritarren ekimenak gauzatzeko udalak ematen dituen baliabideen kit bat ere.

1. Kontzesio-ereduei eta eredu horien irizpideei buruzko aurretiazko zenbait xehetasun.

 

Aurretiazko zenbait xehetasun jaso ditugu, eta xehetasun horiek lagunduko digute irizpideei eta aurrekari izango den autoexijentziari lotutako proposamen-izaerako lana gauzatzen.

  • Honako kasu hau aintzat hartuta egiten dugu lan: herri-administrazioak “uzten die herritarrei baliabide publikoak erabiltzen/kudeatzen”. Esaldi horrek boterez hornitzen du administrazioa. Hala, administrazioa ekintzaren subjektua izango litzateke, eta herritarrak, ordea, osagarri zuzena —menpekoak—. Esaldi horrek norabide bat ezartzen du, goitik behera, eta, horrenbestez, hierarkiak, desoreka eta berdintasunik eza indartzen ditu. Edozein kasutan, aipatu kasua ez da kasuistika osoko aukera bakarra —espazio publiko eta pribatuak hartzea, espazio berriak sortzea…—; eta ez da, inondik inora, baliabide publikoen kudeaketa publiko eta soziala gauzatzeko eredu bikaina.
  • “Administrazioak eta herritarrek esleipen-irizpideak argi izatea eskatzen dute” baieztapena egiazkoa da. Hala ere, baieztapen horren kasuan, deialdi edo lehiaketa publikoei lotutako kasuez ari gara, eta ez da inondik inora zehazten nork edo nola sortu eta/edo erabaki behar diren irizpide horiek.
  • Gaur egun, “kudeatzeko-lagatzeko antzinako logika eta ereduak” ditugu jarraibide, hau da, baliabide bat dut, lagapen-deialdi bat jarriko dut martxan eta elkarteak konkurrituko dira. Eredu horiek ez dute herritarren ekimenen egungo errealitatea betetzen, eta bada ordua eredu berriak definitzeko, irizpideak aplikatu ahal izateko.
  • Hainbat irizpide ezarri ahal/behar dira —irizpideen esparru bat—, baina, kasu orotan, proiektuan aplikatu beharreko irizpide zehatzak hautatu beharko dira —betiere kudeaketa-eredu anitz bati jarraikiz—. Halaber, irizpide  ekitatiboagoak eta bidezkoagoak ezartzeko modua da hori.
  • Noiz aplikatu behar dira irizpideak? Espazio bat esleitu aurretik? Espazioari buruzko eskaera bat jasotzean? Proiektua sortzean? Proiektua aurretiazko hainbat irizpide oinarritzat hartuta sortu ahal/behar da?
  • Gipuzkoako herritar gazteei baliabide publikoak lagatzeari buruzko adibide bat emango da jarraian. Adibide horren onura da gazteekin parte hartzeak ikaskuntza praktikoa dakarrela. Izan ere, adibide horren baitan kudeaketa publiko eta sozialari lotutako kasuistika osoa dago sartuta. Kasu honetan, herritar gazteei eskatutako proiektuak honako ezaugarri hauek izan behar ditu:
    • Irekia izatea. Proiektua erabiltzea ez da soilik biztanleria-talde konkreturen bati zuzenduta egongo.
    • Bitartekaritza mistoa. Udalarekin eta autoantolamenduarekin bitartekotza egiteko eredu misto bati jarraituko dio proiektuak.
    • Harremana ezartzea. Herri-administrazioak gertuko harremana ezarriko du proiektuarekin  —ez fiskalizazioari lotutakoa, baizik eta ezagutzari eta laguntzeko prest egoteari lotutakoa—.
    • Lurraldearekiko errotzea. Proiektuaren gutxieneko irizpidea, jardueraren bat egokia den ala ez argitzeko erabili daitekeena, udalerri gehienari mesede egitea izan behar da.

2. Jokabideei lotutako gomendioak, irizpideak aplikatzeko.

Bigarren atal honetan, hainbat gogoeta jaso ditugu jarrerei eta aldez aurretiko jarrera pertsonalei buruz, betiere esleipen-irizpideak sortu eta aplikatzeko, bai eta herritarren ekimenak aztertzeko ere.

