ERREALITATE ETA KUDEAKETA KOMUNITARIOARI ERANTZUNA EMATEKO GEURE BURUA AITORTU ETA ERRESPETATU BEHAR DUGU

Gizarte inklusiboa eraikitzeko, proiektu komunitarioak bultzatzen dituzten herri-ekimenak aintzatetsi eta bultzatu behar ditugu.


Gertatutakoa.

BherriLaben lehen saioa azaroaren 30ean egin zen Plateruenan (Durango), eta hori herri-laborategi honen abiapuntua izan zen. Lehen topaketa horren helburua zen espazio publikoen harreman publiko-sozialari eta kudeaketa komunitarioari buruzko ikasketen, tentsioen, galderen eta historien inguruko informazio garrantzitsua biltzea. Bildutako informazio guztiarekin dokumentu bat egin zen, laborategiaren bigarren saioan lanean jarraitze aldera; bigarren saio hori abenduaren 18an egin zen Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxean (Gasteiz). Orain aurkezten dugun edukian, bi lan-saioren ondorio eta emaitza nagusiak biltzen dira.

Abiapuntua.

Toki askotan leku publikoen komunitate kudeaketa proiektuak garatzen ari dira. Proiektu hauek hainbat modutan eta administrazio publiko eta herritarren arteko ulermen eta lankidetza marko anitzekin gauzatzen ari dira. Gatazka badela eta proiektu mota hauetan garrantzitsua dela jakin badakigu. Esperientzia, pertsona eta testuinguru anitzetan desadostasuna topatzen dugu eta berau eraldaketa iturri gisa ulertu behar dela uste dugu. Hau da, egoera berrien sorkuntzan aurrera egiten ahalbidetzen digun aukera gisa ulertu eta ez saihesten saiatu.

Lan oinarriak.

#BherriLab laborategian egindako lana egoera hauen aurrean era kontziente eta emankorragoan lan egiteko oinarriak proposatzeko baliagarria izan da.

1. Abiadura eta denborak.

Proiektua komuna bada, abiadura biak erakusten dituen ibilbide-orri bat banatzea ez litzateke logikoa izango? Zergatik administrazioak erabakitzen du lankidetzaren abiadura, bai denborak eta lekuak ere? Elkarren arteko kudeaketa prozesuek abiadura geldoa dute eta beraz, epe laburreko itxaropenak, proiektuen beharrezko prozesu eta euren emaitzak ez datoz bat. Komunitate kudeaketaren bidezko proiektuak luzeak dira, eta batzuetan, jarraipena ez da erraza. Administrazio zein herri ekimeneko solaskideen arteko txandaketa handia izan daiteke eta honek konfiantza harremana sortzea eragozten du.

2. Ziurgabetasuna.

Administrazio publikoak prozesua kontrolatu behar du baina hainbat gauza ezin dira planifikatu eta ziurtatu. Hau dela eta, proiektu mota hauek ziurgabetasuna handitzen dute.
Prozedura betetzea eta emaitzen kalitatea ez datoz bat. Zergatik baimendu proiektuak abian jartzea eragozten duten prozedurek gure lana oztopatzea? Herri ekimenari egiten uztea gutxienekoa izan beharko litzateke.

3. Desadostasuna.

Aurreko esperientziak eta aurreiritziak direla eta administrazio publikoa eta herritarren artean desadostasuna dago: ¨funtzionario guztiak berdinak dira¨, ¨herritarra mehatxua da modu formalen bidez elkarlanean ez badago¨. Batzuetan, lehia roletan aritzen gara eraso eta babes jokaera jarraituz. Harremana asimetrikoa dela ahaztu gabe, alde biak arduradunak dira.
Konfiantza eraikitzeko lan egin behar da eta eskakizun gurutzatzeak saihestu. Erresistentzia eta blokeoa hainbat leku eta pertsonengan gerta daitezke: alderdi politiko, gobernu-organo, teknikari eta antolatutako herritarrak eta organizatu gabekoetan. Askotan, pertsona zein talde prekarietate egoera baten aurrean babesterakoan amorrua sortzen da eta honek publiko-sozial harremanean eragina dauka. Honetaz gain, irabazteko asmorik gabeko edo militante lanaren aitortza falta da. Klase politikoarekin ez dago adostasunik eta gertatzen denean baldintzak ez dira lagungarriak.