  • Ziurgabetasun-printzipioa txertatzea.
    Herri-administrazioak malgutasunez jokatu behar du herritarren eskaerak eta proiektuak jaso/ebaluatu/baloratu/eransteko orduan. Gauza berri eta esperimental bat eraikitzen dugunean, a priori, ez dakigu zein izango den emaitza. Ezinezkoa da gauza berri bat hastea azken emaitza zein izango den guztiz jakinda —zurruntasunetik zorroztasunera pasatzea—.
  • Prozesua ez da estandarizatu behar.
    Baztertu behar dugu herritarren ekimenetatik eratorritako proiektuek aurretiaz ezarritako egitura lineala dutelako pentsamendua, hasiera, garapen eta amaiera zehatz batekin. Izan ere, proiektuak etengabe garatzen dira; hasi eta bukatu egiten dira une eta norabide ezberdinetan —esperimentatzea—. Horrenbestez, alde batera utzi behar da hitzarmenak itxiak eta aurretiaz ezartzen direlako eta hitzarmen horiek hasiera, garapen eta amaiera bat dutelako logika. Horren ordez, formularen bat aurkitu behar da harreman publikoa eta soziala ezarri ahal izateko, etengabe garatzen eta aldatzen den ekimen baten baitan.
  • Logika bitarrak hautsi behar dira.
    Gaur egun, harremanak ezartzen dira oraindik ere herri-administrazioen eta herritarren artean. Alde batek “beste hori”, “aurrean dagoena”, “beste aldean dagoena” esaldiez baliatzen da beste aldea deskribatzeko. Logika bitar hori prozesuak, negoziaketak, baterako lana eta konfiantza planteatzeko moduan islatzen da, eta hizkuntzek eta erritmo nahiz forma ezberdinek agerian uzten dute logika hori.

3. Bi proposamen tekniko.

3.1 Kontzesio- eta esleipen-irizpideetarako ekarpena.

Orokorrean, ados gaude Requisits i criteris Patrimoni ciutadà dokumentuan jasotako irizpideekin. Gauzak horrela, dokumentuan gehitutako askotariko irizpideen inguruko iruzkina egin da (4. atala), eta ekarpenak gehitu dira azpiatal bakoitzean.

> 4.1 Entitateak derrigorrez bete behar dituen irizpideak (berezko forma juridikoa + irabazi-asmorik ez egotea) – 5. orrialdea.
Pertsona juridikoekin soilik harremanak ezartzeak oztopotzat hartzen da. Halaber, mugimendu herritarretan oinarritutako ekimenak ere aintzat hartu behar dira, eta ekimen horiek ez dute zertan lege-figurarik izan behar. Horrez gain, larrialdiari, aniztasunari eta errealitaterik ahulenari ere eskaini behar zaio arreta. Adibide gisa, Portugaleteko Azoka erabiltzeari buruzko hitzarmena nabarmendu nahiko genuke. Hitzarmen horrek Azokaren Aldeko Batzar Irekiaren eta udalaren arteko parte-hartzea ezarri zuen auzo elkartearen bidez; auzo elkarte hori batzarraren parte da, bai eta batzar horren ordezkari ere.
Atal honetan sartutako “irabazi-asmorik gabe” kontzeptuak dakarren ideia indartzen da, eta derrigorrezko gardentasun ekonomikoaren aukera ere gehitzen da, hau da, kontuak eta balantzeak aurkeztea.
Udal administrazio gehienetan, herritarren ekimenek ekonomia sortzeko aukera —betiere akordioa egin eta gero— ez dago modu egokian ebatzita. Hainbat prozesu herritar garatu ahal izateko, prozesuok ekonomiak sortu behar dituzte etengabe. Har dezagun, adibide gisa, prozesu herritar bat, bere garapen-prozesuan zehar autoenpleguari buruzko proiektu bat sustatzea helburu duena, betiere gizarte-ekimeneko kooperatiba baten figura juridikoaren mendean.
Normalean, hori oztopoa da administrazioarekin ezarritako harremana-kudeaketa mantendu ahal izateko; ekonomia jokoan denean, kasu guztietan, ekonomia horren ardura beste sail batek hartzen du —sustapen ekonomikoa, edo antzekoa—, eta, aldaketa horren baitan, badirudi proiektua hutsetik hasiko dela.

> 4.2.(3) Batasunaren intereseko proiektua / itzulkin soziala – 5. orrialdea.
Atal honi dagokionez, ez dago desadostasunik. Besterik gabe, gizarte-inpaktua neurtzea zaila dela nabarmentzen da, itzulkin soziala zer den dimentsionatzeko xedez.
Prozesu horiek aurrera eramateko, beharrezkoa da: neurketa-sistemak eta -adierazleak elkarrekin sortu eta adostea; emaitza kualitatibo eta kuantitatiboak berdin baloratzea; eta emaitza horiek modu kritikoan aztertu eta interpretatzea.

> 4.2.(4) Lurraldearekiko errotzea eta loturak – 6. orrialdea.
Atal honetan, laugarren irizpide bat ezartzea proposatu dugu: entitateak auzoan duen inplikazioak balioa ekartzea lurraldeari. Hau da, inplikazio horretatik eratorritako ekintzek eragin onuragarria izan behar dute zuzeneko edo zeharkako lurraldean —jakintzak ekartzea, lurraldearen garapen sozialean laguntzea, eragin positiboa izatea lurraldearen dinamika sozialean, eta abar—.

> 4.2.(5) Gardentasuna – 6. orrialdea.
Honako hau nabarmendu nahi dugu: gardentasuna hiritarrek eta administrazioak ezarri behar dute elkarrekin —bai eta definitu nahiz adostu ere—.
Erraza izan behar da irizpide horiek eskuratzea —online—, eta hizkuntza sinplea eta irakurterraza erabiliz idatzi behar dira.
Era berean, bi puntu horiek ebaluazio-adierazleei aplikatu dakizkieke.
Gardentasunaren ideiak, gainera, beste dimentsio bat hartu behar du, alegia, gainerako herritarrek proiektua bera ezagutzeko aukera izatea.

> 4.2.(6) Irekiera, irisgarritasuna eta atxikipen askea – 7. orrialdea.
Atal honetan, parte-hartze irekiari buruzko hainbat ezaugarri jaso ditugu. Ezaugarri horiek espazioa erabiltzeari ezartzen zaizkio, eta ez entitate edo proiektuari. Adibide gisa, Donostiako Emakumeen Etxea nabarmendu nahi dugu. Izan ere, espazio bera kudeatzea helburu duten askotariko ekimenak egiten dira han, eta helburu hori ere duten erakundeak daude.

> 4.2.(7) Parte-hartzea eta barne demokrazia – 7. orrialdea.
Gure proposamena da irizpide hori ekualizatzea proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Testuan, ez-interferentzia eta barne funtzionamenduaren autonomiaren printzipioa dago jasota, baina, gure ustez, ez da garrantzitsua atal hori nabarmentzea.

> 4.2.(8) Jasangarritasuna eta autosufizientzia – 8. orrialdea.
Irizpide horrek erakusten du garrantzi handikoa dela irizpideen aplikazioa aldatzea proiektu bakoitzaren arabera. Halaber, gure ustez, irizpide hori emaitza ekonomikoen gardentasunari egon behar da lotuta.

> 4.2.(9) Kontu-ematea eta komunikazioa – 9. orrialdea.
Atal hau aurretik aipatutakoari dago lotuta, alegia, proiektuaren balioak eta etikak ezagutzeko proiektu hori gardena izateari.

> 4.3 Funtsezko printzipio eta balio etikoak (Jardunbide egokiak) – 9. orrialdea.
Aurretiaz ezarritako funtsezko irizpide batzuk behar dira. Hainbat marra gorri: proiektu mota definituko duten balio eta printzipio etikoak.
“Zerbait lortzeko jarrera izatea”ren printzipioa gehitzea. Anbiguoa badirudi ere, oztopoak eta desadostasunak gaindi daitezkeelako aldez aurreko jarrera izatea garrantzi handikoa da proiektuak garatzeko eta elkarlanean aritzeko.