4. Konfiantza.

Partaide diren eragileen arteko harremana konfiantzatik eraiki behar da eta honela esperimentazioa ahalbidetuko da. Konfiantzarik gabe ez dago esperimentaziorik Nola eraiki dezakegu elkar aitortza eta elkarrekikotasuna? Zintzotasunean eta proposamenen oinarrian sortzen da konfiantza. Konfiantza harremanak sortzen laguntzen duten pertsonak garrantzitsuak dira.

5. Politika egiteko beste era batzuk.

Zenbaitetan, herritarrek antzematen dute administrazio publikoek osatugabeko proiektuak abian jartzen dituztela, modan dauden proiektuen alde egiten dutela eta ondorioz, herri ekimena erabilia sentitzen da. Egitasmoen atzean dauden balore eta motibazioak zaindu behar ditugu. Azken finean, beste politika publiko batzuk erabiltzean datza. Eragin soziala duten proiektuetan erronka partekatzen da eta beraz, administrazioan eta herritarren artean publiko-sozial deritzogun horren arduradunak izan behar gara.

6. Erraztea.

Zein da gakoa elkarlana sakonean errazteko? Guk ez dugu arazoaren konponketa emango tresnak baizik: zailtasunak gainditzeko elkarrekin lanean ahalbidetzen dutenak, alde bien baliabideak indartzen dituztenak, harremanetarako kapitala eraikitzea ahalbidetzen dutenak, sortzen jarraitzeko palanka diseinatzen dutenak. Laguntza prozesuetan, askotan, errazte sozialeko profesionalak azpikontratatzen dira. Batzuetan, udaletxeetako langile teknikariak eta administrazio publikoko beste langileak jakinaren gainean dauden baina partaide diren beste pertsonekin ez da harreman maila hori sortu.

7. Irizpide eta baloreak.

Proiektuan partekatzen diren irizpide eta baloreen markoa sortzeko denbora eta energia ematea garrantzitsua da. Aurreko eskarmentuak, funtzioaren erreferentzia markoak, gizataldeek eta norbanakoek gertakarien ulermenean eragin zuzena dute. Zenbaitetan, gauza berari buruz hitz egiten ari garela uste dugu baina geroago ezetz konturatzen gara. Laborategiaren arlo honetan, udaletxe bateko esperientzia ezagutarazi da: ¨hitzarmena elkarrekin idazteak komuneko terminologia eta mintzaira sartzeko balio digu¨. Bost urte igaro dira¨. Zer irizpidek lagundu ahal digute elkarren arteko kudeaketarantz pausuak ematen? Zer irizpidetan oinarritu behar da lankidetza publiko-pribatua?

8. Komunitatea indartzea.

Batzuetan, herritarrengan elkarren arteko kudeaketa eta proiektuen ikuspunturako trebetasun eta ezagupenen gabezia somatzen da. Ezaugarri hauek dituzten lekuak kudeatzeko eta garatzeko nola bultza eta indar ditzakegu komunitatea, ekintzaile edo elkarteak?

9. Autokudeaketarako kultura.

Autokudeaketa ez da elkarbanatutako apustua; ez dugu autokudeaketa kulturarik sortu eta horregatik ez da onartzen. Administrazio publikoak herri-ekimenari gauza publikoak zaintzeko eta bultzatzeko eskatzen dio eta askotan kontrol bihurtzen da harremana desorekatua baita. Egitura honek pribatua ez denaren kudeaketa administrazio publikoaren esku uzten du. Elkarbanatutako helburuetara bideratzea zaila da.

10. Elkarren arteko kudeaketa .

Boterea ematea banatzea baino errazagoa da. Lege dimentsioan zein logistikaren aldetik. ¿Nola sor ditzakegu proiektuaren beharretan oinarritutako bitartekaritza sistemak?

11. Marko egonkorretan eragina izan.

Legegintzako markoetan, sistematizazioan eta esperientzia arrakastatsuak ezagutarazteko eragina izan behar dugu. Honela ekimen hauek ez dira pertsona batzuen interesen mendean egongo.

Hausnarketak: prozesuaren emaitza.

Administrazio publikoa eta herritarren ekimena komunean dugun helburuari erantzuteko beharrezkoak dira. Esaterako, gizarte berri bat eraikitzen eragina duten leku publikoen egitasmo barentzaileen komunitatearen kudeaketa. BherriLaben proposamena eratze honetan funtsezko eragile gisa gure burua aitortzea eta errespetatzean datza. Kapital ekonomikoez gain beste batzuk partekatzen, denborak eta lan formatuak zaintzen zubiak eraikitzeko eta ekarpenak ezagutarazteko borondatea erakusten.

Atal honetan Bherri Labek Gasteizen egin zuen bigarren bilkuran sortutako hausnarketarik garrantzitsuenak jaso ditugu jakinda zer eduki eta jardunbideri ezin izan diogun ekin. Hasteko lan talde honen izena zehaztu nahi dugu. Egoera globala, oraingoa eta gerokoa lankidetzan izatea zalantzan jartzen dugu. Zenbaitetan, harreman hau jarraitzeko ez gaude prest edo ez da beharrezkoa. Leku publikoen komunitate kudeaketarako elkarulertzeko markoa garatzeko oinarriak eratzea zuzenagoa dela uste dugu. Honetaz gain. proposatzen dugu komunitate kudeaketa proiektuak bultzatzeko erronka komunean indarra jartzea eta ez elkar ulertu behar duten eragileetan.

Lanaren emaitzarako gakoa.

Testuinguru honetan, zehaztasun anitzak dituzten osagaiak definituko ditugu:

1. Onarpena eta ulermena.

Administrazio publikoek herritarren proposamenak onartzea ezinbestekoa da. Honetarako, elkarte eta ekimen hauen pertsona bultzatzaileen protagonismoa eta zilegitasuna errespetatu behar dute. Helburua kontrol eta tutoretzaren kultura desegitea elkar ulermenaren kultura eraikitzeko.

2. Legitimazioa.

Legeak edo administrazio publikoak ez dute ekimen bat legitimatzen edo baimen soziala lortzen. Edozein ekimenak irabaz dezake legitimazioa bere proposamena dela medio. Administrazio publikoak herri ekimenak babestu eta indartu behar ditu gizartearen ahalmena onartuz eta bere botere eta ahalmena aitortuz.

3. Borondate politikoa.

Borondate politikoa behar dugu herri ekimena errazteko eta elkarrizketa eta solasaldirako marko egonkorra sortzeko. Negoziagarriak ez diren lerro gorriak, kale itsuetara garamatzatenak, laranja kolorekoekin ordezkatzea komeni da.

4. Inklusioa eta kohesioa.

Indarkeria sexista, klasista eta arrazistaren aurkako herri ekimen inklusiboak bultzatzeko ere borondate politikoa behar da. Noizean behin, proiektu hauen barruan eta euren aniztasunaren izenean, balore hauekin bat ez datozen ekintzak burutzen dira. Perfekzio eta kongruentzia logikarik eza puntu bat onartuz gero, ekimen anitzen arteko azterketa eta elkarbizitza ahalbidetzen dugu eta hau garrantzitsua da aniztasuna eta proiektu hauek partekatzen ditugun ekimen arteko akordio markoa babesteko. Herri ekimenak administrazio publikoari eskatzen diona bezala.

5. Adostasun eta kritika.

Noizean behin, herri ekimenak kritika politika antagonista dakar berarekin. Baliagarria eta zilegi da kontra proposamen ideologiko anitzak osasun politikoaren adierazgarriak direlako. Aldi berean, kontrajarrian dauden proposamen politikoen arteko gutxieneko akordioa egon behar da. Administrazioaren boterea herritarren proiektuak ahultzeko ez erabiltzea beharrezkoa da. Komuneko erronken definizioan aukera egon daiteke komunitate kudeaketa lekuak sortu, babestu eta laguntzen duten akordioetara heltzeko.