3.2 Udalak ematen dituen baliabideak, herri-ekimenak garatzeko.

Oso kontuan dugu irizpide argiak izateko egokitasuna, baina ez dugu oso barneratuta herri-ekimenen garapenean laguntzeko beharra, ekimen horiek handitu eta indartu daitezen, bai eta irizpide horiek bete/gainditu ditzaten ere.
Udalerriek herritarrak zerbitzatzeko hainbat tresna dituzte, eta tresna horiek ideia hori lantzen dute. Tresna horiek gradiente-ekualizadore batean sar daitezke, haien ahalmen, izaera eta eraginaren arabera. Hala, tresna horiek kit baten partetzat hartuko dira, udal bakoitzak aktibatutako ekimenei balioa emango zaie eta beste ekimen batzuk ezar daitezen sustatu-motibatuko da.

Bherrilabeko bigarren saioan landutako tresnen bidez, aipatu baliabideen kitaren eredu hau sortu dugu, eragin-gradiente baten arabera ordenatutakoa:

 

ERAGIN HANDIKO TRESNAK
Emate integraleko zerbitzuak (programa + taldea):

  • Herrigune (Leioa): tokiko hezkuntza programa bat da, eta bere xedea da esperientzia komunak, biziak eta izandakoak sortzea. Herritarrak programa horren protagonistak izango dira.
Escuelas ciudadanas:

Lantalde misto bat eratzea, herritarrei zuzendutako emate-ezaugarriei buruzkoa.
Herritarren interesen mapaketa egitea, herritarrekin interkonektatzea ahalbidetuko duena, era berean.
Lurraldearen lehentasunak ikusgarri egitea webgunean —udalerri orotan indarrean dauden herri-politikak, udal-, probintzia- eta autonomia erkidegoaren mailan—.
Herri-bitartekotzako saila: erreferentziazko pertsona.
Herri-ekimenetan parte hartzeko informazioa emateko gunea: zuzenean eta online.
ERAGIN TXIKIKO TRESNAK

Prozesuaren bideoak.


Erreferentziazko dokumentuak.

TitleDeskribapenaDokumentu motaJatorriaEremuakDataPDFOrriakhf:tax:ambitos
Astraren hitzarmena

Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena.

HitzarmenaGernikako Udala, 2013

8irizpideak lankidetza
BherriLab laborategiaren txostena

2018 eta 2019 urte artean, BherriLab laborategiak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari heldu zion, Bherria Dekalogoko 8. puntuarekin bat eginez; alegia, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzea” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzea, bermeei eutsiaz.

Prozesu-txostenaBherria, , 2020

40esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua

Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua.

AraudiaAyuntamiento de Bolonia, ¿?

23esparru-juridikoa lankidetza
Civímetro

ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia.

MediaLab Prado, 2018

10ebaluazioa irizpideak
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak

Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia.

Lan dokumentuaKulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza, , 2012

24esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena

Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko.

HitzarmenaPortugaleteko Udala, 2015/02

8esparru-juridikoa lankidetza
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasunaLiburuaJordi Borja - Zaida Muxi2001

191lankidetza
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa

Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan.

LiburuaFrancisco Pallardó - Arquitecturas ColectivasDiciembre 2014

32esparru-juridikoa
Espazioen lagapenerako ildoak

Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz).

GidalerroaAyuntamiento de Madrid, 2004

6irizpideak lankidetza
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria

Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du.

AraudiaIruñeako Udala, 09/2018

96esparru-juridikoa irizpideak
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua

Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua.

AraudiaAjuntament de Barcelona2017/10/06

73esparru-juridikoa
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan

Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 2018

74adierazleak esparru-juridikoa lankidetza
LAG Trantsizioko espazioak

Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean.

Lan dokumentuaGobierno Vasco, 07/2016

53esparru-juridikoa irizpideak
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza

Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa.

Ayuntamiento de Madrid, , 2017/10

25esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries

Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, 11/1/2017

12adierazleak irizpideak
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà

Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

Lan dokumentuaBartzelonako Udala, 08/2017

18adierazleak irizpideak
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans

Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 08/2017

20adierazleak esparru-juridikoa lankidetza
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza

Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.

 

OrdenantzaBarañaingo Udala, 09/2017

13esparru-juridikoa irizpideak

Dokumentu guztiak ikusi >


Eranskinak.