6. Erraztea eta harremanak estutzea.

Topaketa errazteko lanari buruz hausnarketa eginez, harremanak estutze lana dela uste dugu. Hau da, bi aldeen artean harremanak sortzea. Ez dago marko zurrunik, eredua moldagarria da testuinguru eta pertsonen arabera. Errazte lanerako hiru egoera posible prestatu ditugu:

  • Egoerak non alderdien arteko akordioa eta baliabideen kudeaketarako errazte profesionala beharrezkoa izan daiteke.
  • Egoera batzuetan, behar bada, ez da bitartekari lan hori behar. Kasu hauetan, lan hau proiektuaren lan nagusia da eta borondatetik aniztasunaren kudeaketa lana egiten du. Naturala da. Ez dugu esaten ¨bitartekotza egingo dugu¨.
  • Hirugarren aukera profesional eta beste alderdien artean talde partekatua sortzea da. Talde eragile mistoa.

7. Denbora.

Baliabiderik estimatuena denbora da. Prozesu hauek ezin dira edozein momentu eta leutan egin. Elkartzeko lekuak eta momentuak zaindu behar dira eta lan egiteko moduak. Mugimendu sozialek eta ez administrazio publikoak denbora eta kualitatea zehaztu behar dute.

8. Baliabideak.

Baliabide ekonomikoez gain, agerian utzi behar dira alderdi biek banatuko dituzten trebetasunak, ezagutzak, esperientziak, baliabideak, legitimazioak, harremanak, energiak bezala zehazten diren kapitalak. Alderdi biak hau dena banatzeko prest daude lekuen elkarren arteko kudeaketa errazteko. Elkarrekin lan egiteko aitortza eta agerian jartzea abiapuntu garrantzitsua da Alderdi bien kapitalak, ez bakarrik herritarrenak onartzeaz hitz egin genuen. Proiektu hauetan baliabide ekonomikoak gastutzat hartzen dira eta ez inbertsiotzat. Esperientzia batzuetan proiektu batek aurrekontu handia dauka eta helburua pertsonen bizitza kalitatean eragina edukitzea da. Hau inbertsio atalean sartzen da. Ezinbestekoa da ziklo handiak proposatzea hauteskundeen erritmoek iraunkortasunaren aurka ez joateko eta hauxe da hori egiteko modu bat.


Prozesuaren bideoak.


Erreferentziazko dokumenuak.

IzenburuaDeskribapenaDokumentu motaJarorriaEremuakDataPDFOrriakhf:tax:ambitos
#Lankidetza ezaugarria

Dokumentua lankidetza publiko-sozialeko prozesuen lankidetza moduen inguruko lan-ziklo baten emaitza da. Ziklo honetan, prozesu horien lankidetza nolakoa izan behar duen ulertzeko sei gako garrantzitsu atera ditugu.

Lan dokumentuaBherria, 17/11/2023

18lankidetza lankidetzaren-ezaugarriak
Amarika proiektua eta hitzarmena

Dokumentu honek Arabako Foru Aldundiaren eta Amarika Kontseiluaren arteko lankidetza-hitzarmena zehazten du, Arabako Lurralde Historikoan praktika artistiko garaikideak sustatzera bideratutako jarduerei eta programazioari buruz aholkatzeko eta kontsultatzeko organo gisa ulertzen dena. Gainera, dokumentuak Amarika proiektuari buruzko azalpen-informazioa jasotzen du.

Arabako Foru Aldundia07/2009

54lankidetza
Astraren hitzarmena

Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena.

HitzarmenaGernikako Udala, 2013

8irizpideak lankidetza
Bartzelonako Udala Locret-ekin Decidim plataforma sustatzeko hitzarmena

Lankidetza hitzarmena Bartzelonako Udalaren, Localret partzuergoaren eta Software Librearen Elkartearen artean. Decidim plataformaren kudeaketa, sustapena, garapena eta hedapena erabakitzen dugu.

HitzarmenaAjuntament de Barcelona, 23/05/2019

13lankidetza lankidetzaren-ezaugarriak
Bherria egonaldiaren txostena

Bherria Egonaldia elkar topatu eta elkarrekin lan egiteko gunea da, udal-administrazioek gidatzen dituzten edo parte hartzen duten proiektuak sakontzeko eta hobetzeko sortua. Proiektu horien helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, herritarren ekimenekin batera lan eginez, eta parte-hartze sozialaren eta boluntariotzaren baloreei lotuta.

Prozesu-txostenaBherria03/2020

68lankidetza
BherriLab laborategiaren txostena

2018 eta 2019 urte artean, BherriLab laborategiak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari heldu zion, Bherria Dekalogoko 8. puntuarekin bat eginez; alegia, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzea” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzea, bermeei eutsiaz.

Prozesu-txostenaBherria, , 2020

40esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua

Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua.

AraudiaAyuntamiento de Bolonia, ¿?

23esparru-juridikoa lankidetza
Civímetro

ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia.

MediaLab Prado, 2018

10ebaluazioa irizpideak
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak

Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia.

Lan dokumentuaKulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza, , 2012

24esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena

Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko.

HitzarmenaPortugaleteko Udala, 2015/02

8esparru-juridikoa lankidetza
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasunaLiburuaJordi Borja - Zaida Muxi2001

191lankidetza
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa

Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan.

LiburuaFrancisco Pallardó - Arquitecturas ColectivasDiciembre 2014

32esparru-juridikoa
Espazioen lagapenerako ildoak

Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz).

GidalerroaAyuntamiento de Madrid, 2004

6irizpideak lankidetza
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria

Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du.

AraudiaIruñeako Udala, 09/2018

96esparru-juridikoa irizpideak
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua

Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua.

AraudiaAjuntament de Barcelona2017/10/06

73esparru-juridikoa
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan

Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 2018

74adierazleak esparru-juridikoa lankidetza
LAG Trantsizioko espazioak

Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean.

Lan dokumentuaGobierno Vasco, 07/2016

53esparru-juridikoa irizpideak
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza

Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa.

Ayuntamiento de Madrid, , 2017/10

25esparru-juridikoa irizpideak lankidetza
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries

Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, 11/1/2017

12adierazleak irizpideak
Relatoría hiperespazos

Hiperespazos jardunaldiak helburu honekin egin ziren: egoitza artistikoaren, planifikazioaren eta espazio kultural eta sozio-komunitarioen erabilera integralaren kontzeptuen inguruan modu berritzailean funtzionatzen duten beste adibide batzuen errealitatera hurbiltzea herritarrak, baita lurralde bakoitzak talentu artistikoaren eta bere testuinguruaren sormenaren garapenaren alde egindako apustuaren inguruan ere.

Lan dokumentuaConcellaría de Participación e Innovación Democrática11/2017

47lankidetza
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà

Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

Lan dokumentuaBartzelonako Udala, 08/2017

18adierazleak irizpideak
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans

Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 08/2017

20adierazleak esparru-juridikoa lankidetza
Sozialki eraginkorra den kontratazio publikorako dekalogoa

Lan hau Xnet-ek datuen pribatutasunean eta ikastetxeen digitalizazio demokratikoan bikaintasuna lortzeko hasitako proiektu baten barruan kokatzen da. Dokumentuaren helburua da:

  • Ikastetxeen digitalizazio demokratikoko proiektuari lotutako kontratazio publikoak start-up eta ETEen tokiko sare teknologikoari lagundu ahal izateko aukerak aztertzea, garatzen diren testuinguruetan.
  • 9/2017 Legea eta haren transposizioa egiten duten Europako gidalerroak aztertzea, bai eta horien erabilera eta arau-esparru horrek irekitzen dituen aukerak ere.
  • Kontratazio publikoa sozialki eraginkorra, banatzailea eta ez-monopolistikoa izateko aukerak aztertzea. Jardunbide egokien adibideak.
Lan dokumentuaClaudia delso, 01/2021

8lankidetza lankidetzaren-ezaugarriak
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza

Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.

 

OrdenantzaBarañaingo Udala, 09/2017

13esparru-juridikoa irizpideak

Dokumentu guztiak ikusi >


Eranskinak.